Euskal PEN Klubak heriotza-zigorraren pean dagozan idazle kurdu bi sarituko ditu

Bizkaie! 2008-06-13 11:34   sariak-autortzak

Urtero legez, Euskal PEN Klubak Idazlumea eskainiko deutso adierazpen askatasunaren aldeko lanagaitik nabarmendu dan idazle bati. Oraingo honetan, barriz, bi izango dira: Adnan Hassanpour eta Hiwa Butimar idazle kurduak. Biei heriotza-zigorra ezarri deutse Iranen.

Urtero legez, Euskal PEN Klubak Idazlumea eskainiko deutso adierazpen askatasunaren aldeko lanagaitik nabarmendu dan idazle bati. Oraingo honetan, barriz, bi izango dira: Adnan Hassanpour eta Hiwa Butimar idazle kurduak. Biei heriotza-zigorra ezarri deutse Iranen.

PEN Idazluma sariagaz, Euskal PENek idazleek adierazpen askatasunaren alde erakutsitako jarrerak azpimarratu eta gizarteratu gura ditu. Orain arte, Jose Mari Torrealdaik (2005), Harold Pinter-ek (2006) eta Juan Jose Agirrek (2007) jaso dabe.

Sari-banaketa ekitaldia Bilboko Kafe Antzokian izango da bagilaren 16an, 20:00etan. Bertan, Adnanen arreba Layla Hassanpour eta Hiwaren anaia Hadi Butimar izando dira saria jasoteko eta, itzultzaile baten laguntzinoagaz, testigantza bana emongo dabe. Ostean, Zinar Ala musikari kurduak herri horretako musike ekarriko dau.

Azkenik, Miren Agur Meabe idazle bizkaitarrak Nazand Begikhani poeta kurduaren poemak irakurriko ditu Asier Serrano idazle eta musikariaren laguntzinoagaz. Horrezaz ganera, Fredi Paiak eta Arkaitz Estiballesek bertsotan egingo dabe.

Egun bat geroago, martitzenean, Layla Hassanpour-ek eat Hadi Butimar-ek testigantzea emongo dabe Eusko Legebiltzarrean. Egun horretan, Amnesty International-eko buruak be, Irene Khan-ek, parte hartuko dau Legebiltzarrean. Eta, eguaztenean, bagilak 18, Nafarroako Parlamentuko Bizikidetasun eta Nazinoarteko Alkartasuna Batzordean izango dira, Iruñean.

Nazinoarteko PENen eretxiz, adierazpen askatasunaren eskubideari modu baketsuan ekiteagaitik atxilotu zituen Adnan Hassanpour eta Hiwa Butimar eta, beraz, hainbat arinen libre ixteko eskatu dau, Nazino Batuen Eskubide Zibil eta Politikoen Nazinoarteko Hitzarmenaren 19. artikuluan oinarrituta.


Adnan Hassanpour

2007ko garagarrilaren 31n, Iraneko apelazino epaitegi batek berretsi egin eban hilaren 16an Adnan Hassanpour kazetari, idazle eta giza eskubideen aldeko ekintzailearen kontra ezarritako heriotza-zigorra. 2007ko urriaren 22an Auzitegi Nagusiak barriro be berretsi eban Iraneko apelazino epaitegiaren epaia. Euskal PEN oso arduratuta dago epaia edozein momentutan ejekutau daitekelako.

Hassanpour 2007ko urtarrilaren 25ean atxilotu eben Kurdistaneko Marivan herrian, ustez akusazinorik barik. Inkomunikauta egon zan Inteligentzia Ministerioko egoitzan, martiaren 26an kartzelara eroan eben arte. Bagilaren 12an, Sanandaj urian epaitu eben, abogadua bertan zala. Garagarrilaren 16an esan eutsen heriotzara zigortu ebela espioitzea eta Moharebeha (Jainkoaren etsai) izatea leporatuta. Orain, Gorte Gorenak apelazinoa berrestea baino ez da falta Adnan hilteko.


Hiwa Butima

2006ko abenduaren 25ean atxilotu eta 2007ko garagarrilean heriotza-zigorra ezarri eutsen. Ekologiaren ganeko gaietan aditua, Butimar kazetaria da eta, Adnanen moduan, herri kurduaren egoerea salatu gura dau komunikabideetan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu