Francisco Escuderoren 'Gernika' operea entzungai Donostiako Musika Hamabostaldian

Bizkaie! 2009-08-12 11:44   Musikea

Ekitaldia abuztuaren 26an izango da, Kursaal Aretoan. Kontzertu bertsinoan eskainiko da baina, aldi berean, bideo bat be proiektauko dabe. Danetara, 200 lagunek parte hartuko dabe, musikari eta kantari artean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik. Sarrerea: 30 euro.

'Mamma Mia' musikalaren itsuei egokitutako emonaldia egongo da Arriaga Antzokian abuztuaren 19an

Bizkaie! 2009-08-12 11:05   Musikea

Jarduera hori Arriaga Antzokiak eta ONCE erakundeak 2008ko zemendian sinatutako hitzarmenaren barruan dago, ikusmen urritasuna daben pertsonei antzerkiko ikuskizunez gozetako aukerea emoteko helburuagaz. AUDESC sistemeari esker, itsuei antzezlanean agiri diran elementuen ganeko deskribapena egiten jake, denpora errealean.

Zetazeoen ganeko erakusketea ikusgai Gasteizen

Bizkaie! 2009-08-11 14:47

Natur Zientzien Museoan urrira bitartean ikusgai egongo dan erakusketea Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako Alkarteak antolatu dau, ugaztun urtarren ikuspegi orokorra emoteko eta euskal gizarteak eta batez be arabarrak ezagutzen ez dauen errealidadea zabaltzeko, berbarako, Bizkaiko Golkoko urak zetazeoak behatzeko pribilegiozko lekua dala.

Jon Garañoren 'On the line' film laburra saritu dabe Agustí Comes sariketan

Bizkaie! 2009-08-11 14:13   Barriak

Jaialdi berean saritu zituen Eva Norvertoren Fragments d´un dia, katalanez grabautako film labur onenaren sariagaz, eta Eva Ungríaren No se preocupe, publikoaren sari nagusiagaz.

Errioxa Jatorrizko Izentapenak hurrengo mahats batzerako oinarriak onartu ditu

Imanol Sarasola Enologoa 2009-08-11 12:27   Jan edanak

Errioxako Jatorrizko Izentapeneko kontseiluak hurrengo mahats batzerako arauak onartu ditu. Besteak beste, ardaoaren jatorria eta kalidadea aztertzeko kontrolak, produkzino bakotxaren gehienezko errendimentua eta eraldaketea, mahastiak zelan eta zenbat ureztatu, baita arauak zelan betearazoko diran be. Hau da, kide guztiek bete beharreko kontrol eta ikusketak arautu ditu.

Bob Dylanek gabon-kantak batzen dituan disko bat grabau dau

Bizkaie! 2009-08-11 11:22   Musikea

'Billboard' musika-aldizkariak baieztau dau Dylanen disko barria existiduten dala. Lanak jasoten dituan abesti batzuk 'Must be Santa' eta 'I'll be Home for Christmas' dira.

Jaurlaritzeak 514.000 euro bideratuko ditu izaera literarioko euskerazko argitalpenen produkzinora

Bizkaie! 2009-08-10 15:36   Kulturea

Blanca Urgell sailburuak zuzentzen dauen kontseilaritzeak argitalpenentzako diru-laguntzinoen sistema barri bat ezartzea derrigorrezkoa dala adierazo dau, euskerearen zabalkundea esparru desbardinetan suspertzeko, eta batez be, euskerazko lan literarioak argitaratzeak dakarren ahalegina sustatzeko.

Teknologia kuantikoak ordenagailu txikiagoak eta komunikazino arinagoak erraztuko ditu

Bizkaie! 2009-08-10 14:42

Nazinoarteko hainbat zientzialarik Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Bizkaiko campusean egin dan 'Quantum Information & Solid State Systems' (Informazino kuantikoa eta egoera solidoan dagozan sistemak) nazinoarteko biltzarrean ataratako ondorioa da hori.

Kontuz udako gehiegikeriakaz!

Oscar Dominguez 2009-08-10 10:46   Begi betegarri

'Zigortzaileak' umeentzako euskerazko pelikularen azken sekuentziak grabauko ditue

Bizkaie! 2009-08-07 15:23   Barriak

Bihar, zapatua, amaituko da bagilaren 29an Portugaleten hasi zan Zigortzaileak filmaren errodajea. Santurtzin filmauko dira umeei zuzendutako abenturazko pelikula horren azken sekuentziak. Estreinaldia 2010erako aurreikusten dabe.

Markeliñe konpainiak 'Carbon Club' ikuskizuna eskainiko dau Londresen

Bizkaie! 2009-08-07 14:01   Euskaldunak munduan

Jon Kepa Zumaldek, antzezlanaren zuzendari teknikoak, oso emonaldi bereziak izango dirala aurreratu dau eta hizkuntza aldetik ez ei dabe traba lar izango, ikuskizuna bisuala baita, berba gitxikoa. Ganera, tarteka zeozer ingelesez be esango dabe. Traba nagusia azpiegiturak haraino eroatea izango dala azaldu dau Zumaldek.

Getxoko San Lorentzo Azokan 79 produktore egongo dira 100 postutan

Bizkaie! 2009-08-07 13:53

Azokea San Lorentzo egunean, abuztuaren 10ean egingo da Getxoko hiru plazatan: San Nikolasen, Biotz-Alain eta Getxo Antzokiaren inguruetan. Merkadua goizeko 10:00etan hasiko da eta, gitxi gorabehera, 14:30ean amaitu. Gauez, 22:00ak aldean, Getxoko Biotz-Alai abesbatzak jaialdia eskainiko dau.

Bilboko uritarrek etxean jasoko dabe jaietako egitaraua

Bizkaie! 2009-08-07 12:32

Bilbotar guztiek euki ahal izango dabe 2009ko Aste Nagusiko jai programea, aurten, bederatzigarrenez, Bilboko Udalak uriko etxeetara 100.000 egitarau-ale bialduko ditu eta. Banaketea astelehenean hasiko da uriko 28 auzoetan.

Artek09, askotariko arte-espezialidadeak erakusketa berean

Bizkaie! 2009-08-06 15:19   Kulturea

Abuztuaren 8tik urriaren 9ra, Donostiako Arteko galerian Artek09 erakusketa kolektiboa egongo da ikusgai. Bertan, galeriaren 13 urteko ibilbidearen berrikustea egingo da handik igaro diran 45 artista desbardinen lanakaz.

BBK Gazte Lanbidean Fundazinoa ikus-entzunezkoen 'Aixer' enpresa barria saritu dau

Bizkaie! 2009-08-06 14:42

Ikus-entzunezko produkzinoetarako enpresa barri bat sortu da Ermua, Eibar eta Durangaldea inguruan, batez be industria eta merkataritza arloko eskaerei erantzuna emoteko. Aixer Producciones Audiovisuales enpreseagaz, Asier Casas gazte ermuarrak ilusino bi bete gura ditu: ikus-entzunezkoen munduan lan egitea eta negozio propioa izatea.

Herritarrek Bilboko Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketan parte hartu ahal izango dabe

Bizkaie! 2009-08-06 11:49

Bilboko Aste Nagusiko Su Artifizialen Erakusketearen egitarauak sari berezi bat izango dau, aurten lehenengoz, eta herritarren parte-hartzea inoz baino garrantzitsuagoa izango da, egitarauan parte hartuko daben piroteknien artean herritarrek aukeratutakoak hurrengo urtean Su Artifizialen Lehiaketan parte hartzeko eskubidea izango dau eta.

Irailaren 14tik urriaren 8ra bitartean 'Zinema Ikusezina: Filme Sozialak' jaialdia egingo da Bilbon

Bizkaie! 2009-08-05 12:30   Barriak

Jaialdia Arte eta Industria Zinematografikoko Institutu Kubatarraren 50. urteurrenaren ospakizunari egongo da eskainita eta helburua zinema desbardina bultzatzea da, gai sozialen inguruko ikus-entzunezko errealizazinoei nazioarte mailako aukerea emoteko eta lan horien hedatzerako eremu barriak sortzeko.

Arabako Organo Musikearen XXIV. Jaialdiak zortzi organo-emonaldi eskainiko ditu abuztuan

Bizkaie! 2009-08-05 12:08   Musikea

Jaialdia abuztuaren 11n hasiko da eta Agurainen, Guardian, Bastidan eta Aramaion izango dira emanaldiak, arratsalde-gaueko ordutegian.

Getxoko Nazinoarteko Folk Jaialdiak 25 urte beteko ditu aurten

Bizkaie! 2009-08-05 12:02   Musikea

Folk Getxo BBK irailaren 3tik 6ra izango da aurten eta bertan Pablo Milanés kantautore kubatarra, Quebeceko La Bottine Souriante eta Frantziako Orchestre National de Barbès jardungo dira saio nagusietan, 'Euskal musika: 25 urte' proiektua ahaztu barik.