'Musika Klasikoaren Saioak' Deustun
2009-10-21 15:33 Musikea'Musika Klasikoaren Saioak' zikloa bihar eguena, hilak 22, hasiko da Impromptu taldearen eskutik Chopin konposatzaileri zuzendutako kontzertu didaktiko bategaz. Kontzertuak dobanekoak izango dira arratsaldeko 19:30ean Deustuko udal zentruan (Bidarte Jauregia).
'Musika Klasikoaren Saioak' zikloa bihar eguena, hilak 22, hasiko da Impromptu taldearen eskutik Chopin konposatzaileri zuzendutako kontzertu didaktiko bategaz. Talde honek, Naroa Intxausti eta Itziar de Unda sopranoakaz zein Andeka Azurmendi tenoreagaz izango diran ganerako kontzertuetan be parte hartuko dau. Kontzertuak dobanekoak izango dira arratsaldeko 19:30ean Deustuko udal zentruan (Bidarte Jauregia).
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 'Musika Klasikoaren Saioak' programea abiarazoko dau dobako hiru kontzertuakaz (urriaren 22an eta 29an eta zemendiaren 19an). Deustuko udal zentruan hirurak, (Bidarte Jauregian, Lehendakari Agirre, 42).
Hiru kontzertuetan Impromptu taldeak joko dau. Víctor Jiménez pianojoaleak eta Jose Manuel Cacho bibolinjoleak (Oskorri taldekide ohia) osotutako taldeak, Mozart edo Beethovenen musika klasikotik hasi, Debussy edo Ravel inpresionistetatik igaro, Vivaldi edo Bach estilo barrokotik jarraitu eta Chopin edo Tchaikovskyren musika estiloak menperatzen ditu.
Bihar eguena, Frédéric Chopin izango da hasierako kontzertuko protagonistea. Mobiemntu erromantikotik datorren konposatzailea da, XIX.mendeko europako arte mobimentu nagusiena. Víctor Jimenezek eta Jose Manuel Cachok interpretauko dituen obren artean, ‘Sonata’ nº 2´, ‘Heroica’ poloniarrarena, ‘La gran polonesa brillante’ eta ‘Concierto nº 1´pianoarentzako izango dira.
Datorren asteko eguenean, hilaren 29an, Franz Schuberten obrak interpretauko ditu Impromptuk, Naroa Intxausti sopranoagaz. Naroa Intxausti, 1981en Bilbon jaioa, adinez gaztea izan arren, nazinoarteko hainbat sari irabazi ditu, lehen aldiz 2000. urtean, Mozarten 'Misa de coronación' obra estreinau ebanetik. Naroaren curriculumean hainbat maisu prestigiotsuen interpretazinoak egin izana azpimarratu daiteke, besteak beste, ‘Fidelio’ (Beethoven), ‘Norma’ (Bellini), ‘La Cenicienta’ (Rossini), ‘La tabernera del puerto’ (Sorozábal) edo ‘El retablo de maese Pedro’ (Falla). Azkenaldian taularatu dituan obrak, barriz, ‘El elixir de amor’ (Donizetti), Berlinen Kammeroper Schloss Rheinsberg eta Mozarten ‘Las bodas de Fígaro’ Bartzelonako Teatro Liceo Antzokian dira.
Eta azkenik, zemendiaren 19an, eguena, Itziar de Unda bilbotar sopranoa eta Andeka Azurmendi tenorea izango dira Giacomo Pucciniren obreari ahotsa jarriko deutsienak. Itziar Unda, ABAOko eta Alfredo Kraus Musika Alkarteko kolaboratzailea da. Orain gitxi, Ciudad de Logroño nazinoarteko kantu lehiaketan hirugarrena izan da. Bestalde, Andeka Azurmendik (Abadiano, 1977), besteak beste, Ciudad de Logroño saria 2006ko Lehen Saria eta Luis Mariano de Irún 2007 sariak irabazi ditu. Donizettiren ‘L’elisir d’Amore’ obran, Verdiren ‘La Traviata’-n eta Pucciniren ‘Tosca’ obratan parte hartu izana azpimarratu behar da bere kantu ibilbidean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!