Euskal etxeei zuzendutako diru-laguntzinoak eskatzeko epea apirilaren 1ean zabalduko da

Bizkaie! 2009-03-25 10:04   Euskaldunak munduan

Diasporako euskal etxe eta alkarteei zuzendutako diru-laguntzinoen deialdiak martiaren 31n argitaratuko dituala iragarri dau Eusko Jaurlaritzeak. Laguntzino horreek eskatzeko epea apirilaren 1etik maiatzaren 5a bitartean egongo da zabalik.

Getxoko toponimia ezagutzeko hamar ibilbide gidatu jarri dira martxan

Bizkaie! 2009-03-25 09:43   Euskerea berbagai

Bigarren urtez egingo dan ekimena aurten zabaldu egin da, ikastetxe, kultur alkarte, euskaltegi eta herritarrei orokorrean. Martian eta apirilean, ibilbideak udalerriko hiru euskaltegiei, EGIZU alkartekoei eta kultur alkarteko kideei egongo dira zuzenduta eta, maiatzekoak eta bagilekoak, ikastetxeei. Herritarrek lau hilabeteetan izena emoteko aukerea izango dabe.

EA, Ahaztuak eta Udalbiltzak be Korrika 16 babestu dabe

Bizkaie! 2009-03-25 09:42   Euskerea berbagai

Euskal Herrian, makinatxu bat izan dira gizarte eragileak, sindikatuak eta alderdi politikoak Korrika 16gaz bat egin dabenak eta azken egunotan, EA eta Ahaztuak 1936-1977 Alkartea eta gaur, barriz, Udalbiltza izan dira Korrikaren mezu eta aldarrikapenakaz bat egin dabenak.

Gastronomiaren unibersidadea abian

Bizkaie! 2009-03-24 17:38   Dietetika eta nutrizinoa

Holako ikasketak eta ikerketea eskaintzen daben munduko bost erakunde onenen artean izateko helburuagaz jaio da Basque Culinary Center. Aitagarria, Europan unibersidade mailako gastronomia ikasketak emongo dituan bigarren zentroa izango dala Donostiakoa; gaur egun Italian baino ez dago horretarako aukerea.

Thin Lizzy eta Suicidal Tendencies be Kobetasonik jaialdian izango dira

Bizkaie! 2009-03-24 16:36   Musikea

Datorren bagilaren 19an eta 20an, Bilbon ospatuko dan KobetaSonik jaialdirako baieztatu dituen azken lau taldeak Thin Lizzy, Suicidal Tendencies, Cathedral eta Hot Leg dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pakea Bizkaia Txikik neguko txapelketea irabazi dau Abrako uretan

Bizkaie! 2009-03-24 14:10

Peru Múgica patroi dauen Pakea Bizkaia Txikik Unai Basurko eta Pakea Bizkaiaren berme eta laguntzinoagaz, estropada garrantzitsua irabazi dau Abran.

Topaguneak federazinoaren izaera parte-hartzailea sendotu gura dau datozan urteotan

Bizkaie! 2009-03-24 13:49   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoaren Zuzendaritza Batzordeak azken urtean egindako hausnarketearen emoitza aurkeztu dau gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egindako prentsaurrekoan. Hausnarketa horreekaz batera, Topagunearen erakunde irudi barritua eta euskera alkarteen bazkide txartel bateratua be aurkeztu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Lokatzetatik suspertu zen hiria' 83ko Bilboko uriolen 25. urteurrena gogoratzeko DVD bat aurkeztuko dau Bilboko Udalak

Bizkaie! 2009-03-24 11:10

Bidebarrietako Liburutegian datorren martitzenean, martiaren 31n, DVD honen bi ikustaldi antolatu dira (18:30ean eta 19:45ean), eta bertaratzen diranek kopia bat eskuratu ahal izango dabe. Baina horretarako aurrez hartu beharko dira konbidapenak Liburutegian bertan hilaren 24an eta 25ean, 8:30etatik 20:00ak bitartean (personako 3 gehienez).

Unibersidadera sartzeko dagozan ikasleentzat dobako aholkularitzea Sarean

Bizkaie! 2009-03-24 10:32

Iparrorratza Orientazino-zerbitzua euskerazko ikasketa-orientabiderako on line zerbitzua da, inpartziala, personalizatua, dobakoa eta bere alorrean bakarra. 2008ko zezeilean jarri zan martxan eta dagoeneko 180 galderatik gora jaso eta erantzun dira. Orain, zerbitzu hau osotuko daben bi atal barri abiarazo ditue

EnkarterriBai, eskualdeko eragileen alkarkidetzea bultzatzeko egitasmoa martxan

Bizkaie! 2009-03-24 10:24

EnkarterriBai egitasmo barria aurkeztuko da martiaren 30ean Balmasedako (Bizkaia) La Encartada txapelen fabrikan. Enkarterri eskualdekoak diran eragile desbardinen arteko lankidetzearen aldeko erronkea izango dala adierazo dabe Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkarteko iturriek.

Argentina, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguaiko zortzi film ikusgai Zinema Eraikitzen sailaren 15. edizinoan

Bizkaie! 2009-03-24 09:53   Barriak

Argentina, Txile, Mexiko, Peru eta Uruguain beste herrialde batzuekaz lankidetzan produzidutako zortzi filmek hartuko dabe parte Zinema Eraikitzen sailaren 15. edizinoan, Toulousen (Frantzia) eguenean eta barikuan egingo diran Latinoamerikako Zinema Topaketetan.

Negu gorriaren ostean, polen arrastoak garbitzeko euriaren zain orain

Angel Dominguez 2009-03-23 16:13   Begi betegarri

Arabako Foru Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol Sailak bere babesa agertu deutso Korrikari

Bizkaie! 2009-03-23 14:26   Euskerea berbagai

Euskeraren aldeko lasterketearen 16. edizino honetan Arabako Foru Aldundiak atxikimendua adierazo dau estreinako aldiz eta Korrikan parte hartzeko deia egin deutse arabar guztiei.

Arabako Bertsolari Txapelketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2009-03-23 14:11   Bertsolaritzea

Kontuak kontu, apirilaren 4an Gasteizko Printzipal Antzokian kantauko daben sei bertsolariak Oihane Perea eta Manex Agirre (zuzenean sailkatuak), Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi eta Iñaki Viñaspre izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsolari Gazteen XVII. BBK Sariketako finalean Ipar Uribe eta Lea Artibaiko taldeak aurrez aurre

Bizkaie! 2009-03-23 13:13   Bertsolaritzea

Kontuak kontu, final handia datorren barikuan jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian, hilaren 27an, barikuan, arratsaldeko 19:00etan eta sarrerea dobanekoa izango da.

Silveira Nafarroako txapeldun, seigarrenez

Bizkaie! 2009-03-23 12:57   Bertsolaritzea

Julio Sotogaz desenpatea egin ondoren, Xabier Silveirak jantzi dau Nafarroako bertsolari txapelketako txapela. Silveirak eta Sotok luzapenean hiruna bertso bota behar izan zituen ofiziotan eta bina kartzelako saioan, saioan lortutako puntu bardinketearen ondorioz. Lan horreek amaituta, eta Sotok egindako poto bati esker bidea erraztuta, Xabier Silveirak 617 puntu jaso eta 2009ko Nafarroako txapeldun bihurtu zan, seigarrenez.

'Zeu margolari', ume bilbotarren marrazkiak saritzeko ekimena martxan dago

Bizkaie! 2009-03-23 10:28

Bilboko Udal Liburutegien Sareak 4 eta 13 urte bitarteko umeeei zuzendutako marrazki lehiaketa bategaz ospatuko dau Haur Liburuaren Nazinoarteko Eguna. 'Zeu margolari' ekimeneko parte-hartzaileek Begoña, Deustu eta Zorrotzako udaltegietan marraztu eta aurkeztu beharko ditue euren 'sormen artistikoak'.

Eneko Pou: 'Talde ona erabagiorra da helburuak lortzeko'

Koldo Isusi Zuazo 2009-03-23 10:00   Barriketan

Eskalatzailea, Chañi Chicora (5.571 m.) Euskaltel Espedizinoko kidea, Iker Pou eta Jabi Baraiazarragaz batera

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Estadu espainiarreko gaueko lehenengo maratoia Bilbon egingo da, urriaren 24an

Bizkaie! 2009-03-18 14:38

Gehienez, 3.000 parte-hartzaile hartuko ditu lasterketeak, eta Internet bidez emon beharko dabe izena. Horretarako aukerea ekimenaren webgunean izango dabe: www.bilbaonightmarathon.com

Juan Jose Ibarretxek atxikimentua adierazo deutso Korrika 16ri

Bizkaie! 2009-03-18 14:08   Euskerea berbagai

­Juan Jose Ibarretxe jarduneko lehendakariak atxikimentua adierazo deutso gaur Korrika 16ri. Lehendakaritzan egindako ekitaldian, Ibarretxegaz Korrika 16ren arduradun Edurne Brouard, AEKren Koordinatzaile nagusi Mertxe Mugika eta Asier Amondo eta Oskar Elizburu Artezkaritza kideak egon dira.