Bertsoa.com, bertsolaritzearen eremuko zabalkunde eta komunikazino proiektu bateratua abian

Bizkaie! 2011-03-17 13:43   Bertsolaritzea

Bertsoa.com-ek bertsolaritzearen zabalkunde egitea dau helburu, sorkuntzearen zein informazinoaren alorrean, zuzenean zein diferiduan.

Bertso Plaza Digitala Elkartea eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartea bertsolaritzearen eremuko zabalkunde eta komunikazino proiektu bateratua garatzen dabilz: www.bertsoa.com.

Orain arte Bertso Plaza Digitala Elkarteak www.bertsoa.com ataria garatu eta kudeatu dau eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak www.bertsoplaza.tv. Orain, barriz, bi proiektuak batu egin dira eta, horri esker, 2010eko garagarriletik batera dabilz beharrean bi egitasmoetako langileak. Atari bakarra eta barritua da bi alkarteren ahaleginak, sinergiak, baliabideak eta egitasmoak batzearen emoitzea. Saio gehiago garbetan ditue ordutik eta kantidadean ez eze, kalidadean be igarriko da aldaketea.

Bertsoa.com-ek bertsolaritzearen zabalkunde egitea dau helburu, sorkuntzearen zein informazinoaren alorrean, zuzenean zein diferiduan.

Plazako jardunaren zabalkundea izango da proiektuaren muina. Sortzaileen borondatea errespetauta hautatuko dira saioak eta bertsoaldiak eta grabautako guztia Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasoko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu