Nire sofan egin zeinke lo (I)
2009-12-10 14:35 BidaideHui Ling Law Singapurren jaio eta bizi dan 28 urteko neskatoa da. Munduko hainbat herrialde bisitau ostean, orain Europara joan gura dau, libretik. Berarentzat, idealena, bisitetan dituan lekuak eta, batez be, 'bertan bizi diran biztanleak' sakon ezagutzea da. Zelan lortu hori aurrekontu eskasagaz? Erantzuna ‘couchsurfing’ da, hau da, 'sofatik nabigau'.
Gabriel Anandak emongo deutso amaierea Art After Darken azken saioari Guggenheim Bilbao Museoan
2009-12-10 14:33 MusikeaAbenduaren 11n, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren azken saioa eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta estaduko nahiz nazinoarteko DJen saioak buztartzen dira.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak zenbait jarduera antolatu ditu Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna ospatzeko
2009-12-10 13:03 kulturbizGaur, hilak 10, Giza Eskubideen Nazinoarteko Egunean, bisitari guztiek Artelan Berreginen Museoaren 2010eko agendea jasoko dabe opari. Gainera, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, 'Noren esku? Giza Eskubideak historian' aldi baterako erakusketara bisita gidatua eskainiko da. Era berean, 19:00etan, museoak bi orduko iraupena dauen perkusino tailerra eta ondorengo erakusketea eskainiko ditu. Jarduera guztiak doban izango dira.
Laia mutrikuarrek 'II' izeneko bigarren diskoa kaleratu dabe
2009-12-10 12:50 MusikeaDisko honi lehenengoari ('Izenbururik gabeko istorioak', Baga-biga, 2007) baino sentimentu gehiago jarri deutse, 'bihotzez eta astiro-astiro eginda dago'. Taldearen nortasunaren bila joan dira lan honetan eta diskorik zintzoena plazaratzea izan da euren helburua.
Dana prest abenduaren 13an Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatzeko
2009-12-10 10:51 BertsolaritzeaGoizean, 9:30etan zabalduko ditue Bizkaia Arenaren ateak eta 11:00etan hasiko da bertso saioa. 14:00etan, bazkaria eta arratsaldean, barriz, 15:40an, Zura taldeak Bertsoka-bertsoka' lana eskainiko dau. Bertso saioa 16:00etan hasiko da eta 20:00-20:30ak inguruan sari-banaketa ekitaldia izango da.
Celda 211
2009-12-09 17:37 Zinema kritikakPolito abiatzen da pelikulea eta, egia esan, hasierako tentsino horri ondo eusten deutso ia metraje guztian. Bestalde, nabaria da medio askogaz eginda dagoela. Lehenengo ordu erdian, bilbean atrapauta sentiduten zara eta horixe da filmaren onena. Baina oso entretenigarria izateaz aparte, zeozer falta jako Celda 211 honi borobila izateko.
9.000 bisitari Getxoarteren bederatzigarren ekitaldian
2009-12-09 14:03 Kulturea60 artista gazteren lanak ikustera 9.000 bat lagun hurreratu dira. Erakusketea domekan amaitu zan eta hiru egunez 60 artista gazteren lanak egon dira ikusgai. Artistak, galeristak eta artearen hainbat profesional batu dira arte barrien topagune bilakatu dan erakusketa horretan.
Topaguneako tokiko hedabideek Tokikom marka bateratua aurkeztu dabe
2009-12-09 13:30Hasierako fasean, 20 aldizkarik egin dabe bat ekimenagaz eta tokiko hedabideen talde izaera azpimarratzea eta alkarlanerako bideak garatzea da helburu nagusia eta lehen fruitua tokikom.com webgunea da, tokiko albistegi digitalen titularrak batzen dituana.
3. Sektoreko Hiztegi Teknikoa plazan
2009-12-09 11:23 Euskerea berbagaiHiztegia teknikoa da izan, baina berba arruntak be batzen ditu, teknikoak izan ez arren, Hirugarren Sektoreko esparruan erabilten diran berbak diralako.
Jone Uria txapeldun Bertxoko Sariketan
2009-12-09 09:52 BertsolaritzeaGaueko protagonista handiak sei finalistak izan ziran, Mikel Artola alegiarra, Enaitz Alustiza bergararra, Jokin Labayen arrasatearra, Iñaki Viñaspre abetxukoarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Jone Uria algortarra. Azken honek, jantzi eban txapela saio on bat eginez.
Durangoko Azokeak krisiari eutsi egin deutsola dinoe antolatzaileek
2009-12-09 09:48 KultureaDiskoen artean, salduenak DesKontrol, Gari, Ruper Ordorika, Berri Txarrak eta Kemen Lertxundi izan dira, besteak beste. Liburuen artean, Kirmen Uriberen 'Bilbao-NY-Bilbao', Unai Elorriagaren 'Londres kartoizkoa da', Anjel Lertxundiren 'Eskarmentuaren paperak' eta Igor Estankonaren 'Iratzeen esporak' izan dira arrakastatsuenak.
'El euskera en la Comunidad Autónoma Vasca (2009). Una aproximación a la diversidad lingüística' liburua aurkeztu dabe
2009-12-04 15:27 Euskerea berbagaiMiquel Grosen lanaren planteamendurik nagusienak Espainiar Gobernuaren hizkuntza politikea eskatzen dau, estadu mailakoa, Espainia herrialde eleanitza dala behingoz autortuz.
Unai Iturriaga: 'euskaldungotik aparte, existiduten garela be ez dakie'
2009-12-04 14:39 BarriketanBertsolari durangarra, 2009ko Txapelketa Nagusiko finalistea
Buber Sariek euskal webguneak omendu ditue
2009-12-04 14:36Mimesacojea blogaren arduradunak -blog onenaren irabazleak-, Jose A. Perezek, euskal blog onenaren Buber Saria lortu ebanak, uko egin deutso saria jasoteari, 'sariak politikarien eta hareen txiringitoetako arduradunen tresnak' diralako.
Tuenti euskeraz
2009-12-04 13:26Webeko erremintak euskerara itzultzeaz gan, atariak erabiltzaileentzako dauen laguntza-zerbitzua be euskeraz dago.
Indonesiako azken ugarteak, Singapore eta Malaysia
2009-12-04 10:25 Euskaldunak munduanHilebete honetan Indonesiako azken ugarteak, Singapore eta Malaysia bisitau doguz. Baina batez be Malacca-ko pasabideak harritu gaitu. Intesgarriena jentea, kultur nahastea, eraikuntzak, baso sakona... Miloeka gauza daukaguz kontetako.
Kultura kataluiniarra ardatz, Durangon dogu hitzordua datozen egunotan
2009-12-04 09:39 KultureaLandakon kokatuko diran 292 stand-etan (14 eskari barri), danetara, 308 liburu barri (igaz baino 37 gitxiago) eta 69 disko (igaz baino bost gehiago) izango dira.
'Euskarari ekarriak': 913 idazle eta 2.200 idazlan
2009-12-03 17:07Armiarma atariak gune barri bat abiarazo dau: 'Euskarari ekarriak'. Munduko literaturatik euskerara itzulitako lanen bildumea egitea dau helburu, eta dagoeneko 913 erdal idazle baino gehiagoren 2.200 idazlanen erreferentziak dakarz.
Gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoak omendu ditu Bilboko Udalak
2009-12-03 14:48 Euskerea berbagaiGaur, abenduak 3, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, Bilboko Udalak gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoak omendu gura izan ditu eta udaletxeko Arabiar Aretora batu diran andreñoei esku-erakutsia emon deutse Iñaki Azkuna alkateak eta Ana de Castro Euskera Saileko zinegotziak, Bilbon euskerearen alde egindako lanaren esker onez.




Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...