Zure bizipenakaz eta besteonakaz egueneTAN zazpieTAN Abadiñoko TxanporTAN bidaiatzeko aukera parebakoa
2011-03-03 11:50Hitzaldien zikloa hasteko, Durangaldeko Urdin Ugartek eta Izaro Martinezek 1.000 milla hitzaldia emongo dabe gaur, hilak 3; hogei hilebetean 20 herrialdetan barrena egindako bizikleta bidaia kontauko dabe.

Abadiñoko Udalak antolatutako Bidaiatu Tan Tan bidaia-programearen bigarren edizinoa gaur, hilak 3, hasiko da. Bertan, abenturazaleek belaontzia, bizikletea eta beste garraiobide batzuk erabilita munduan zehar egin dituen birak kontauko ditue.
Hitzaldien zikloa hasteko, Durangaldeko Urdin Ugartek eta Izaro Martinezek 1.000 milla hitzaldia emongo dabe gaur, hilak 3; hogei hilebetean 20 herrialdetan barrena egindako bizikleta bidaia kontauko dabe. Zikloan zehar, Egoi Urkiza eta Rasa Varnaite, Lorea Ortiz, Azibar Villa eta Maite Ibaibarriaga abenturazaleek be euren esperientziak kontauko ditue.
Bestetik, Galdakaoko Egoi Urkiza eta Rasa Varnaite haren bikote lituaniarrak Ragaine II belaontzian munduari buelta osoa emonaz egin eben bidaia kontauko dabe, martiaren 10ean; belaontzia Andrius Varnas ontziko kapitainak eregi eban.
Martiaren 17an, Abadiñoko Azibar Villa eta Maite Ibaibarriaga bikotekideek Thailandiako urietan eta herrixketan bizitako esperientzia kontauko dabe, eta martiaren 24an, barriz, Lorea Ortiz kazetari durangarrak hainbat garraio erabilita munduan zehar egindako birea kontauko deusku.
Txanporta Kultur Etxean izango dira berbaldiak, arratsaldeko 19:00etan, doban. Zikloak apirilean jarraituko dau, hile horretako programea oraindino zehaztu barik dagoan arren.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!