Bizkaiko aldundiak DantzaBiz sortu dau, jantzearen ganeko aholkuak emoteko batzordea

Bizkaie! 2011-03-03 11:15   Kulturea

Bizkaiko Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, foru dekretu bidez, DantzaBiz, Kulturako Foru Sailari jantzearen ganeko aholkuak emoteko batzordea sortu dau. DantzaBiz batzordeko kideak urtean gitxienez birritan alkartuko dira.

Bizkaiko Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, foru dekretu bidez, DantzaBiz, Kulturako Foru Sailari jantzearen ganeko aholkuak emoteko batzordea sortu dau. DantzaBiz organo aholku-emoilea da eta Kulturako Foru Sailari atxikita dago, nahiz eta sailaren egitura hierarkikoan sartuta egon ez, eta gomendioak emongo ditu sailak jantzea sustatzeko egin gura dituan politikei lotutako gaietan.

Hainbat eginkizun eukiko ditu DantzaBiz batzordeak: jantzeak (tradizionala, garaikidea, euskal jantzak eta jantza adierazpide barriak) Bizkaian dituan arazo eta erronkak zein diran zehaztea; politika publikoen jarraipena egitea eta lehentasunen inguruko adostasunak lortzea; eta, Bizkaiko Dantza-Etxea definiduteko, martxan ipinteko eta haren jarraipena egiteko prozesuan parte hartzea.

Aholkularien talde horretan, Kulturako foru diputadua batzordeburua izango da, eta honako kide honeek izango ditu: Kulturako zuzendari nagusia; batzordeko kideak; Kultur Ekintzako Zerbitzuko burua; jantzearen alde lan egiten daben alkarteak, erakundeak eta izen handiko personak (gehienez be hamabi izango dira eta foru agindu bidez izentauko ditue); idazkaria; eta, Kultur Ekintzako Zerbitzuko teknikari bat.

DantzaBiz batzordeko kideak urtean gitxienez birritan alkartuko dira, eta kideek ez dabe ezelako saririk jasoko batzordean parte hartzeagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu