'Euskal kultura eta talentuaren I. ziklo europarra' abian da Bruselan

Bizkaie! 2011-03-02 16:55   jardunaldiak

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkaritzeak eta Etxepare Institutuak Euskal kultura eta talentuaren I. ziklo europarra antolatu dau. Euskal kulturea Belgikan zein Europar Batasunean ezagutarazotea da zikloaren helburu nagusia. Gaur bertan, martiaren 2a, hasiko ditue ekitaldiak.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkaritzeak eta Etxepare Institutuak Euskal kultura eta talentuaren I. ziklo europarra antolatu dau. Bruselako Euskadiko ordezkaritzearen koordinazinopean atondu da egitaraua, Donostia 2016ko Europako Kultur Uriburu Izateko Uri Hautagaiaren lankidetzeagaz, eta Belgikan kokatutako erakundeen partaidetzeagaz. Gaur bertan, martiaren 2a, hasiko ditue ekitaldiak.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echeniqueren esanetan, Eusko Jaurlaritzeak kanpoan gure figurak eta balioak sustatzearen aldeko apostua dogu ekimen hau. Eraldatzeko motorra eta bizikidetzearen sinonimo dogu kulturea, eta ziklo honek holan erakusten dau.

Martian, apirilean eta maiatzean Belgikako uriburuak Euskal kultura eta talentuaren I. ziklo europarra hartuko dau. Asteon hasiko dira ekitaldiak Donostia: hiritarren energia olatuak Europako Legebiltzarrean erakusgai izango dan erakusketeagaz.

Kultur ekitaldi ugari egingo dira literaturea, zinea, artea eta musikearen alorrean. Euskal kulturea Belgikan zein Europar Batasunean ezagutarazotea da zikloaren helburu nagusia. Horrezaz gan, sektoreko erakunde eta profesionalen arteko lankidetzea sendotu nahi dabe; modu honetan kulturearen eta sorkuntzearen industriako jaialdietan presentzia finkatuz.

Euskadik Bruselan ordezkaritza ofiziala zabaldu ebanetik 25 urte bete diralako ipini da martxan zikloa, eta Etxepare Institutuaren lehen jarduerakaz bat etorriko da.

Hona hemen Euskal kultura eta talentuaren I. ziklo europarraren egitaraua:

- Donostia: hiritarren energia olatuak. Erakusketea. Europako Legebiltzarrean. Martiaren 4ra arte.

- Passaporta Literatur Jaialdia. La Monnaie antzokian, martiaren 27an. Bernardo Atxagak parte hartuko dau, beste europar idazle batzuekaz batera. Cervantes Institutuaren lankidetzeagaz eta partaidetzeagaz antolatu dabe.

- Ghost in Armour. Erakusketea. Euskadi, Alemania eta Galeseko artisten artelanak, industriaren eta artearen eraldaketea ardatz dabela. Europako Legebiltzarrean, martiaren 28tik apirilaren 1era.

- Bruselako Film Laburren Jaialdia. Publikoari zabalik izango diran hainbat jardunaldi egingo dira, Euskadiko ikus-entzunezko sektorea ezagutarazoteko asmoz. Apirilaren 28tik maiatzaren 8ra.

- Xarengek Euskal Folkaren kontzertua eskainiko dau. Bruselan, maiatzaren 20an.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu