Joxe Lizaso bertsolaria hil da
2009-04-02 10:53 BertsolaritzeaAtzo, apirilak 1, arratsaldean hil zan Azpeitiko bere etxean, 82 urtegaz. Hileta-eleizkizunak gaur, eguena, izango dira arratsaldeko 19:30ean Azpeitiko parrokian.
'Hitzen Musika' Haur eta Gazteen Liburuaren Nazinoarteko Eguna 2009
2009-04-02 10:26 kulturbizApirilaren 2an eta 3an, AlhóndigaBilbaok Haur eta Gazteen Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzera konbidatzen gaitu, Hans Christian Andersen idazle daniarraren jaiotza gogoratuz. Hitzordua BilbokoIndautxu plazan izango da.
Gonzalo Dean eta Ana Maria Pampin dira Blas de Oteroren olerkiei buruzko I. Argazki Digitaleko Lehiaketako irabazleak
2009-04-01 15:33Blas de Otero Fundazinoak deitutako 'Bertso batzuetarako irudiak' Argazki Digitalaren I. Saria lehiaketako epaimahaiak, bere bi mailatan emon ditu sariak: bata, 14 eta 17 urte bitartekoan, 17 urtetako Gonzalo Deán Oroz iruindarrari eta 18 eta 20 urte bitartekoen mailan, Ana María Pampin Torreiro20 urtetako bilbotarrari.
Apirilaren 14an zabalduko da 2009ko Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakustaldian parte hartzeko epea
2009-04-01 15:19 MusikeaPop eta rock estiloko taldeak (jazza ez) onartuko dira eta taldeen aukeraketan aparteko garrantzia emongo jako emakumeek osotutako taldea izateari eta euskeraz egindako lanak aurkezteari.
Mikel Atxagak omenaldia jaso dau Donostian
2009-04-01 14:45 sariak-autortzakOrain Mikel Atxagari buruzko liburua argitaratu dauen Bidegileak bildumearen barruan, euskalgintzan aitzindari izan diran 200dik gora personen bizitza eta lana ezagutzera emonaz, danetara, 54 sorta kaleratu dira.
Euskaltzaindiak Jean Saroihandiren artxiboa digitalizau dau
2009-04-01 12:27 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren eta Bordeleko Michel de Montaigne III Unibersidadearen artean sinatutako hitzarmen bati esker, Jean Saroihandiren artxiboa digitalizau da osorik eta ikerleen esku dago Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekan. Pirinioetako hizkuntza eta hizkera guztien ganeko materialak batzen ditu, eta guztira 74.000 irudi dira, horreetatik heren bat euskeraren ganekoak,
Panamako estresaren ondoren, Ozeano Barean, Galapagoseko paradisutik
2009-03-31 18:47 Euskaldunak munduanGalapagosera heldu aurretik Perlas ugartean egon ginan estres maila murrizteko asmoz. Lortu genduan, bai. Leku zoragarria da baina arriskutsua: kokodriloak eta suge handi eta pozoitsu asko dagozalako. Dana dala, benetan oso ondo pasau genduan eta bertan, martiaren 15ean, nire urtebetetzea ospatu genduan. Hogeita bederatzi urte, zahartzen hasia naz...
Apirilaren 4an jokatuko da Arabako Bertsolari Txapelketa'09ko finala
2009-03-31 18:10 BertsolaritzeaFinala datorren zapatuan, apirilaren 4an jokatuko da Gasteizeko printzipal Antzokian. Bertsolariak: Manex Agirre, Rikardo Gonzalez de Durana, Iñaki Viñaspre, Juan Mari Juaristi, Oihane Perea eta Asier Otamendi. Aurkezle lanak Rakel Anituak egingo ditu eta gai-jartzailea, barriz, Idoia Beitia izango da.
Ia 11.000 umek parte hartu dabe Bilboko aurtengo 'Ikusi eta Ikasi' programan
2009-03-31 17:59 Euskerea berbagaiBilboko Udaleko Euskera Saileko 'Ikusi eta Ikasi' umeentzako euskerazko ekitaldien programearen bosgarren edizinoak 'egundoko partaidetzea' izan dau eta, danetara, 10.960 ume eta gaztetxuk parte hartu dabe euskerazko ekitaldi-sortan, antolatzaileek jakinarazo dabenez.
Etxepare Euskal Institutuak 941.000 euroko aurrekontua izango dau aurten
2009-03-31 17:25Etxepare Euskal Institutuaren helburu nagusia euskerea eta euskal kulturea Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea eta zabaltzea da, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan.
Lau Max sari euskal ordezkarientzat
2009-03-31 15:16 Kulturea'Superplast' lanak irabazi dau Euskarazko Antzerki Egile Onenaren saria, Errebelazino saria 'Hnuy illak' jaso dau eta Damian Muñoz dantzariak Dantzako Gizonezko Antzezle Onenarena. Azkenik, Paul Berrondok taldeko aktore onenarena jaso dau.
Korrika 16k ibilbidearen erdia beteko dau gaur
2009-03-31 12:36 Euskerea berbagaiArabarako mugara helduko dira korrikalariak arratsalde erdian, eta Kontrastatik sartuko da Korrika herrialdean, Mendialdetik. Behin Kanpezu igarota, sartu-urten bat egingo dau Nafarroako Lapoblacionera bisitea egiteko, eta barriro Arabara, gauean eta goizaldean Errioxan ibilteko: Guardian, Lapuebla de Labarcan, Eltziegon...
Iñaki Ugarteburu gogoan (Bergara 1954 - Erromo 2009)
2009-03-31 12:16Iñaki Ugarteburu, Idatz & Mintz III. Narrazino Lehiaketako saria hartzen Derion, 1984ko garagarrilaren 13an, Rafael Barbier, Bizkaiko Aurrezki Kutxaren ordezkariagaz, eta Karmelo Etxenagusia Labayru Ikastegiaren ohorezko kideagaz.
Bilbao Ars Sacrum 2009, Eleiz Musikearen Bilboko Jaialdia: Biotzondoko soinuak
2009-03-31 11:20 MusikeaMartiaren 31tik apirilaren 8ra bitartean, Bilboko Musika Sakratuaren Jaialdiak munduko zenbait toki exotikoenetara, tradizinoa eta mistizismoa ahalegin handiz mendeetan zehar gorde daben eta belaunaldiz belaunaldi balio handiko altxorra balitz legez transmitidu daben herrietara bidaiatzera konbidatzen gaitu.
Bizkaiko Farmazialarien Alkargo Ofizialeko Euskera Taldeak 'Farmaburua' saria jaso dau
2009-03-31 11:10 Euskerea berbagaiFEUSE Farmazialari Euskaldunen Alkarteak bi urtean behin emoten dauen 'Farmaburua' saria farmaziaren arloan euskerearen erabilerea bultzatzeagaitik jaso dau Bizkaiko Farmazialarien Alkargo Ofizialeko Euskera Taldeak.
Alhondiga Bilbaok umore eta abenturazko komikiari eta komiki autobiografikoari buruzko topaketak egingo ditu apirilean
2009-03-31 11:04 jardunaldiakApirilaren 14tik 18ra bitartean, Alhondiga Bilbaok pausu bat gehiago emon gura dau komikiaren generoaren alde, eta 40 orduko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko dau. Bertan parte hartzen dabenek komikiak sortzeko eta produzidutekoo sekretuak ezagutuko ditue Paco Roca, Ecmond Baudoin, Toni Guiral, Pepe Galvez, Jesus Redondo, Marina Ariza, Antonio Martin eta Manel Fontdevila izen handiko profesionalen eskutik.
Nafarroako Gobernuak bertan behera itxi dau Korrikari emondako diru-laguntzinoa
2009-03-31 11:03 Euskerea berbagaiAlberto Catalan, Foru Gobernuko presidenteorde eta bozeroaileak adierazo dauenez, holako ekintzei ezin deutse babesik eta diru-laguntzinorik emon. 'ETAko presoen argazkiak eta Segiko ikurrak ikusi ziran Iruñean Korrika igaro zanean –esan dau–, eta jokaera horregaz nafarren nahiak gitxiesten dira'.
Aiko taldeko maisuek 'Aurrez Aurre' euskal dantza tradizionalen maitaleentzako CD barria aurkeztu dabe
2009-03-30 15:41 MusikeaCD hau, Claude IruretagoYena koreografoak zuzentzen dauen Maritzuli Dantza Konpainiarentzako sortutako doinuen sailkapen bat da. Datorren zapatuan, apirilaren 4an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian aurkeztuko da 20:30etan eta sarrerea dobakoa izango da.
Udagoienean izan beharrean, aurtengo Dantzaldia apirilean hasiko da
2009-03-30 14:53 KultureaDantzaldiaren X. edizinoa izango da aurtengoa; honetan, datea aldatu, udagoienetik udabarrira pasau da eta apirilean eta maiatzean izango da. Aurreko edizinoetan legez, entzute handiko artista, euskal talde eta nazinoarteko taldeez gan, beste ikuskizun eta ekintza batzuk be (artisten topaketak, bideo-saioak...) izango dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...