'Kapuko' aldizkariaren lehenengo zenbakia sarean dago

Bizkaie! 2011-03-25 12:50

Kapuko aldizkariak lehenengo zenbakia argitaratu barri dau. EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko lehenengo mailako ikasle talde batek sortu dau proiektua. Papelean zein Interneten (www.kapukoaldizkaria.tk) zabalduko dabe agerkari barria.

Komunikazinoa izango da Kapukoren ardatz nagusia, eta horrezaz gan, musikea, artea, kulturea eta modea be landuko ditue. Zenbaki bakotxean alkarrizketa nagusi bat egingo dabe; lehenengoan, Mikel Reparaz EITBko albistegietako nazinoarteko burua alkarrizketatu dabe. Eremu ikusezina izeneko atalean, normalean ikusten ez dan espazio bat erakutsiko dabe; futbol partidu baten irrati bidezko emonaldia zelan egiten dan, adibidez. Horrezaz gan, sektoreko profesional batek artikulu bat idatziko dau; oraingoan, Joxerra Garzia irakaslea arduratu da atalaz.

Aldizkarian modu aktiboan parte hartzeko aukerea eskainiko dabe, eta www.kapukoaldizkaria.tk helbidean edukin eguneratuak irakurteaz aparte, Kapuko Telebistako bideoak ikusi ahalko dira.

Kapukoren sortzaileek adierazo dabenez, jakintza teorikoak praktikara eroateko sortu dogu aldizkaria. Publikoa entretenidu nahi dogu, guk gehien maite doguna egiten, ganeratu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu