Aurten 50 urte bete dituan Manuel Iradier Abesbatzak jasoko dau Arabako Domina

Bizkaie! 2011-03-23 14:46   Musikea

Manuel Iradier Abesbatzak 50 urte emon ditu Gasteizko eta Arabako kultura, tradizinoa eta historia ezagutarazoten mundu guztian zehar, bai eta gure kultureagazko maitasuna transmitiduten be.

Manuel Iradier Abesbatzak jasoko dau aurten Arabako Domina, Araba eta bere balioak sustatzen lagundu izanagaitik; era berean, 50 urteotan egin dauen ibilbidea autortuko jako sariaren bitartez. Abesbatzak 50 urte emon ditu Gasteizko eta Arabako kultura, tradizinoa eta historia ezagutarazoten mundu guztian zehar, bai eta gure kultureagazko maitasuna transmitiduten be, abesbatzak interpretautako abesti bakotxaren bidez, adierazo dabe foru erakundetik.

Urte horreetan guztietan, 3.000 kontzertu baino gehiago emon ditu Manuel Iradier Abesbatzak Arabako ia herri guztietan, eta munduko antzokirik eta auditoriumik onenetan. Horregatik guztiagaitik, Diputaduen Kontseiluaren eretxiz, Manuel Iradier Abesbatzak Arabako Foru Aldundiak emon leiken ohorezko saririk handiena merezidu dau, Arabako Foru Aldundiaren Ohore eta Gorazarre Arautegia onartzen dauen apirilaren 8ko Kontseiluaren 23/2008 Foru Dekretua aplikauta.

Gauzak holan dirala, apirilaren 19an emongo jako Arabako Domina Manuel Iradier Abesbatzari, Gasteizko Principal Antzokian. Ekitaldia San Prudentzioren eta Estibalizko Andre Mariaren pregoiagaz batera egingo da; Gasteiz Big Band taldeak irakurriko dau pregoia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu