Euskerearen ofizialtasuna aldarrikatuko dabe Kontseiluak eta Euskal Konfederazinoak urriaren 24an

Bizkaie! 2009-09-17 12:33   Euskerea berbagai

Euskal Konfederazinoak eta Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak urriaren 24rako mobilizazinoa antolatu dabe Baionan. Deiadar manifestazinoaren leloa da 'Hizkuntza-politika ausarta garatzeko euskereari lege-geriza'. Manifestazioa Xaho kaitik, 17:00etan abiatuko da.

Zinemaldiaren webguneak jaialdiaren jazoeren barri emongo dau

Bizkaie! 2009-09-17 11:53

Webguneak etenik barik barriztetan egongo dan argazki-galeria bat eskainiko dau eta sansebastianfestivalTV-k Zinemaldiaren eguneroko ekintzak, galen emonaldiak, sari-emoteak, prentsaurrekoak eta erreportaje ugari, programa bereziak, alkarrizketak eta jazoera garrantzitsuenak jasoten dituan edukiakaz eginiko eguneroko laburpenen eskaintza zabala hurretik biziteko aukerea emongo dau.

Mahats-batzearen Jaia ospatuko da zapatuan Zarautzen

Bizkaie! 2009-09-17 11:42   Jan edanak

Zarautzek urteko ekitaldirik berezienetako bategaz agurtuko dau aurtengo udako programazinoa, Turismo Bulegoak eta Getariako Txakolina Jatorrizko Izendapenak antolatuta, Mahats-batzearen Jaia ospatuko baita zapatu honetan, irailaren 19an.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Umeentzako lau liburu Elkarren eskutik

Bizkaie! 2009-09-16 15:54   Kulturea

Elkar argitaletxeak etxeko txikienei zuzendutako lau liburu aurkeztu ditu: Kuku saileko 'Printzesa begizulo' eta 'Martin, egon geldi'; Eta zer? saileko 'Ez naiz sirena bat, eta zer?'; eta Batela saileko 'Fatima'.

Abenduaren 13an jakingo da Egañari nork kenduko deutson txapela burutik, inork kentzekotan

Saioa Torre Gereketa 2009-09-16 15:31   Bertsolaritzea

Bertsolari Txapelketa Nagusia lau urtean behin antolatzen dan ekimena izanik, eta 2005ean Andoni Egañak txapela buruan jantzi ondoren, aurten, abenduaren 13an, betiko txapeldun nekaezin horrek ala beste batek jantziko dauen jakingo dogu.

Agallas

Karolina Almagia 2009-09-16 14:23   Zinema kritikak

Filmak amerikar zine baltzari begiratzen deutso disimulurik barik. Hugo Silvaren eta Carmelo Gomezen pertsonaiak dira Agallas pelikulako ardatzak, Galiziako narkotrafikoaren munduan murgilduta. Filma entretenigarria izan arren, amaiereak huts egiten dau.

'Bilbao, nire kotxe barik!' irailaren 22an

Bizkaie! 2009-09-16 14:23

Helburu nagusia oinezkoei laguntzea eta garraio publikoaren eta bestelakoen erabilerea sustatzea da, kutsadura atmosferiko eta akustiko mailak eta energia-kontsumo handia murriztuta, Bilbon bizi eta lan egiten dabenei, ganerako alternatibak sustatuta, kotxea bazter daitekeela sinistarazota.

Trueba, Arévalo eta Coixet Oscarretarako bidean

Bizkaie! 2009-09-16 11:50   Barriak

Isabel Coixeten Mapa de los sonidos de Tokio, Fernando Truebaren El baile de la victoria eta Daniel Sánchez-Arevaloren Gordos filmek osotuko dabe Espainiako Zinema Akademiak Hollywoodeko Oscar sarietan atzerriko film onenaren hautagaien hirukotea. Espainiako Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak irailaren 29an ezagutarazoko dau Espainia Oscar sarien 82. edizinoan ordezkatuko dauen behin betiko filma.

Euskadiko Soinuak-ek Kataluniagazko loturak sendotzen ditu Vic-eko azokan

Bizkaie! 2009-09-16 11:47   Musikea

Euskadiko Soinuak aurten be Mercat de Musica Viva de Vic-en izango da irailaren 17tik 20ra bitartean. Musika industriako alkarte eta enpresakaz alkarlanean, stand bateratua jarriko dau eta Euskadiko 4 talde aurkeztuko ditu zuzenean: Oreka TX, Jabier Muguruza, Rafa Rueda eta Zea Mays.

Igor Zalbidea bermeotarrak irabazi dau Bakioko XVI. Argazki Lehiaketea

Bizkaie! 2009-09-15 18:35   sariak-autortzak

Parte hartu daben lan guztiek Bakioren inguruko zeozer islatu behar eben euren argazkietan. Epaimahaiak irabazletzat jotako hirurak gehi aurkeztutako lan guztiak Bakioko Kultur Etxean izango dira ikusgai datorren irailaren 30era arte, astelehenetik barikura, goizeko 9:00etatik 14:00ak arte.

Hamar zenbaki, hamar kanta

Bizkaie! 2009-09-15 15:01   Musikea

Fito Cabrales eta bere taldeak, Fito&Fitipaldis, Antes de que cuente diez izeneko disko barria argitaratu dabe

Fito Cabrales eta bere taldeak, Fito&Fitipaldis, Antes de que cuente diez izeneko disko barria argitaratu dabe gaur hiru urtez lan barririk aurkeztu barik egon ostean.

Lan barriak hamar kanta ditu, rock and roll estiloa blues, country eta pop ikutuakaz, eta Fitok berak autortu dauen legez, 'orain arteko landuenak dira'.

Ez dagoan lekutik atara gura izatea... Hori bai, benetako krisia!

Markues 2009-09-15 14:31   Begi betegarri

Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen gaineko erakusketa ibiltaria Mungiara heldu da

Bizkaie! 2009-09-15 13:52

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ekinbidez antolatutako 'Urdaibai Bizigai - Urdaibai Fuente de Vida' izeneko erakusketa ibiltaria ikusgai dago honezkero Mungiako Agirre Jauregiko Mugire txokoan, irailaren 29ra arte, arratsaldeko 16:30 eta 21:00ak bitartean.

Dire Straits taldeko lider izandako Mark Knopfler-ek kontzertua eskaniko dau Bilbon

Bizkaie! 2009-09-15 12:37   Musikea

Bilboko zezen-plazan joko dau Mark Knopfler-ek datorren urteko garagarrilaren 30ean, eta Get Lucky disko barriko 11 kantak aurkezteaz gan, bakarka osotutako aurreko lanetako abestiak be joko ditu musikari eta abeslari eskoziarrak -lan barri horrek gaur bertan ikusiko dau argia-. Sarrerak urriaren 7an jarriko ditue salgai ohiko saltokietan, www.ticketmaster.com webgunean eta 902 15 00 25 telefono zenbakian.

Patrick Swayze aktore estadubatuarra hil da

Bizkaie! 2009-09-15 11:49   Barriak

'Patrick Swayze bakean hil da, familia alboan ebala, azken 20 hilabeteetan gaixotasunari aurre egin eta gero', adierazo dau aktorearen ordezkari Annett Wolf-ek. Dirty Dancing (1987), Ghost (1990) eta beste hainbat film ospetsuren protagonistea Los Angelesen (AEB) hil da 57 urte zituala.

Guggenheim Bilbao Museoak Sydney Pollack-en Frank Gehry-ren esketxak dokumentala emongo dau

Bizkaie! 2009-09-15 10:59   Barriak

Gaur, irailak 15, Guggenheim Bilbao Museoan Sydney Pollacken Frank Gehry-ren esketxak dokumentalaren emonaldia hasiko da. Dokumentala egunero eskainiko dabe da urriaren 20ra arte, goizeko 11:00etatik 20:00etara.

'Munduko Jendeak' jaialdiak euskaldunak eta etorkinak batuko ditu Bilbon

Bizkaie! 2009-09-14 15:50   jardunaldiak

Hirugarren urtez, Munduko Jendeak Jaialdiak euskal gizartearen eta Bizkaian bizi diran etorkinen arteko alkarkidetzea sustatuko dau gaurtik irailaren 20ra bitartean. Danetara, 30 ekitaldi baino gehiago antolatu ditue eta, tartean, hainbat herrialdetako produktu tipikoen eta turistikoen erakusketak be izango dira Arenalean jarritako hogeta hamar stand baino gehiagotan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bandak izango dira protagonista 'The Pub Ibiltaria' ekimenaren datozan 13 edizinoetan

Saioa Torre Gereketa 2009-09-14 15:40   Musikea

Azken 13 urteotan jasotako 226 kanta batzen dituen errepertorioa 'kontzertu demokratikoak' deritxanak antolatzeko moldatu ditu Oskorrik aurtengo eta hurrengo urteetako Santo Tomas egunetarako. Holan, hemendik aurrerako ziklo barrian ez da grabazinorik egingo, aurreko urteetan grabautako kantak barriro jo baino, lehenengotik hasita, Euskal Herriko Banda eta Musika Eskoletako instumentu guztientzat eginiko partitura erraz eta landuei esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Patxi Ros Saria', Sopelanako Lasterketa Nudistea irailaren 19an, Barinatxen

Bizkaie! 2009-09-14 15:39

Euskal Naturista Alkarteak Sopelanako Udalaren babesagaz beste urte batez antolatu dau Sopelako Lasterketa Nudistea 'Patxi Ros Saria'. Datorren domekan, irailaren 19an korriduko da lasterketea, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Barinatxe Hondartzan.

Bernardo Atxaga idazlea eta Daniel Innerarity filosofoa 'Eztabaidak Literatureagaz' zikloan

Bizkaie! 2009-09-14 14:47   Kulturea

Iñaki Esteban kazetariaren gidaritzapean, nobelagilea eta saiogilea protagonista izango dira 'Ulertu, susmatu, kritikatu' lemapeko jentaurreko topaketan. Bihar, hilak 15, Bilboko Bidebarrietako Liburutegia Bernardo Atxaga eta Daniel Innerarity idazleen arteko beste topaketa baten eszenatoki bihurtuko da.