Zuberoako maskaradak bertan behera geratu dira

Bizkaie! 2011-03-29 18:21   Kulturea

Aurten ez dabe maskarada gehiagorik egingo Zuberoan; herritar baten heriotzea dala-eta emonaldiak bertan behera ixtea erabagi dabe, www.dantzan.com guneak jakinarazo dauenez.

Aurten ez dabe maskarada gehiagorik egingo Zuberoan; herritar baten heriotzea dala-eta emonaldiak bertan behera ixtea erabagi dabe, www.dantzan.com guneak jakinarazo dauenez. Maskaradetako bultzatzaile nagusietako hiruk senitarteko zuzena eben hildakoa, eta astegoienean batzarra egin ostean, ikuskizunik ez egitea pentsau dabe.

Aurten Santa Graziko gazteak izan dira maskaradEa aurkezteko arduradunak. Oraindino zazpi agerraldi eskaintzekoak ziran, azkenengoa maiatzaren 15ean. Aurreikusitako hamabost emonaldietatik sei egin ditue.

Maskarada sasoiaren hasieran antolatzaileek Santa Grazin euskerea galtzen dabilela eta aurtengoa azkenengo maskaradea izan eikeala adierazo eben.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu