Getxoko Udalak ostalaritzan euskerearen presentzia zabaltzeko jarduerak abiarazo ditu

Bizkaie! 2011-03-30 15:51   Euskerea berbagai

Getxoko Udalak GetxOnegin ekimenaren barruan jarduera batzuk jarri ditu martxan, ostalaritza alorrean euskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz, hainbat ostalariek urte osoan zehar hizkuntzearen presentzia indartzeko baliabideak erraztea eskatu ondoren.

Getxoko Udalak GetxOnegin ekimenaren barruan jarduera batzuk jarri ditu martxan, ostalaritza alorrean euskerearen erabilerea sustatzeko helburuagaz, hainbat ostalariek urte osoan zehar hizkuntzearen presentzia indartzeko baliabideak erraztea eskatu ondoren. Esangura horretan, ekimenaren barruan Pintxoen Lehiaketaz gan hainbat jarduera be abiarazoko ditu Udalak. Koldo Iturbe, Euskera Zerbitzuko zinegotziaren berbetan, euskerearen presentzia ostalaritzan erabilereagaz lotuta dago. Egunerokoan euskerearen erabilerea eta hizkuntz paisaiaren euskalduntzean ostalariak ezinbestekoak dira eta euren ahalegina babestu behar dogu Euskera Zerbitzutik; horretarako daukaguzan baliabideak euren esku jarri behar doguz.

Hori dala eta, udalerriko 70 bat establezimenduk ipiniko ditue Udalak kaleratutako esaldi laburrez hornidutako 6 txartel, hain zuzen be, tabernetan eta jatetxeetan eskatzeko edo alkarrizketa arruntetarako hiru eredu (emango didazu apur bat?, Umm, bai gozoa!...), komunean erabilgarri izan daitekeen laugarrena (sartu egingo zara?, ez dago paperik...) eta beste biak saldea eta txibierroak dagozala iragarteko, azken horreek oso ohikoak izaten diralako. Horrezaz gan, Udalak ostalariei eskaintzen deutsezan zerbitzuen (itzulpen zerbitzua, euskerea ikasteko diru-laguntzinoak…) gidearen 500 bat ale be banatuko ditu.

Udalak esperientzia pilotua be jarri dau martxan, jatetxeetako eguneko menuan euskerearen presentzia ugaltzeko asmoz. Horretarako, asteon udalerriko 6 jatetxeen eguneko menuaren itzulpenak egingo ditu, aurrerantzean zerbitzu hori eskaini ahal izateko sor daitekezan beharrak ezagutzeko. Era berean, papelezko 3.000 mantel be banatu ditu Udalak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu