The Mars Volta, Zarama eta Vetusta Morla be Bilbao BBK Live jaialdian izango dira
2011-03-29 12:27 MusikeaBilbao BBK Live jaialdiko kartela gero eta beteago dago, izan be, antolatzaileek adierazo dabenez, The Mars Volta, Noisettes, Neon Trees, Zarama eta Vetusta Morla taldeak be Kobetamendin izango dira garagarrilean.
Bilbao BBK Live jaialdiko kartela gero eta beteago dago, izan be, antolatzaileek adierazo dabenez, The Mars Volta, Noisettes, Neon Trees, Zarama eta Vetusta Morla taldeak be Kobetamendin izango dira garagarrilean. Beste hainbat bandak joko dabe edizino honetan: Coldplay, Amy Winehouse, The Black Crowes, Beady Eye, eta abar.
Talde barrien artean, The Mars Volta nabarmentzeko modukoa da. Omar Rodriguez-Lopez eta Cedric Bixler-Zavalak osotzen dabe bandea; lehenago biak At The Drive-In-en egon ziran. Sei disko argitaratu ditue; barriena Octahedron (2009) da. Festibaleko bigarren egunean, garagarrilaren 8an emongo dabe kontzertua, eta eurekaz batera Zarama eta Noisettes be izango dira. Neon Trees estadubatuarrek garagarrilaren 7an joko dabe, eta Seasick Steve bluesman beteranoak, 9an.
BBK Liven izango diran taldeetako askok bertan eskainiko dabe kontzertu bakarra estadu espainiarrean; taldeon artean dagoz Coldplay, Blondie, Amy Winehouse, Kaiser Chiefs, The Black Crowes, The Chemical Brothers eta 30 Seconds to Mars.
2011ko BBK Live jaialdiko kartela itxi barik badago be, hona hemen egitaraua:
- Garagarrilaren 7a
Coldplay
Blondie
Beady Eye
Crystal Castles
Russian Red
Ken Zazpi
Neon Trees
- Garagarrilaren 8a
Amy Winehouse
Kasabian
Kaiser Chiefs
The Mars Volta
Vetusta Morla
!!!
TV On The Radio
Noisettes
Zarama
- Garagarrilaren 9a
The Black Crowes
The Chemical Brothers
Jack Johnson
30 Seconds to Mars
M-Clan
Seasick Steve
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!