Durangoko bonbardaketearen aireko argazki barriak topau ditue Italian

Bizkaie! 2011-03-29 15:58

Gerediaga Elkarteak jakinarazo barri dauenez, joan dan astean Erromako Ufficio Storico dell Stato Maggiore del Aeronautica Militare zentroan egindako bisitan 1937ko martiaren 31n Durango italiarrek zelan bonbardeau eben agirian ixten daben hainbat argazki eskuratu ditue.

Gerediaga Elkarteak jakinarazo barri dauenez, joan dan astean Erromako Ufficio Storico dell Stato Maggiore del Aeronautica Militare zentroan egindako bisitan 1937ko martiaren 31n Durango italiarrek zelan bonbardeau eben agirian ixten daben argazkiak eskuratu ditue.

Danetara, 100 argazki inguru erreproduziduteko aukerea izan dabe alkarteko Jon Irazabal historialariak eta Txelu Angoitia argazkilariak. Durangoko bonbardaketeari buruzko irudiak ezeze, Bizkaiko beste herri batzuetako argazkiak be topau ditue: Elorrio, Mañaria, Otxandio, Elgeta, Igorre, Galdakao, Berriatua, Derioko kanposantua, Gernika, Portugalete, Bilboko portua, Somorrostro, Jata Mendia... Irudi guztiak italiarrek airetik bonbardeatzen ebizela ataratakoak dira. 1937. urteko martiaren 31tik bagilaren 19ra bitartean, Bilbo hartu eben arte, egindako argazkiak dira. Irudi gehienak ezezagunak dira eta balio historiko handikoak, Bizkaiko erasoetan italiarren parte-hartzea hobeto ezagutzeko aukerea emoten dabelako.

Argazki horreetako batzuk Oroimen Eguneko ekitaldian erakutsiko ditue hilaren 30ean, 19:30ean, Durangoko San Agustin Kultur Gunean. Italiatik ekarritako argazkiez gan, Juantxo Egañak gerra zibileko argazkilarien ganeko berbaldia eskainiko dau. Gerra sasoiko 200 argazki inguru erakutsiko ditu Gerra garaiko kronika. 1936-1945eko argazkigintza Euskal Herrian izeneko berbaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu