Bilboko Aste Nagusiko Tokiko Pop Rock Taldeen Erakusketan izena emoteko epea edegi dabe

Bizkaie! 2011-03-29 11:08   Musikea

Daborduko edegi dabe Bilboko 2011ko Aste Nagusiko Tokiko Pop Rock Taldeen Erakusketan izena emoteko epea. Parte hartu gura daben taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gitxienez bertan erroldatuta izan behar dabe.

Daborduko edegi dabe Bilboko 2011ko Aste Nagusiko Tokiko Pop Rock Taldeen Erakusketan izena emoteko epea. Parte hartu gura daben taldeek Bizkaian bizi edo taldekide bat gitxienez bertan erroldatuta izan behar dabe.

Erakusketearen antolatzaileek adierazo dabenez, maketak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da; ostean heltzen diran lanak be onartuko ditue, baina esandako epearen barruan ipinitako zigilu-markea badaukie. Banden aukeraketan emakumez osotutako taldeek eta euskeraz egindako laneei garrantzi berezia emongo jake.

Taldeek gitxienez lau abesti originaleko demo-maketea aurkeztu beharko dabe. Horrezaz gan, bandearen biografia eta hartu-emonetarako datuak bialdu behar ditue, besteak beste, hizkuntzea, estiloa, taldekideen izen-abizenak, posta helbidea eta helbide elektronikoa. Informazino hori guzti hori ondoko helbidera bialdu behar dabe: Bilboko Udala Turismo eta Jaietako Saila; Aste Nagusiko Bertako Taldeen Pop Rock Erakustaldia; Zabalgune Plaza 11, 1. pisua; 48009 Bilbo.

Aste Nagusiko Tokiko Pop Rockaren Erakusketea 1985. urtean hasi zan, pop rock musikearen munduan aurrera egin nahi daben Bizkaiko taldeei laguntzinoa emoteko helburuagaz. Urteotan 1.500 maketa baino gehiago aurkeztu ditue, eta 200 talde baino gehiagok Aste Nagusian zuzenekoak eskaintzeko aukerea euki dabe. Orain arte Erripa Kaia, Unamuno Plaza, Arenaleko Pasealekua, Bailen Kalea eta Bilborock-La Merced aretoa izan dira erakusketearen eszenatokiak. Gaur egun ezagunak diran hainbat taldek parte hartu dabe erakusketan: We Are Standard, Zodiacs, Zea Mays, Idi Bihotz, Atom Rhumba, Audience, Sativa, Juke Box Racket, Hash, Horn of Rhino, Eureka Hot 4, Ainara Legardon, Smile edo Gora Japon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu