Sormenaren inguruko 'Euskal kulturaren soinuen mapa' egitasmoa aurkeztuko dabe Bilbon
2011-03-30 15:14 jardunaldiakApirilaren 6an jardunaldi berezia egingo dabe Bilbon Egungo euskal kulturaren soinuen mapa izeneko proiektua aurkezteko. Egitasmoaren ezaugarrien, ataratako ondorioen eta sormena sustatzeko politiken inguruan jardungo dabe EHUren Paraninfoan, Baroja auditorioan, eguazten arratsaldean.
Apirilaren 6an jardunaldi berezia egingo dabe Bilbon Egungo euskal kulturaren soinuen mapa izeneko proiektua aurkezteko. Egitasmoaren ezaugarrien, ataratako ondorioen eta sormena sustatzeko politiken inguruan jardungo dabe EHUren Paraninfoan, Baroja auditorioan, eguazten arratsaldean.
Gero eta indar handiago hartzen dagozan adierazpen artistiko eta kulturaletako artistei, sortzaile berezi edo nahiko ezezagunei, enpresa eta alkarte txikiei, eta beste hainbat eragileri -danetara, 71 dira- egindako bideo-alkarrizketak batu ditue egitasmoan.
Azkenengo urteotan agiri dan sortzaile moltso barria izan da proiektuaren abiapuntua. Antzerkian, musikan, jantzan, ikus-arteetan, sailkatu ezin daitekezan uri-adierazpenetan, ahots barriak dagoz. Ahotsok leku bat lortu gura dabe, eta entzuleak izan gura ditue. Euren izatearen lekukotasuna itxi nahi daben ahotsak dira, azken batean, azaldu dabe arduradunek.
Egungo euskal kulturaren soinuen mapa ez da mugimendu antolatua eta ez dauka ideologia jakinik, baina parte-hartzaileek baditue antzeko hainbat ezaugarri. Urikoak gara, kanpora zabalik gagoz, munduko beste leku batzuetan pasetan danari aurreritxi barik begiratzen deutsagu, adierazo dabe. Hona hemen parte hartu daben sortzaileetako batzuk: Natxo Montero, Idoia Zabaleta, Irati Jimenez, Olaff Kehler, Natalia Monge, Ander Lipus, Josemari Carrere, Fernando Tarancón, Nuria Arteaga, Andoni Munduate eta Xabier de La Maza, Javi Nevado, Josemi Martinez eta abar.
Eguazteneko ekitaldia 17:00etan hasiko da. Proiektuaren koordinatzaile Santiago Burutxagak eta Eusko Jaurlaritzako Kultur Sustapenaren Zuzendari Mikel Toralek Egungo euskal kulturaren soinuen mapa aurkeztuko dabe. Ostean, María PTQK erakusketen komisarioak eta kultur-politiketan adituak, Luis Eguiraun zinegileagaz eta Santiago Burutxagagaz batera, Soinuen maparen ondorioak azalduko ditue. Kafea hartzeko atsedenaldiaren ondoren, 19:00etan, Santi Eraso Donostia 2016 hautagaitzearen kultur-programearen arduradunak, Pedro Soler Gijoneko Laboral ikerketa-guneko buruak eta La Tabacalera de Lavapiés gizartetxeko arduradunak sormen-politika sustagarriak izango ditue berbagai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!