Dana prest astegoienean jokatuko dan Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako

Bizkaie! 2011-03-30 10:34   Bertsolaritzea

Apirilaren 2an, datorren zapatuan, jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian, arratsaldeko 17:30ean. Bertsolariak: Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal. Aurkezlea: Lierni Altuna. Gai-emoilea: Idoia Beitia.

Bart prentsaurrekoan agertu dira Arabako Bertsolari Txapelketako finalean kantauko daben bertsolariak eta danak be txapelaren bila gogotsu ekingo deutsiela adierazo dabe. Oihane Perea, 2007ko eta 2009ko txapelduna eta hainbat txapel irabazitako Asier Otamendi dira erreferentzia baina ganerakoek be zeresana izango dabe. Berbarako, Zigor Enbeitak be badaki txapela jaztea zer dan, izan be, 2003an eta 2006an nagusitu zan.

Laudion, Oionen, Ilarduian, Ataurin eta Elosun egindako kanporaketetan, batez beste 70 lagun eta Ondategin, Aramaion eta Agurainen egindako finalerdietan, batez beste 150 lagun, giro ederrean alkartu ondoren, apirilaren 2an, datorren zapatuan, jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian, arratsaldeko 17:30ean. Bertsolariak: Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal. Aurkezlea: Lierni Altuna. Gai-emoilea: Idoia Beitia.

Epaile lanetan, barriz, Hodei Lopez de Arkaute, Patxi Aizpurua, Ekaitz Elorriaga, Mikel Fernandez de Arroiabe eta Iker Elexpuru ibiliko dira. Epaileen idazkaria: Endika Ruiz de Samaniego.


2011ko finalistak

Manex Agirre. 1982. urtean jaiotako aramaioarra. Arabako Bertsolari Txapelketan finalista izan da edizino guztietan eta bigarren postuan geratu zan 2002an eta 2008an. 2009an, barriz, 3. sailkatu zan. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan txapelduna izan zan Aramaioko taldeagaz.

Oihane Perea. 1977an jaiotako gasteiztarra. 2002ko, 2004ko, 2005ko eta 2006ko Arabako Txapelketetan 2. sailkatu zan, eta 2007an eta 2009an txapela jantzi eban. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan Lautadako taldeagaz parte hartu eban.

Asier Otamendi. 1971. urtean Urretxun jaioa. 2002, 2004, 2005 eta 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketak irabazi ditu. 2009an bigarren geratu zan. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan bigarrena izan zan Gasteizko Kakiturri-Ehari taldeagaz.

Iñaki Viñaspre. Abetxukokoa, 1984an jaioa. 2002tik Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartzen dau eta 2004tik edizino guztietan finalista izan da. 2009. edizinoan 5 postuan geratu zan. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan Gasteizko Muñoko Katuak taldeagaz parte hartu eban.

Zigor Enbeita. Abornikanokoa. 1972. urtean jaioa. Arabako Bertsolari Txapelketearen edizino guztietan parte hartu dau eta 2003 eta 2006ko Arabako txapelduna izan da. 2010eko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan Izarrako taldeagaz parte hartu eban.

Ander Solozabal. 1991. urtean jaiotako gasteiztarra. Arabako eskolarteko txapelduna izan zan 2007an. Urtebete geroago, 2008an hartu eban parte lehenengo aldiz Arabako txapelketan. 2010eko Arabako Kuadrilla Txapelketan Gasteizko Aizkorak Zorroztu taldeagaz hartu eban parte. Lehenengo aldiz Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako sailkatu da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu