Magia izango da protagonistea Getxoko Liburu Azokan
2011-03-29 15:39 KultureaMagiaren mundua hurretik ezagutzeko aukerea eukiko dabe umeek asteon Getxoko Liburu Azokan. Hilaren 31n hasi eta apirilaren 3ra arte magiaren inguruko hainbat ekitaldi atondu ditue herrian. Algortako Geltokia plazan egingo da azokea.
Magiaren mundua hurretik ezagutzeko aukerea eukiko dabe umeek asteon Getxoko Liburu Azokan. Hilaren 31n hasi eta apirilaren 3ra arte magiaren inguruko hainbat ekitaldi atondu ditue herrian. Algortako Geltokia plazan egingo da azokea, eta bertan Getxoko liburu-denden guneetan azkenengo nobedadeak salgai egongo dira.
Getxoko Udal Liburutegiak, urtero lez, jarduerak antolatuko ditu Liburu Azokan; aurten ipuin kontalariak, idazleak liburuak sinatzen, umeentzako jarduerak, magia ikuskizunak eta ikasle getxotarren jentaurreko irakurketak atondu ditue. Azokea domekara arte egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez; eguenean eta domekan izan ezik, eguenean arratsaldez bakarrik edegiko dabe, eta domekan, goizez.
Kultur Etxeko liburutegiaren gunean irakurleek liburuak maileguan hartzeko aukerea eukiko dabe, eta etxera be eroan ahalko ditue. Azoka-egunetan umeentzako hamaika tailer eta jolas egongo dira. Argazki zaharren erakusketea be egongo da, bertan San Nikolaseko liburutegiko argazki bildumako irudiak egongo dira ikusgai, eta Algortako Geltokia plazearen bilakaerea izango dau ardatz.
Egunero
Getxoko Liburu Azokako egitarau osoa:
- Liburu salmentea.
- Udal liburutegien zerbitzua
- Eskulanen tailerrak, jokoak, ludotekea, sorginkeriaren txokoa...
- Argazki zaharren erakusketea: Nola aldatu den geltokia plaza!
Martiak 31
- 18:00. Ipuin kontaketea: Abrite portas klis klas (euskeraz; 5-6 urte, familia osoarentzat), Joxemari Carreren eskutik.
Apirilak 1
- 10:00. XIII. Jentaurreko Haur Irakurketea. Getxoko ikasleen irakurketea, euskeraz eta gaztelaniaz.
- 18:00. Umeentzako magia ikuskizuna: Hator magiara (euskeraz), Tor Magoaren eskutik.
Apirilak 2
- 12:00 - 14:00. Liburu sinatzea. Idazleak: Mikel Valverde, Willy Uribe, Gotzon Mantuliz, Guadalupe Oteo, Asis Arana, Elena Moreno, Ander Delgado eta Jose Almeida.
- 19:00. Familiarentzako magia ikuskizuna (gaztelaniaz): Taylor Magoa, Txoborro eta Daniel Rossen eskutik.
Apirilak 3
- 12:30. Ipuin kontaketea: El oráculo de los cuentos (gaztelaniaz; familia osoarentzat), Kandelen Argipean taldeko Anabel Muroren eskutik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!