Zonbi bilbotarrak FANT Zine Fantastikoaren Jaialdiaren protagonista

Bizkaie! 2011-03-30 15:54   Barriak

Zonbiak izango dira FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XVII. edizinoaren kartelaren protagonistak. Jaialdiaren arduradunek aurkezpenean azaldu dabenez, zonbi bilbotarrak izango dira ganera, Plaza Barrian txikiteoan dabilzanak, hain zuzen be. Fant festibala maiatzaren 2tik hasi eta 8ra bitartean egingo da, Bilboko Alondigako Golem zine-areoetan.

Zonbiak izango dira FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XVII. edizinoaren kartelaren protagonistak. Jaialdiaren arduradunek aurkezpenean azaldu dabenez, zonbi bilbotarrak izango dira ganera, Plaza Barrian txikiteoan dabilzanak, hain zuzen be. Fant festibala maiatzaren 2tik hasi eta 8ra bitartean egingo da, Bilboko Alondigako Golem zine-aretoetan. Inaugurazino-ekitaldia be bertan izango da, Murnauren Fausto film klasikoaren emonaldiagaz.

Bilbon, 2011ko martiaren 30ean. Hondamendi ikaragarriak hartu dau uria. Plaza Barria sutan dago, eta izaki bitxi eta desorientauak dabilz bertan, atzera eta aurrera. Bilbo apokaliptiko horretan, zonbi batek Bilbon ohitura dan zeozer egingo dau. Bizirik dagoan hildakoa dala ahaztuta, ezin dau bete barik itxi barru-barruandaukan ohiturea, txikiteoan ibiltea eta pintxo bat jatea. Hauxe da aurtengo FANT jaialdiaren kartelean ikusiko doguna.

Danetara, 300 laburmetraia inguru jasoko ditu FANTek. Horrezaz gan, beste 125 lan aurkeztu dira nontzeberri.com kultur atariak antolatutako nazinoarteko on-line lehiaketan. Beharrik onenak Zinemaldian erakutsi eta sarituko dira, Nontzefilmak sailaren barruan. Eta Fantrobia sariak gazteen talentua sarituko dau berriro be. Aurtengo edizinoko irabazlea Oskar Santosen El mal ajeno izango da.

Umeak eta gazteak jaialdira hurreratu daitezen FANT hasi aurreko astegoienean (apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean) Alondigako Laborategi Aretoak umeentzako eta gazteentzako tailerrak antolatuko ditu, brikolajeari (7 eta 12 urte artekoentzat) eta magiari (13 eta 17 urte artekoentzat) buruzkoak. Ganera, apirilaren 30ean, Yandiola Jatetxeko prestakuntza aretoak (Yan Eskola) umeei zuzendutako sukaldaritza fantastikoko tailerra emongo dau.

Edizino honetako barritasun nagusia jaialdiaren egoitza nagusia Alondigako Golem zine-aretoetara eroan izana da; bertan egingo dira emonaldiak eta inaugurazino ekitaldia. Alondigako La Florinda jatetxeak FANT menu berezia eskainiko dau aste osoan, genero fantastikora egokitutako proposamenakaz, 10 euroren truke. Kafetegiak be bat egingo dau genero fantastikoagaz eta FANT pintxo berezia eskainiko dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu