Break On Stage 2009 Bilbon, Europako Aretoko Breakdance Lehiaketea eta kale kulturen mostra
2009-04-27 18:13 KultureaVIII. Break On Stage Jaialdiak Europa mailan dagozan kale kultur adierazpenak jaso eta Bilboko Kasillan eszenaratuko ditu maiatzaren 2an, arratsaldeko 20:30etatik aurrera.
Euskadiko Filmategiaren artxibategia nabarmen hazi zan 2008an
2009-04-27 18:11Euskadiko Filmategiaren 30 urteko historian, 2008. urtean hazkunderik handiena izan dau, 700.000 metro gehiago jaso ziran-eta Filmategian. Batez be, derrigorrez egin beharreko gordailuak, borondatezkoak eta banaketa komertzialaren ondoren egindakoak izan ziran.
Bilboko Udalak auzoetako dobako bisita gidatuen azken edizinoa abiarazoko dau
2009-04-27 15:43Aurreko edizinoetan bezela, dobakoak izango dira bisita gidatuak, baina interesauta dagoanak aurrez egin beharko dau bere erreserbea 94 4356036 telefonoan (9:00etatik 13:00etara). Egitaraua maiatzaren 9tik bagilaren 19ra antolatu da, eguenetik domekara eta goizez zein arratsaldez.
Nontzefilmak lehiaketan parte hartuko daben filmak aukeratu ditue
2009-04-27 15:24 BarriakMaiatzaren 9an Bilboko Zine Fantastikoaren barruan pantailaratuko diran Nontzefilmak lehiaketako lanak aukeratu barri ditue. Filmak arlo bitan sailkatu ditue, Animazinoa batetik eta Zinema bestetik.
Kontseiluak, egoerea edozein izanda be, normalizazinoan pauso bat harago joateko konpromisoa berretsi dau
2009-04-27 14:18 Euskerea berbagai'EAEn emongo dan gobernu aldaketeari begira, argi itxi nahi dogu, guk, normalizazinoan aurrera pausoak emoteko helburu argia dogula eta sortzen dan egoerea edozein dala be, geureari eutsiko deutsagu, atzera pausorik onartu barik' adierazo dau Xabier Mendigurenek.
Euskereak 300.000 elebidun irabazi ditu azken 25 urteotan
2009-04-27 12:41 Euskerea berbagaiAraban, Bizkaian eta Gipuzkoan % 15 hazi da elebidunen kopurua 25 urtean; herrialde horreetan 755.640 lagunek ekien euskeraz, 2006an (1981ean baino 325.000 gehiagok). Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoakoak batuta, 873.000 inguru dira elebidunak.
Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin dabe Gasteizen
2009-04-27 11:09 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun-ekitaldia Gasteizen egin dabe, Arabako Foru Aldundiaren jauregian. 2008an, Iruñean egin zan XVI. Nazinoarteko Biltzarragaz, Akademiak hasierea emon eutson urteurrenaren ospakizunei. Gasteizen izan dan ekitaldiaren ostean, datozan hilabeteotan gainontzeko lurraldeetan be ospatuko dau Euskaltzaindiak bere urtemugea.
Bizkaiko Aldundiak 'Orientabidea' webgunea sortu dau, gazteei prestakuntza biderik egokienari buruzko aholkuak emoteko
2009-04-27 10:28BFAko Lan eta Trebakuntza SailaK Orientabidea webgunea diseinau dau prestakuntza bideak bilatzeko asmoz. Baliabide honen helburua 16 urteko gazteen, gurasoen eta hezitzaileen zalantzak argitzea da, aholku bila dabilen gaztearen asmoakaz hobeto egokitzen diran prestakuntza bideak aukeratzeari jagokonez.
Euskal Filmategiak 'Bertsolaris, poetas populares vascos' (1967) filma aurkeztu dau Donostian
2009-04-24 15:50 BarriakDokumental honetan Pio Caro Baroja zuzendariak bertsolariari eta bertsolaritzeari sustraitik zuzen-zuzen heldu nahi izan eutson, garaiko bertsozale, ikertzaile eta bertso munduaren inguruan mobiduten ziranen eretxiak jasoz.
The Kluba, Skalariak gogoratzeko aukera bikaina
2009-04-24 15:38 MusikeaRock & Roll 50 eta Ska musikea buztartu eta The Kluba izeneko taldea disko barriagaz jatorku, sasoi bateko Skalariak taldeko Juantxu buru dala. 'Skalariak taldearen jarraipena da, baina ikutu barriakaz gatoz, 50. hamarkadako estiloak buztartzeaz gan, kontrabaxuaren edota bateriaren pisuak bere nortasuna emoten deutso egiten dogun musikeari', azaldu dau Juantxuk.
Bizkaidatz sariketearen bigarren edizinoa martxan dago
2009-04-24 12:39 kulturbizUnai Elorriaga idazle euskaldun ezagunak euskerazko istorioaren hasierea egin dau eta Maria Eugenia Salaverrik gaztelaniazko istorioarena; ondoren, lehiaketan parte hartzen dabenek istorioak jarraitu eta osotu behar ditue. Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 4an amaituko da.
Herrien arteko IV. Berba Probak Mungian
2009-04-24 11:55 Bertsolaritzea‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 9an Herrien arteko IV. Berba Probak egingo dira. Goizeko hamaiketan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen hirugarren edizinoa da aurtengoa. Izena emoteko epea apirilaren 26an amaituko da (berbaprobak@gmail.com).
Euskal Herria Zuzenean barrikuntza ugarigaz helduko da Heletara
2009-04-24 11:36 MusikeaEuskal Herria Zuzenean jaialdia garagarrilaren 3, 4, eta 5ean egingo da Heletan. Kokalekua ez da jaialdiak ekarriko dauen barrikuntza bakarra; kontzertuez gan, aurten bestelako ikuskizun ugari izango dira.
'Labayru Hiztegia' eta 'Diccionario Labayru' sarean dagoz honezkero
2009-04-24 11:22Aurrerantzean, guztion eskura egongo dira Labayru Ikastegiaren webgune barriztauan Labayru Hiztegia eta Diccionario Labayru hiztegien bersino digitalak. Edozein kontsulta egiteko, nahikoa dozue www.labayru.org helbidera jo eta bertan Hiztegia online irudiaren gainean klik egitea.
Sortzen Ikasbatuaz alkarteak euskal eskola publiko barriaren aldeko jaia antolatu dau Aian maiatzaren 3rako
2009-04-24 10:50'Euskerea eta euskal kulturatik abiatuta mundu oso bati zabaltzen jakon' euskal eskola publiko barria aldarrikatuko dau alkarteak, 'parte-hartzailea, integratzailea, hezkidetzan eta bardintasunean oinarritua'.
Badator Gipuzkoako Bertso Eskolen V. Eguna
2009-04-23 18:04 BertsolaritzeaAurten, 'Bertsoeskol(b)a' antzezlanaren estreinaldia be izango da Azkoitian Bertso Eskolen Egunagaz bat eginik
Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak transmisinoa lantzeko hiru bide darabilz: hezkuntza arautuko lana (7.000 gazte inguru), bertso eskoletakoa eta jarduera osogarriena. Hirugarren arlo horretakoa da Bertso Eskolen Eguna.
XVI. Kanpomartxoa, apirilaren 26an Kukularran
2009-04-23 17:45 Euskerea berbagaiEuskerea erabilteko esparru bat zabaldu eta euskaldunok alkar ezagutzeko gune bat eregitea litzatekez helburuak alde batetik, baita euskerea ikasteko hainbat ahalegin egiten ari diranei ikasitakoari eusteko aukerea emotea be, eta, aldi berean, erdaldunakan euskereagazko jarrera positiboa lortzea.
Arrate Illarogaz eta Itxaso Paiagaz berbetan
2009-04-23 15:07 BertsolaritzeaAspaldi esan genduan bizkaiko bertsolari gazteak gogotsu datozela. Zapatu honetan ikusiko dogu aurrekoaren beste adibide bat. Bertso-saio bi egingo dira: Osinalde sariketea Gabirian eta Hernandorena sariketea Aiherran. Lehengoan, Arrate Illarok kantauko dau eta, bigarrenean, Itxaso Paiak. Bizkaie! protagonistakaz berbetan egon da.
Benito Lertxundik euskerazko kanta onenaren musika-saria jaso dau 'Mirotzak' kanteagaitik
2009-04-23 12:11 MusikeaLertxundiri Ignacio Casado SGAE erakundearen Euskadiko Zuzendariak eta Joxemari Sors Elkar taldeko zuzendariak emon deutse saria. Mirotzak Benito Lertxundiren (Orio, 1942) azken diskoko (Itsas ulu zolia) azken kantea da. Abestia Kantauri itsasoan sustraituta dagoan Euskal Herriaren tradizino, jatorri eta epikeari eskainita dago.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...