Abian Okelar Bertso Paper Sariketea
2009-07-24 10:47 BertsolaritzeaUrriaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira idatzizko bertso sortak Okelar XVI. Bertsopaper Sariketara, mutrikube@gmail.com zein Okelar Bertso Paper Sariketea, Mutrikuko Bertso Eskola, Luardo etxea (Barrenkalea, z/g), 20830 Mutriku (Gipuzkoa) helbideetara.
Aspaldiko bertsoak
2009-07-24 10:42 BertsolaritzeaAspaldian egon naz artikulurik eskribidu barik. Nire faltea euki dozuelakoan, bertso galantak ekarri deutsuedaz oraingoan Ikastolen Alkarteak argitaratu dituan 'Mikrofonora heldu nahirik' eta 'Bizkaiko loreak' liburuetatik, hatan be.
Carlos Villochek itsaspean egindako 70 irudi erakutsiko ditu garagarrilaren 27tik Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan
2009-07-23 14:28Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak 'Blues' izenburuko erakusketea izango dau ikusgai garagarrilaren 27tik zemendiaren 1era arte. Erakusketeak munduko itsaspeko argazkilaririk ospetsuenetariko bat dan Carlos Villoch bizkaitarrak egindako 70 irudi ikusgarri batzen ditu.
Bilbainada Lehiaketearen 2009. edizinoko epaimahaiak sariak banatu ditu
2009-07-23 14:22 MusikeaJesús María Sanz eta Fernando Ibarraren 'Bilbao, ahora y siempre Bilbao', eta José María Larrazabal eta Matías Berrocalen 'Bilbao Botxo maitea' dira, hurranez hurran, euskeraz eta gaztelaniaz lehenengo sariak irabazi dituenak, 1.000na eurokoak.
51. Zinebin izena emoteko epea zabalik dago
2009-07-23 12:09 BarriakBilboko 51. Zine Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Zinemaldiak, Zinebik, izen emoteko epea zabaldu dau. Aurtengo jaialdia zemendiaren 23tik 28ra bitartean egingo da eta lehiaketan, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako atzerriko filmak eta 2009ko urtarrillaren 1etik aurrera egin diran Estaduko filmak eta bideoak onartuko dira.
Xabier de Felipe biolinista bilbotarrak 'Nicanor Zabaleta' Saria irabazi dau
2009-07-23 11:31 MusikeaAra Malikian eta Raffaela Acella biolinistek, eta Juan José Ocón orkestra zuzendariak osoturiko epaimahaiak erabagi dau, ikasketak sakontzeko 17.000 €ko Sari-Beka ospetsu hori, parte hartzaile guztien artean, gazte bilbotarrari emotea.
'Motor Jaia Urdaibikers' konzentrazinoan 2.000 motor inguru batuko dira Gernika-Lumon astegoienean
2009-07-23 11:04Garagarrilaren 24tik 26ra bitartean 2.000 motor inguru batuko dira Gernika-Lumon. Euskal Herriko zein Katalunia, Galizia edo Estaduko beste leku batzuetatik kirolerako, turismorako zein personalizautako motorrak ekarriko ditue penintsulearen iparraldean egiten dan kontzentrazino garrantzitsuenetakoa dan honetara.
Badator Eusko Dance Live, momentuko dance ikuskizunik handiena
2009-07-22 15:26 MusikeaEusko Dance Live Birea, garagarrilaren 25ean hasiko da gaueko 22:00tan, Zarautzeko malekoian.
Euskerearen sustapena eta jasangarritasuna batu ditue Nafarroa Oinez-en martxan jarriko dan 'Oinez Basoa' ekimenean
2009-07-22 15:15 Euskerea berbagai'Oinez Basoa naturea indartzeko baso bat izango da, CO2 gasak xurgatuko dituan baso bat, Nafarroa Oinez lako jai batek eragiten dauen CO2 gasen isurketea konpentsauko dauen baso bat, euskerea eta ingurumenagazko kontzientzia bultzatzeko balio izango dauen baso bat'
XVII. Euskal Encounter, informatika zaleen topagunea, garagarrilaren 23tik 26ra
2009-07-22 14:23Barakaldoko BECen 5.000 lagun eta 4.000 ordenagailu batuko dira jarduera teknologiko erraldoian eta segunduko 12.000 MBeko Internet konekzinoa egongo da, era honetako jardueretan inoiz eskainitako abiadurarik handiena.
Gaur hasiko da 44. Donostiako Jazzaldia
2009-07-22 13:02 MusikeaDonostiako 44. Heineken Jazzaldia garagarrilaren 22tik 26ra bitartean izango da eta nazinoarte mailako artista asko izango dira bertan, besteak beste, Hank Jones & Joe Lovano, Abdullah Ibrahim, Randy Weston, Roy Haynes, Carla Bley, Dave Douglas edota Jamie Cullum.
Potatoren 'Re-vuelta'
2009-07-22 11:46 MusikeaPotato, Gasteizen 1984an jaio eta 2007an zaleei agur esan eutsen gure ska eta reggae banda ezagunak erabagi bat hartu dau: eszenatokietara itzultzea, hain zuzen, hau da, euren 'Re-vuelta' edo itzuli-mitzulia abiatzea.
Gabriel Aresti XXVII. Ipuin Lehiaketeak 12.000 eurotik gora banatuko ditu saritan
2009-07-21 15:43 KultureaGabriel Aresti ipuin lehiaketako aurreko edizinoan, 700 lan aurkeztu ziran erdaraz eta 42 euskeraz. Irabazleak Mikel García Idiakezen Bi bizitza eta erdi lana eta Ildefonso Morillasen La libertad del alacrán lana izan ziran.
Mikel Laboa gogoan UEUren Udako Ikastaroetan
2009-07-21 15:09 Musikea'Euskal pop musika, euskal pop gizartearen eredu?' ikastaroaren barruan, eguaztenean, hilaren 22an, Lekeitioko ikastolako frontoian Mikel Laboari omenaldi ekitaldia egingo jako, iluntzeko 21:00etan. Xabier Montoia hirukotearen kontzertua izango da bertan, eta sarrera doban izango da.
Errusia eta Peruko jantzak Berrizko Nazinoarteko Folklore Jaialdian
2009-07-21 14:56 KultureaEkitaldiak garagarrilaren 22an eta 23an izango dira, Berrizko Olakueta frontoian, gaueko 22:00etan. Sarrerea 5 eurokoa da nagusiena eta euro batekoa 16 urtetik beherakoena.
Ibarrangeluko Udalak eta Labayru Ikastegiak Ibarrangeluko historia eta ohiturei buruzko liburua aurkeztuko dabe
2009-07-21 14:40'Ibarrangelu kantu eta kontu' liburuan, Ibarrangeluko hizkuntza-ondareari, ohiturei eta kultureari buruzko materiala jasoten da. Herriko abade Domingo Zuluaga jaunak urteetan egindako lanaren ondorioa da bildumea, eta ekarpen aberasgarria egiten deutso euskal kultureari.
Odolak ez dau loituko txinatar mirakulua
2009-07-21 11:59 BidaideAurrekoetan argi gelditu ez bazan, orain uigur etniakoek gogorarazo deuskue txinatar guztiak ez dirala maila berekoak. Zergaitiak eta egoerea nahikoa ilunak diran arren, Txinak gogor jo dau ipar-ekialdeko Xinjiang probintziako gitxiengo etniko musulman horren kontra.
Joseba Solozabal, 2009ko Aste Nagusiko pregoilari
2009-07-20 15:52 Jai Batzordeak Joseba Solozabal kazetaria izentau dau 2009ko Aste Nagusiko pregoilariAzken 31 urteotan egin dauen moduan, Bilboko Alde Zaharreko Merkatarien Alkartea arduratuko da jantziez, holan, Joseba Solozabal eta txupinerea, Sonia Polo, 2009ko Aste Nagusian zehar benetan dotore ibil daitezan.
Udako jaien osteko biharamuna hondartzan... Kontuz gero, kixkaldu barik!
2009-07-20 15:16 Begi betegarriBilboko auzoak protagonista Distrito Foto Argazki Lehiaketan
2009-07-20 14:55 kulturbizDanetara, 4.935 euro banatuko ditu sarietan modalidade bakotxean, papelean (koloretan eta zuri-baltzean) eta euskarri digitalean. Modu hau da aurtengo edizinoak barrikuntza legez dakarrena. Modalidade barri honetan parte hartu nahi dabenek, argazkiak www.bilbao.net/distritofoto webgunera bialdu leikiez irailaren 7tik 18ra bitartean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...