Erosketak euskaraz egitera animau nahi dauen 'Euskara Ahora' erakusketea ikusgai Algortako Azokan

Bizkaie! 2009-11-03 13:03   Euskerea berbagai

Erakusketea datorren zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik, azokearen ordutegian. Hurreratzen diran guztiek koadernotxo barri bat jasoko dabe, zenbakiak euskeraz, agurrak, alkarrizketa errazak, hiztegia eta abar dira, bezero eta dendariaren arteko hartu-emonak euskeraz bideratzeko laguntzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bertsoak hip-hop erritmoan

Bizkaie! 2009-11-03 10:57   Bertsolaritzea

Abenduaren 13an izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko final handia eta, tartean, bertsozale gazteek euren bertsotarako doeak probetako aukerea izango dabe 'bertso hip' lehiaketan. Hip-hop erritmoak hartuta, neurri txikiko bi kopla egin beharko ditue lehiakideek, gai librean.

Euskerazko Unibersidade-Liburuen V. Erakusketea egingo da asteon Deustuko Unibersidadean

Bizkaie! 2009-11-03 10:18   Kulturea

Deustuko Unibersidadeak eta EIRE unibersidadean euskerearen alde eragiteko irakasleen alkarteak Euskerazko Unibersidade-Liburuen V. Erakusketea antolatu dabe zemendiaren 3tik 6ra bitartean unibersidade bilbotarreko liburutegiko erabilera anitzeko aretoan.

Jose Luis Lopez Vazquez aktorea hil da

Bizkaie! 2009-11-02 16:49   Barriak

Aktorea 1922ko martiaren 11n jaio zan. Egin eban azken filma '¿Y tú quién eres?' izan zan, Antonio Mercerorena, orain dala urte bi. Gaixotasun luze baten ondorioz hil da, 'El pisito' edota 'Mi querida señorita' filmetako protagonistearen familiako kideek azaldu dabenez.

Yo tambien

Karolina Almagia 2009-11-02 12:57   Zinema kritikak

Atzemoten da filma honen egileek ondo baino hobeto ezagutzen dabela down sindromearen mundua. Arazoak arazo, zuzendariek nahiko ikuspegi positiboa emon dabe, persona honeek transmitiduten daben maitasuna nabarmenduz. Naturaltasunez eta zintzotasunez idatzi dabe istorio erakargarri hau, ondo jarraitzen dana eta sasimorala kanpoan ixten dauena.

Zemendiaren 24an plazaratuko dau Kepa Junkerak disko barria: 'Kalea'

Bizkaie! 2009-11-02 12:42   Musikea

Igaz plazaratutako 'Etxea' diskoaren jarraipena da 'Kalea', euskal abesti tradizionalen trilogia baten bigarren lana. Oraingoan, Kepa Junkera Amerikara joan da hainbat artistagaz euskal kanta ederrenetako batzuk euskeraz grabetako.

UEUk irudi barria estreinau dau

Bizkaie! 2009-11-02 10:56

'Zeru eta itsas kolore urdinetik zilar kolore edota harriaren sendotasunaren grisera pasau gara. Horizontaltasunetik laukira, UEU letrak azpimarratuz. Irudiaren marrek zeozer bizia adierazoten dabe: hostoak zabalik dituan lore bat. Loreak polinizazinoa behar dau ugaltzeko eta antzeko prozesua gertatzen dala UEUgaz esan daiteke, unibersidade komunidadea 'polinizatuz'. Alkarlana, partaidetza eta gurea besteei eskainiaz alde batetik, eta komunidade zientifikoa trinkotuaz, jakintza mota desbardinak sortuaz, bestetik.

Joan Mari Torrealdaik euskaltzain oso kargua hartu dau Forun

Bizkaie! 2009-11-02 10:21   Euskerea berbagai

Asteburu honetan izan da Joan Mari Torrealdai euskaltzainaren sarrera ekitaldia Foruko Frantziskotarren eleizan. Euskaltzaindiak 2007ko zemendiaren 30ean izentau eban euskaltzain oso Joan Mari Torrealdai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

XI. Aste Olinpikoa Bilbon

Bizkaie! 2009-10-30 14:48

Zemendiaren 2tik 6ra XI. Aste Olinpikoa egingo da Bilbon. Aurten Luis Felipe Areta (Pipe) omenduko dabe, hau da, Erroma 1960, Tokio 1964 eta Mexiko 1968ko Olinpiar Jokoetan parte hartu eban atletea.

'Egungo euskal nobela eta zinema' lana argitaratu dau EHUk Jon Kortazarren gidaritzapean

Bizkaie! 2009-10-30 14:41   Kulturea

Liburuak hiru arlo ditu: lehenengoan, literaturea zinemara bueltetako ahaleginen azterketa teorikoa eskaintzen da; bigarrenean, zinemara eroandako euskal nobelen historia eta azterketea egiten da; amaitzeko, nobelearen eta gidoiaren artean sortzen diran fenomenoen barri emoten da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urdaibaiko Biosfera Erreserbearen gaineko erakusketa ibiltaria Portugaletera heldu da

Bizkaie! 2009-10-30 14:35

'Urdaibai Bizigai - Urdaibai Fuente de Vida' erakusketea ikusgai dago honezkero Portugaleteko (Bizkaia) Santa Clara Kulturuneko Erakusgela Nagusian, eta han izango da zemendiaren 16ra arte. Erakusgelako ordutegia 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 21:00etara izango da.

Zientziastea'09 Bilbon zemendiaren 11tik 15era bitartean

Bizkaie! 2009-10-30 14:00

Zientziastea'09 Euskadin zientzia, teknologia eta barrikuntzea ezagutarazoteko antolatzen dan gizarte-jarduerea da. Zeregin horreetan dabilzan euskal erakundeek parte-hartze zuzena dabe dibulgazino eta zabalpen alorreko ekintzez beteta dagoan programa ezin zabalagoan.

‘KenZazpi Urte Zuzenean’ CD-DVDa kaleratuko dau Ken Zazpik

Bizkaie! 2009-10-30 10:27   Musikea

Pasa dan urtarrilaren 3an, Donostiako Victoria Eugenia antzokian zuzenean grabautako CD eta DVD dokumentalak osotzen dabe Ken Zazpi taldearen disko barria izango dana. Aurkezpena zemendiaren 11n izango da.

'Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoa', euskeraz argitaratutako era horretarako lehenengoa

Bizkaie! 2009-10-30 09:48   Euskerea berbagai

Danetara, 23.000 kontzeptu batzen ditu, definizinoakaz eta jagokezan erdal terminoakaz (ingelesezkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak); erderea-euskerea termino-zerrendak eskaintzen ditu: ingelesa-euskerea, gaztelania-euskerea eta frantsesa-euskerea; 607 artikulu entziklopediko ditu, eta 1.500 irudi. CD-ROM euskarria banatzen da liburuagaz batera.

Antxinako liburuak eta liburu merkeak erosteko aukerea Bilbon

Bizkaie! 2009-10-29 14:53   Kulturea

Bihar hasi eta zemendiaren 15era bitartean, ehun urte baino gehiagoko liburuak edota merkadutik kanpo geratutako liburuak prezio merkean erosteko aukerea izango da Bilboko Arenalean, Bilboko XXXI. Liburu Zahar eta Aukerakoen Azokeari esker. Danetara, 53 stand egongo dira.

Gerediaga Alkarteak Astola aldizkariaren hirugarren zenbakia aurkeztu dau gaur Durangon

Bizkaie! 2009-10-29 14:44   kulturbiz

Hirugarren alea, aurreko biekaz konparauta, potoloagoa da, 180 orrialde ditu. Zortzi lan barri jasoten ditu (euskeraz eta gazteleraz) eta sail barria dakar. Eskualdeko persona ezagunek haurtzaroan zein gaztaroan arrastoa itxi eutsien lekuak aurkeztu ditue 'Barruko ibilbideak' izeneko sail barrian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Betagarriren disko barria txistuka dator

Bizkaie! 2009-10-29 14:09   Musikea

Pasa dan mendearen erdialdean Jamaika ugartean jaiotako Ska musikea oinarri hartuta, 1993an Gasteizen jaio zan Betagarri taldeak bere zortzigarren lana plazaratu dau, 'Bizitzari txistuka' izenekoa. Hiru urtez diskorik atara barik egon ostean, hamalau kantaz osotutako lanaren izenburuak laburbiltzen dau taldeak musikeagazko eta bizitzeagazko erakusten dituan jarrerea eta konpromisoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Angela Figuera bilbotarraren olerkien irakurketea Bilbon haren jaiotzearen urteurrena gogoratzeko

Bizkaie! 2009-10-29 13:58

Angela Figuera Eguna Bidebarrieta Kulturgunean egingo da, udal liburutegiaren barruan ezagutzari eskaintzen jakon esparruan, kultura eta zientzia sustatu eta garatzea helburu dauena. 'Las voces de Angela Figuera Aymerich' ekimena hilaren 30ean, izango da Bidebarrietako ekitaldien aretoan, 19:30etatik aurrera eta doban. Musikeagaz lagundutako errezitaldi poetikoa izango da.

A gripearen eraso gogorrenetakoa ei dogu egunotan. Zuhur ibili

Markues 2009-10-29 11:55   Begi betegarri