SESBen 50 urteko historia argazkiz-argazki, Dimitri Baltermants-en begietatik
2011-05-11 15:53 KultureaDimitri Baltermants (Varsovia, 1912 - Mosku, 1990) argakizlari sobietar ezagunaren argazki-erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Alondigan. Erakusketan ia berrehun irudi dagoz ikusgai, danak Moskuko Argazkiaren Etxetik ekarritakoak. SESBen 50 urteak Dimitri Baltermants (1939-1989) bagilaren 29ra arte egongo da zabalik.
Dimitri Baltermants (Varsovia, 1912 - Mosku, 1990) argakizlari sobietar ezagunaren argazki-erakusketea aurkeztu dabe Bilboko Alondigan. Erakusketan ia berrehun irudi dagoz ikusgai, danak Moskuko Argazkiaren Etxetik ekarritakoak. SESBen 50 urteak Dimitri Baltermants (1939-1989) bagilaren 29ra arte egongo da zabalik.
Olga Sviblova Moskuko Argazkiaren Etxeko arduradunak aurkeztu dau Dimitri Baltermants-en erakusketea. Berrogeita hamar urteko argazkion bitartez ez da bakar-bakarrik argazkilaritzearen historia azaltzen, SESBen historia, eta munduarena berarena be jasoten dira, hasi da Sviblova. Argazkilariaren milaka irudi ditue Moskun, Alondigan lagin bat batu dabe.
Baltermants matematikaria zan, gizon ikasia eta kultura handikoa. Ez zan ohiko garai haretako argazkilarien artean. Argazkiak egiteko moduan igarten da daukan kulturea, azaldu dau Sviblovak.
Argazkilari sobietarraren lanean, azpimarratzekoak dira II. Mundu Gerrako frontean egindako erreportajeak, agintari konunisten erretratuak eta SESBeko eguneroko paisaiak. Argazkietako batzuk, mundu osoan ezagunak dira, berbarako Mina.
Moskuko Argazkiaren Etxeko buruak Baltermants-en begirada bikotxa nabarmendu dau: Podereak ikusi nahi ebana erakutsi eban, alde batetik, baina gizarteak egunero ikusten ebana be jasoten dabe haren argazkiek. Erakutsi ahal zana eta ostentzen zana, bitzuak, atara zituan argazkietan.
Datorren astean, Ipar Korea: historiaren zama edegiko dabe Alondigan bertan. Erakusketa biak hiru euroren truke ikusi ahal izango dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!