Gizarte sareak aztergai Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkuran

Bizkaie! 2011-05-11 15:41

Maiatzaren 12an, eguenean, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Informatika Sailak antolatuta, Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkurea (IEB11) egingo da Donostiako teknologia Elkartegian.

Maiatzaren 12an, eguenean, Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) Informatika Sailak antolatuta, Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkurea (IEB11) egingo da Donostiako teknologia Elkartegian.

Bertan, 200dik gora informatikari eta informatikazale batuko dira Gizarte-sareen inguruan berba egin eta eztabaidatzeko. Internet mundu osoan zabalduta dagoan sareen sare erraldoia da, eta honen bitartez edonork informazinoa lortu, banatu eta prozesau leike edonon, edonoiz. Internet ohikoa dan gizarte honetan, ezinbestekoa bihurtu jaku gure arteko hartu-emonetan, amaraunak sekulako iraultzea ekarri dauelako personok alkarregaz komuniketako eta jarduteko doguzan moduetan. Horren adibide dira, gero eta arrakasta handiagoa daben eta aukera gehiago eskaintzen dituen gizarte-sareak.

Ohikoa dan legez, bilkuran berbaldiak eta komunikazinoak izango dira, eta horreen artean, esperientzien eta proiektuen barri emongo da eta euskeraz garatutako softwarea aurkeztuko da. Aukera ezin hobea izango da, beraz, gizarte-sareen egoeraz, horreen ikuspegi sozialaz, horreen azpian dagoan teknologiaz edota sare horreek euki leikiezan aplikazinoetaz eztabaidatzeko.

1996an izan zan bilkura honeen lehenengo edizinoa, eta ordutik hona beste zazpi ekitaldi antolatu dira. Emoitzak arrakastatsuak izan dira, batez beste 125 persona baino gehiago batu izan dira jardunaldi bakotxean, informatikeagaz loturea daben hainbat arlotatik etorriak: irakaskuntza, industria, administrazinoa eta komunikabideak geheinbat. Azken ekitaldian 200 lagunetik gora izan ziran jardunaldian parte hartu ebenak, ekimen honen erreferentzialtasuna azpimarratuz.


Helburuak

Etenbako garapenean bizi dan gizarte honetan, aurrerakuntza eta aldaketak gero eta arinago emoten dira, euskerea eta euskaldunok be egoerara moldatu eta urtenbideak emoten saiatzen gara. Jardunaldiotan gizarte-sareen ikuspegi soziala eta horreetan euskereak dauen erabilerea alde batera itxi barik, gizarte-sareen azpian dagoan teknologia eta sare horreek euki leikiezan aplikazinoak lantzea izango da helburu nagusia.

Horrezaz gan, teknologia eta zehazkiago gizarte-sareak euskerearen presentzia zabaltzeko zelan erabili geinkezan aztertzea be izango da egunaren helburuetako bat.

Azkenik, zeharkako helburu moduan, jardunaldiak informatikearen alorrean lanean dabilzanen edo euskerearen bizibarritzeagaz konprometiduta dagozanen topaleku eta bilgune izan nahi dau. Hartu-emon barriak sortzeko aukera ezin hobea izango da arratsaldeko ekitaldian.


Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkureari buruzko informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu