Basaki laukote leioaztarrak 'Egunero hasten da' diskoa aurkeztu dau

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-10 15:40   Musikea

Bost urte emon ditu Basaki taldeak Egunero hasten da (Oihuka-Elkar) diskoko hamar kantak atontzen. Rock doinu gogorrak dira nagusi Leioako laukotearen abestietan, baina melodiek be leku garrantzitsua daukie. Maiatzaren 28an aurkeztuko dabe lan barria, Gasteizeko gaztetxean.

Bost urte emon ditu Basaki taldeak Egunero hasten da (Oihuka-Elkar) diskoko hamar kantak atontzen. Rock doinu gogorrak dira nagusi Leioako laukotearen abestietan, baina melodiek be leku garrantzitsua daukie. Maiatzaren 28an aurkeztuko dabe lan barria, Gasteizeko gaztetxean.

Diskoetxeko arduradun Anjel Valdesek Basakiren jarrera musikala, personala eta soziala azpimarratu ditu diskoaren aurkezpenean. Badakie gogorrak izaten gogorrak izan behar diranean, eta tarte distiratsuak be sortzen ditue, azaldu dau. Taldekideak eurak egin dabe produkzino lana, asko eskatu deutsie euren buruei, eta igarten da, ganeratu dau Valdesek.

Iker Herrerok, Alfonso Rodriguezek, Natxo Velezek eta Xabi Diezek osotzen dabe Basaki. Natxo Belezek nabarmendu dauenez, buelta asko emon deutsie abestiei. Aurreprodukzinoan eta produkzinoan be denpora asko emon dabela gogoratu dau, intensidade handiko prozesua izan da. Aurreko diskoaren aldean, Egunero hasten da lan sendoagoa dala azpimarratu dau. Badago dualidadea diskoan. Alde batetik, bortizkeria, indarra eta sendotasuna dagoz, baina, beste alde batetik, ahotsak garrantzi handia dauka guretzat, adierazo dau Belezek.

Abestian berbak itxaropena eta itxaropen ezaren artean dagoz, bietatik daukie. Tunel barrutik idatzitako kantak dira -autortu dabe- baina beti be tunelaren amaierara begira, beti argira begira. Berben alde soziala ahatu barik, oraingoan berrurantz egin dau Basakik, salaketa hutsetik iges. Gauza asko pasau jakuz bost urtean, bizipen ugari, onak eta txarrak. Euki dogu zer kontau. Horregaitik barrura begiratu dogu, kanpora baino gehiago, adierazo dau Natxo Belezek.

Diskoaren izenburuari jagokonez, Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako liburutik hartutakoa dala onartu dabe. Baimena eskatu geuntson -azaldu dau Anjel Valsek- eta baietz esan euskun, gustora. Disko bat be bialdu deutsagu. Natxo Belezek esan dauenez, gure bizitzan nahi dogun bidea jarraitzeko aukerea izaten dogu, izan be, egunero hasten da bizitza.

Basaki 1996an sortu zan, Leioan. Lehenengo kontzertua urte berean eskaini eben, eta ordutik ehun zuzeneko baino gehiago egin ditue. Hiru maketa atara ostean, 2006an Esperantzaren zain diskoa argitaratu eben. Egunero hasten da, laukotearen bigarren lana da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu