Gatibuk zuzeneko emonaldia grabauko dau Plateruenan

Saioa Torre Gereketa 2009-09-25 15:48   Musikea

Zeu, zeu, zeu! kantearen bideoklipa be aurkeztu dabe

Aurkezpen bikotxa egin dau gaur Gatibuk Bilbon: 'Zeu, Zeu, Zeu!' kantearen bioklipa batetik eta zapatuan, irailak 26, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskaini eta grabauko daben kontzertua, bestetik. Ekitaldia 22:00etan izango da eta sarrerak txarteldegian eskura daitekez 10 euroan (aurresalmentan, 8 euroan).

Art After Dark barriro be Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2009-09-25 14:12   Musikea

Gaur, hilak 25, barriro hasiko dira Art After Dark gaueko saioak Guggenheim Bilbao Museoan. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatuak, saio horreetan artea eta nazinoarteko DJ ospetsuen musikea buztartzen dira.

111 Akademiak 'Literaturearen bideak etorkizunean' jardunaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2009-09-25 13:39   jardunaldiak

Jardunaldi honeek 111 Akademiak literatura eta irakurzaletasuna sustatu eta bultzatzeko preparautako egitarauaren barruan antolatu dira, Elkar Aretoen lankidetzeagaz. Helburua literatureak etorkizunean har leiken norabideari buruz hausnarketea egitea da.

Lekeitio eta Biasteri arteko ‘Ardao eta Arrainaren Ibilbidea’ berpiztuko dabe

Bizkaie! 2009-09-25 11:51

Antxinako ekintza eta jazoerek Lekeitio eta Biasteri oraindino be lotuta mantentzen ditue. Udalerrien artean 130 kilometro egon arren, Kantauriko itsas portuen eta Arabako Errioxaren arteko antxinako mandazain bidea dira lotura hori mantentzen dabenak. Ibilbide hori, ‘Ardao eta Arrainaren Ibilbidea’ izenekoa, barriro errekuperau eta Lekeitioren eta Biasteriren arteko hartu-emonak barriro ezartzea erabagi dabe udalerri bakotxeko arduradunek.

Javier Tolentino eta Chris Evans kazetariak saritu ditu Eusko Jaularitzeak

Bizkaie! 2009-09-25 11:28

Sari horregaz Eusko Jaurlaritzak urtero Zinemaldiaz arduratzen diran kazetariak animau nahi ditu, lehiaketan parte hartzen daben filmen proiekzinoa zabaltzeaz gan, Euskadiko turismo-sektorearen kalidadearen barri be emon daien: gastronomia, kulturea, jentearen nortasuna eta abar. Jaurlaritzarentzat errekonozimendu hori apustu barri bat da Euskadiko turismoa sustatzeko ahaleginean.

DBHko ikasleei zuzendutako Zernola Olinpiadea abiarazo dau Elhuyar Fundazinoak

Bizkaie! 2009-09-25 10:37

Olinpiadan parte hartzen daben ikasgelek zientzia eta teknologiaren ganeko bost proba gainditu behar ditue. Gela bakotxak blog bat izango dau, eta hor jarri behar ditue proben ebazpenak. Proba onena egin dauen ikasgeleak saria jasoko dau, gelako ikasle guztientzat, eta olinpiadearen amaieran puntu gehien dituen bost ikasgelek sari berezia jasoko dabe.

Agirre lehendakariari omenaldia bere heriotzearen 50. urteurrenean

Bizkaie! 2009-09-24 15:50

Helburuak ondokoak dira: Agirre lehendakariaren figurea sozializetea; Agirrek irudikatzen dituan printzipioak eta balioak, XXI. mendeko politikagintzan eta gizartean bete-betean indarrean dagozan printzipioak eta balioak sozializetea: demokrazia, askatasuna, humanismoa, justizia soziala, europazaletasuna, espiritu unibersala, aniztasuna, autogobernua, indarkeriarik eza, bakea eta alkarrizketea; eta azken helburu legez, herritarren partaidetzea sustatzea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Dynamo getxoztarrek taldearen azken kontzertua eskainiko dabe gaur Bilbon

Bizkaie! 2009-09-24 15:14   Musikea

Dynamo taldea Getxo aldean sortutako taldea da. 2007an sortu zan lau mutilen eskutik, 5 abestiz osoturiko EP bat grabau ebenean Saul Santolariaren estudioetan. Taldeak ibilbide laburra izan dau, baina geldiunea egitea erabagi dabe. Izan be, aurrerantzean, taldeko kideak proiektu desbardinetan murgilduko dira. Azken kontzertua 20:30ean izango da gaur Kafe Antzokian.

Unibersidadeko 23 ikaslek Europako enpresetan egingo ditue praktikak, BBK Gazte Lanbidean Fundazinoari esker

Bizkaie! 2009-09-24 14:02   Euskaldunak munduan

Fundazinoak Europar Batasuneko Leonardo da Vinci programearen barruan garatzen dau ekimen hau. Europako enpresetako praktikak Bizkaian bizi diran erdi edo goi mailako unibersidade-tituludunentzat dira.

Zoro moro nire betaurrekoakaz

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-09-24 12:50   Bidaide

Gure gidaria kantsagarri hutsa da. Balin, Uluwatu-ra bidean, ordubetean hamabost bat biderrez esan deusku kontuz ibilteko inguruetan dabizan tximinoakaz. Lantzean behin, atzerako espilutik begiratu eta abisuren bat edo beste ganeratzen dau. 'Belarritakoak eta lepokoa kendu beharko zeunkez, miss'. 'Ez da ideia ona zu betaurrekoakaz joatea, mister'. Sekula tximinorik ikusi izan ez bagendu legez!

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Euskaltzaindia Etxarri Aranatzen

Bizkaie! 2009-09-24 11:16   Euskerea berbagai

Urtero legez, aurten be Nafarroa Oinez jaiagaz bat egingo dau Euskaltzaindiak eta irailaren 25ean, Etxarri Aranatzen, hainbat ekitaldi egingo ditu. Goizean, Akademiaren Euskeraren Historia Soziala egitasmoaren arduradunek eta Sustapen batzordeak euren lan-bilerak Etxarriko udaletxean egingo ditue. Arratsaldeko 16:00etan, Euskaltzaindiaren Zuzendaritza Andra Mari ikastolan batzartuko da.

Four Friends talde bilbotarrak zabalduko dau Santurtziko dobako jazz kontzertuen zikloa

Bizkaie! 2009-09-23 18:15   Musikea

Santurtziko (Bizkaia) Jazz & Blues 2009 jardunaldiak hasiko dira bihar, irailak 24, Four Friends talde bilbotarrak eskainiko dauen dobako emonaldiagaz. Ekimen honen barruan, Santurtziko Udaleko Kultura eta Euskera Saileko Gaztebox zerbitzuak kontzertuak antolatuko ditu eguenero urriaren 29ra arte.

World Bulk Wine Exhibition ardaoa soltean saltzeko nazinoarteko topaketea

Imanol Sarasola 2009-09-23 17:49   Jan edanak

World Bulk Wine Exhibition, zemendiaren 9an eta 10ean egingo da Amsterdameko RAI Eliciumen. Kalidadeko ontziratu bako ardaoa saldu eta erosteko nazinoarteko topaketarik garrantzitsuenetarikoa izango da.

Ian McKellen-ek Donostia Saria eta Imanol Uribek Zinemira sariak jaso ditue

Bizkaie! 2009-09-23 15:55   Barriak

Donostiako 57. Zinemaldiaren barruan, Imanol Uribe zuzendariak Zinemira Saria eta Ian McKellen-ek Donostia Saria jasoko ditue bart. Zinemira sariak euskal zinemaren arloan garrantzia dauen artista baten ibilbidea goraipatuko dau urtero. Saria emon ondoren, Patxo Telleriak eta Aitor Mazok zuzenduriko 'La máquina de pintar nubes' filma estreinau dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Krisiagaz be nahikoa burukomin daukagu eta aurten txarrien gripeagaz be kakatan...

Angel Dominguez 2009-09-23 14:54   Begi betegarri

'Bilbao Bilbao' Arriaga Antzokiaren produkzinoa irailaren 24tik urriaren 4ra

Bizkaie! 2009-09-23 14:43   Musikea

Arriaga Antzokiaren 2009-2010 denporaldiko lehen produkzino propioa 'Bilbao Bilbao' musikala izango da; Jose Antonio Nielfa, 'La Otxoa' goitizenez ezagunagoa dana, izango da protagonista eta irailaren 24tik urriaren 4a eskainiko dabe.

'Patxi Etxeberria, 50 urtez plaza gizon' liburua eta hilaren 27ko omenaldia bertso belaunaldi baten lekuko dan bertsolariaren omenez

Bizkaie! 2009-09-23 13:51   Bertsolaritzea

Patxi Etxeberria oriotarra da jaiotzez, baina gazterik Lasarte- Oriara etorri zan bizitera bere emazte Inaxigaz. Arrandegi bat edegi eben herrian, baina horrezaz gan, bere bertso ibilbideak egin dau ezagun, bertso belaunaldi baten lekuko eta protagonista baita Etxeberria. Liburuko izenburuak dinoan moduan, berrogeita hamar urte pasau ditu plazaz plaza, eta oraindino be horretan dabil.

The Hot Dogs talde gipuzkoarrak 'Nothing But a Bad Day' laugarren diskoa kaleratuko dau

Bizkaie! 2009-09-23 10:53   Musikea

Urretxuko taldea 2006an barriro alkartu zanetik bigarren diskoa izango da 'Nothing But a Bad Day' eta herri gipuzkoarreko Pagoeta Antzokian grabau eben zuzenean pasa dan martian. Ahotsak Madrileko El Fono Raptor estudioetan sartu zituen eta lana martia eta garagarrila bitartean nahastau dabe. Masterizazinoa abuztuan egin eban A Coruñan Saul Patiñok.

UEUk prest daukaz udagoieneko ikastaroak

Bizkaie! 2009-09-22 17:29

Udako ikastaroen oihartzuna oraindino desagertu ez bada be, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) Eibarren, Iruñean eta Miarritzen emongo diran ikastaroak aurkeztu ditu, hamabost guztira.