Xutik! talde lapurtarra bazterrak harrotzeko prest dator 'Mukaki zpirit' disko barriagaz

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-05-18 15:47   Musikea

Alaitasunaren eta pasibotasunaren kontrako diskoa aurkeztu dau Bilbon Xutik! taldeak. Kamalau kanta eta kolaborazino ugaridun lana da Mukaki zpirit (Baga-biga), lapurtarren lehenengo proiektua.

Alaitasunaren eta pasibotasunaren kontrako diskoa aurkeztu dau Bilbon Xutik! taldeak. Kamalau kanta eta kolaborazino ugaridun lana da Mukaki zpirit (Baga-biga), lapurtarren lehenengo proiektua.

Baga-biga etxeko Ritxi Aizpururen esanetan, Xutik! talde bitxia da. Eklektikoak dira, danetarik egiten dabe: ska, reggaea, punka, rock gogorra... Baina beti norberaren kulturea ahaztu barik, eta beti alai, ganeratu dau Aizpuruk.

Xutik!-eko kide guztiak Zpeiz Mukaki taldetik datoz.Euskal herri osoan ibili gara Zpeiz Mukakigaz. Proiektu horretara jente gehiago batu zan, eta holan sortu da Xutik! Bide naturala izan da, azaldu dabe aurkezpenean.

Xutik!-en kantak umore eta alaitasun handikoa dira, beti posotiboak. Inplikazino eskasa ikusten dogu gure inguruan. Bakotxa bere munduan dago, eta guk horregaz apurtu gura dogu, adierazo dabe. Zpeiz Mukakigaz bersinoak koten ditue, baina orain euren abestiak sortu ditue.

Hainbat kolaboratzaile izan ditu taldeak, besteak beste, Vendettako Pello Reparaz, Ken Zazpiko Eñaut Elorrieta, Esne Beltzako Xabi Solano, Amets Arzallus eta Odei Barroso.

Talde handia da Xutik!, danetara bederatzi kide ditu: Peio Iziaga (ahotsa), Maitena Beheran (ahotsa), Amaiur Koxkarat (baxua eta koroak), Txomin Dhers (tekladuak), Ortzi Hegoas (bateria eta ahotsa), Mizel Zamora (tronpetea eta eskusoinua), Patxi Bidart (saxoa, gaitea eta koroak), Pier Balacey (gitarrea) eta Sebastien Sedes (gitarrea).

Saran aurkeztuko dabe disko barria, maiatzaren 28an.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu