Euskal Herriko Trikitixa Eguna bagilaren 4an ospatuko da Iurretan eta Durangon

Bizkaie! 2011-05-20 10:59   Musikea

Egunean zehar, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak, Bizkaiko Trikitixa Alkartearen laguntzinoagaz, Jose Jabier Abasolo 'Tiliño' omenduko dau

Euskal Herriko Trikitixa Eguna Iurreta eta Durango herri bizkaitarretan ospatuko da datorren bagilaren 4an. Egunean zehar, Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak, Bizkaiko Trikitixa Alkartearen laguntzinoagaz, Jose Jabier Abasolo 'Tiliño' omenduko dau, antolakuntzeak jakinarazo dauenez.

Trikitixea sustatzea eta zabaltzea da Euskal Herriko Trikitixa Alkartearen helburu nagusietako bat, eta trikitilari eta trikitizale ugari batzeaz gan, Euskal Herriko Trikitixa Egunak trikiti eta pandero ikasleei plazara urtetako zein hartu-emonak sustatzeko aukera parebakoa eskaintzen dauela uste dau. Bide batez, Jose Jabier Abasolo 'Tiliño'ri merezidu dauen omenaldia eskainiko jako.

Iurreta eta Durango soinu eta pandero hotsez janztea da Euskal Herriko Trikitixa Alkartearen helburua eta horretarako, egun osoko egitaraua preparau dau. Goizeko 11:00etan da batzeko hitzordua, Iurretan. Eguerdiko 12:30ean, Tiliñori omenaldia egingo jako Iurretako plazan. Ondoren kalejirea izango da Iurretako eta Durangoko kaleetan.

Arratsaldeko 14:30ean bazkaria izango da Landakon, Durangon; bazkaldu nahi dauenak maiatzaren 26a baino lehen erosi beharko dau bazkari txartela (15 euro) e-mailez (trikitixa@trikitixa.net) edo telefonoz (943 832828), egunean bertan ezingo baita bazkaltzeko izenik emon. Azkenik, 17:30ean, erromeria izango da Gozategi taldeagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu