Euskal diasporea omendu dau Junkerak 'Kalea' diskoan
2009-11-19 14:43 MusikeaZemendiaren 24an ikusiko dau argia Kepa Junkeraren euskal abesti tradizionalen trilogiaren bigarren diskoak, 'Hiria'. Halanda be, honezkero komunikabideetan entzungai dagoz Argentina, Uruguay, Cuba eta Estadu Batuetan, besteak beste, hango artista ezagunakaz grabautako euskal kantak.
'Aupa Maurizia!' Paia anaien eskutik
2009-11-19 14:37 kulturbizLan honen helburua Bizkaiko panderojole mitikoaren bizitza eta bizierea dokumentau eta argitaratzea izan da, 'era horretara trikitixearen esparruko informazino ugari mantentzea ahalbidetuko dogu, gaurko eta bihar-etziko trikitilari eta panderojoleek guzti honen barri izan daien' egileek adierazo daben legez.
EiTBk eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2009-11-19 10:46 Euskerea berbagaiGaur, zemendiak 19, Euskal Irrati Telebistaren eta Euskaltzaindiaren arteko hirugarren lankidetza-hitzarmena sinatu da, EiTBren Bilboko egoitzan. EiTBren izenean Alberto Surio zuzendari nagusiak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Miren Amuriza: 'Batzuentzako sorpresea izango nintzan eta beste askorentzako sustoa...'
2009-11-19 10:16 BertsolaritzeaEuskal Herriko Txapelketan Nagusian egin dituan saio biak irabazita eta 655,5 puntugaz BECeko finalean egoteko oportunidadea dauka, baina ez oholtza ganera begira dagozan jarleku gorrietan.
Mintzola Fundazinoak euskerearen ahozkotasuna ikertu eta zabalduko dau
2009-11-18 17:22 Euskerea berbagaiEuskerearen ahozkotasuna ikertzeko eta zabaltzeko zerbitzuak hartuko ditu Mintzola Fundazinoaren egoitzeak, artxiboa eta gordailua tartean. Mintzolaren egoitza barrian, gainera, Bertsozale Alkartea eta Xenpelar Dokumentazino Zentroa kokatuko dira.
Durangoko 44. Euskal Liburu eta Disko Azokea gero eta hurrago
2009-11-18 16:44 KultureaKultura kataluniarraren protagonismo bereziagaz, Gerediaga Alkarteak abenduaren 4tik 8ra ospatuko dan azokearen ganeko gorabeherak prentsaurrekoan emon ditu gaur. Landakon kokatuko diran 292 stand-etan (14 eskari barri), danetara, 308 liburu barri (igaz baino 37 gitxiago) eta 69 disko (igaz baino bost gehiago) izango dira.
Komiki eta Manga Azokeak biñetearen mundua ekarriko dau Getxora datorren astean
2009-11-18 14:43 KultureaAurten Purita Campos, 'Esther y su mundo' komiki ospetsuaren marrazkilaria eta Juan Carlos Eguillor euskal ilustratzailea be izango dira Getxon, aurtengo omenaldien protagonistak izango baitira.
Hamabi kanta propio batu ditu Ruper Ordorikak disko barrian
2009-11-18 14:18 MusikeaHogeta bederatzi urte pasau dira Ruper Ordorikak lehenengo diskoa, 'Hautsi da Anphora', atara ebanetik, baina musikariak ez ditu sasoi hareetako grina eta gogoa galdu, aurkeztu barri dauen 'Haizea garizumakoa' lanean igarten dan legez.
Gonzalo Muga EHUko ikertzailea Fisikako Amerikar Alkarteko 'kide nabarmen' izentau dabe
2009-11-18 14:16 Euskaldunak munduanAmerican Physical Society-ko Kontseiluak urtero fisikari gitxi batzuk (% 0,5 baino gitxiago) alkarteko 'kide nabarmen' edo 'fellow' izentetan ditu, fisikaren alorrari egindako ekarpenen esker onean. Aurten, izendapen hori jaso daben fisikarien artean dago Juan Gonzalo Muga.
Euskal Kulturearen XI. Jardunaldiak Getxon zemendiaren 20tik abenduaren 3ra
2009-11-18 13:33 jardunaldiakEuskal kulturearen inguruan egiten ari dana Getxon erakustea eta getxotarrei hurreratzea da Getxoko Udalak antolatuta egingo diran Euskal Kulturearen XI. Jardunaldien helburua.
'Zuztarretatik ahora!' plazan, Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko material osogarria haur hezkuntza eta lehen hezkuntzarako
2009-11-18 12:39 kulturbizEgitasmoaren oinarria eta helburua, ondare linguistikoa, etnografikoa eta kulturala batzea eta aztertzea izan da, gero berorregaz Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako umeentzat material didaktikoa sortzeko. Lana DVD euskarrian kaleratuko da.
'Zinema bultzatuz' programeari esker, Gabonetan euskerazko filmak eskainiko dira hainbat zinema-aretotan
2009-11-18 11:16 BarriakAbenduaren 2tik 2010eko urtarrilaren 6ra arte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 19 udalerritan euskeraz produzidutako edo euskerara bikoiztutako filmak izango dira ikusgai. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak alkarlanean abiarazotako 'Zinema Bultzatuz' kanpainea antolatzeko 100.000 euro erabili dira.
Kultur kontsumoa sustatzeko 'Kultura Bonoa' erabili ahal izango da Gabonetan
2009-11-17 17:13 kulturbizEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 'Kultura Bonoa' izeneko txartelaren bidez hainbat formatutako kultura-produktuen erosketak diruz laguntzeko baldintzak arautzen dituan agindua onartu dau. Ekimen horren bidez, kultur kontsumoa suspertu gura da, herritarrei kultura-produktuen erosketetan apliketako dan diru-osagarri bat zuzenean emonaz.
Ardaoaren osogaiak bereiztu eta alkoholik bako ardaoa lortu dabe
2009-11-17 14:28 Jan edanakSCC prozesuaren bidez lortutako ardaoa ikerkuntzan hiru urte luzeren lana da. Laster merkaturatzeko asmoa dago formatu barritzaile batean, 200 mililitroko lata edo poteetan eta hiru erreferentzia desbardin izango ditu.
batBIRAlau, euskal kulturearen Nafarroako zirkuitua zemendiaren 22an hasiko da
2009-11-17 13:40 jardunaldiakZirkuitua zemendiaren 22an hasi eta abenduaren 11n amaituko da, eta formatu zein kalidade handiko bost ikuskizun eroango ditu Uharte, Etxarri Aranatz, Berriozar, Auritz eta Artika herrietara. Ruper Ordorika musikaria eta Euskarazetamol antzerki obrea izango dira, besteak beste, jentaurrean.
'Basa dantza' Jimmy Arrabit Trio-ren lehenengo ekinaldia
2009-11-17 11:36 Musikea'Basa dantza', Jimmy Arrabit beteranoaren (Itoiz, King Mafrundi, Sustraia...) jazz esperimentua da. Errabal jazz zigiluaren eskutik dator eta musika personala proposatsen deuskue: afro-beat erritmoen artean, Euskal Herriko betidaniko melodiei jazz eta elektro-dub eraginak erantsiz.
Zinebiren Ohorezko Mikeldi saria Jeanne Moreau frantziarrarentzat
2009-11-17 10:51 BarriakZinebi zemendiaren 23an hasiko da René Vautier zinegile frantziarrari eginiko omenaldiagaz eta zemendiaren 28an amaituko da Jeanne Moreau aktoreari, nouvelle vagueko musetako bat eta 60ko eta 70eko hamarkadaetako zinema europarreko arpegi ezagunetako bat izan zanari Ohorezko Mikeldi saria emonaz.
Bidasoako IX. Nazinoarteko Zinemaldi Arkeologikoa hilaren 17tik 21era
2009-11-16 17:52 BarriakZinemaldiaren helburua jenteari arkeologia ezagutzera emotea da, arkeologoek egindako lanen ondorioz preparautako ikus-entzunezko lanen bidez eta lan horreen sustapena eta zabalkundea ziurtatuz.
Guggenheim Bilbao Museoak argazki-lehiaketea antolatu dau Facebook-en
2009-11-16 17:14'Frank Lloyd Wright' erakusketearen harira, museoak antolatutako 'Arkitektura eta ingurunea' izeneko argazki lehiaketan inguruneagaz bat egiten daben eraikinak eta arkitektura-elementuak erakusten dituen argazkiak sarituko ditu. Lehiaketea Facebook sare sozialaren bidez egingo da.
Zemendiaren 25ean amaituko da Leioako Bertsopaper Lehiaketan parte hartzeko epea
2009-11-16 16:58 BertsolaritzeaEuskerearen Eguna ospatzeko eta leioaztarren artean euskal literatur genero hori sustatzeko asmoz, Leioako Euskera Zerbitzuak Bertsopaper Lehiaketea antolatu dau. Euskerea edo Euskeraren Eguna gaitzat hartuta, parte-hartzaile bakotxak nahi beste bertsopaper aurkeztu ahal izango dau.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...