Getxoko Eskulangintza azokeak ehun artisautik gora batuko ditu astegoienean
2011-05-23 12:50 KultureaGetxoko Eskulangintza Azokeak 112 artisau batuko ditu Areetako Geltokia Plazan maiatzaren 27an hasi eta hilaren 29ra bitartean. Aurten 28. edizinoa dau azokeak. Sarrerea dobakoa izango da.
Getxoko Eskulangintza Azokeak 112 artisau batuko ditu Areetako Geltokia Plazan maiatzaren 27an hasi eta hilaren 29ra bitartean. Aurten 28. edizinoa dau azokeak. Sarrerea dobakoa izango da.
Hainbat artisautza mota batuko dira astegoienean Getxon; zeramikea, bitxigintzea, harria, metala... eta abar. Danetara, hogeita sei arlotako artisauak alkartuko dira. 112 artisauetatik, gehienak, Areetako Geltokiko plazan erakutsiko ditue euren lanak; eta hamalau, barriz, Ibaiondo kaleko gastronomiaren gunean egongo dira.
Eskulangintza azokako parte-hartzaileak kontu handiz aukeratu dituela nabarmendu dabe Getxoko udaleko arduradunek. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroatik etorritako eskulangileez gan, Aragoi, Asturias, Andaluzia, Kantabria, Katalunia, Galizia, Gaztela-Leon, Gaztela-Mantxa, Madril eta Valentziakoak be egongo dira. Aurten, gainera, Italia, Portugal eta Frantziatik etorritako artisauek parte hartuko dabe azokan.
Ganera, zuzenean eginiko erakustaldiak be ez dira faltako. Aurten Luis Artola euskal luthierra eta Cuca Balaguer papel ganeko grabatzaile valentziarrak jardungo dabe bisitari guztien aurrean.
Urtero legez, Eskulangintza Azokeak sari bi emongo ditu: batek, eskulangileen lana sarituko dau, eta, besteak, produktuak aurkezteko modua. Diseinu eta standen lehiaketotan, urterik urte, produktuen kalidadea eta artisauen ahalegina azpimarratzeko modukoak dira. Aurten be erosleen artean eskulangintza produktuak zozketatuko dira.
Getxoko azokako eskulangileei buruzko informazinoa batuko dauen 10.000 katalogo argitaratuko dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!