Vicente Ferrer: 'persona onak gehiago dira txarrak baino, baina azken horreek azkarragoak dira'
2009-06-22 12:58 BidaideZigor Aldamak martiaren 9an egindako alkarrizketea
Alex de la Iglesia bilbotarra Zine Akademiako zuzendari aukeratu dabe
2009-06-22 12:38 BarriakAlex de la Iglesiak, 'Los Crímenes de Oxford' eta 'Crimen Ferpecto' lako filmen egileak, Zinemaren lege barria egiteko desafioa dauka (orain urte eta erdi baino gehiago onartu eben), espainiar zinegintzearen irudia hobetzeko ardurea eta, horrezaz gan, akademiatik alde egin eben hainbat partaide (berbarako, Pedro Almodovar eta Jose Luis Garci) barriro erakartea izango dau helburu.
‘La Fanfare en Petard’, Banden eta Kaleko Musikaren IV. Nazinoarteko Haizetara Lehiaketearen irabazle
2009-06-22 11:36 Musikea‘Festicultores Troupe’ bandeak irabazi dau ikus-entzuleen saria, eta ‘La Fanfare en Petard’ taldekoa dan halkona, Guillaume interpreteak, musikaririk onenaren saria.
Txikien txapela Lapurdira eta handiena Gipuzkoara
2009-06-22 11:13 BertsolaritzeaEuskal Herriko XXI. Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, txikien mailan Ortzi Murua azkaindarra izan zan txapeldun eta Mikel Iturriotz urretxuarra txapeldunorde. Handien mailan Ane Iturriotz urretxuarrak eskuratu eban txapela eta Ane Labaka lasartearrak bigarren postua.
Vicente Ferrer: 'persona onak gehiago dira txarrak baino, baina azken horreek azkarragoak dira'
2009-06-22 02:00 BidaideZigor Aldamak martiaren 9an egindako alkarrizketea
Agustin Zubikarai nobela laburren sariketearen IX. edizinoaren oinarriak argitaratu ditue
2009-06-19 15:40Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Augustin Zubikarai zanaren omenez eta haren izenez antolatzen dauen nobela laburren sariketarako deialdia egin dau, bederatzigarrenez. Epaimahaia Miren Agur Meabek, Ana Urkizak eta Xabier Mendiguren Elizegik osotuko dabe eta saria 5.400 eurokoa izango da.
Momoitio: Oiz magaleko Erdi Aroko hilerri berreskuratuaren aurkezpena
2009-06-19 15:39Gerediaga Elkarteak eta Garaiko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz azkeneko bi urteotan garatutako proiektuaren helburua Garaiko Momoitioko San Juan baseleizaren inguruan kokatzen dan Erdi Aroko hilerria berreskuratzea izan da. Garaiko San Juan Bataiatzailearen baseleizan izango da Aostarri proiektuaren aurkezpena bagilaren 24an, eguerdiko 13:00etan.
Alberto Surio izentau dabe EiTBko zuzendari
2009-06-19 14:33Azken 20 urteotan El Diario Vasco egunkariko politika saileko kazetari lanetan izan dan Alberto Surio donostiarrak EITBko zuzendari kargua beteko dau aurrerantzean. Legebiltzarrean, PSE, PP eta UPD alderdien aldeko 39 boto izan ditu. EAJ, EA eta EB abstenidu egin dira (29 boto) eta Aralarrek kontrako botua emon eban (lau boto).
Vicente Ferrer pobreen defendatzaile sutsua hil da
2009-06-19 14:11Vicente Ferrer Fundazinoak Indiako Andhra estaduan egiten dau lan, eta laguntzinoa emoten deutse 2,5 miloe lagun baino gehiagori. Egun bost ospitale eta ehundaka eskola kudeatzen ditu Fundazinoak eta nekazari eta behartsuenei zuzendutako milaka laguntzino plangintza abiarazo ditu orain arte.
Art After Dark denporaldiko azken saioa Bilbon John Acquaviva musika elektronikoaren aitzindariaren eskutik
2009-06-19 12:53 MusikeaGuggenheim Bilbao Museoak Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatzen dauen Art After Dark, erakusketak ikusi bitartean estaduko eta nazinoarteko DJ onenen saioez gozetako aukera eskaintzen dauena, aurrera doa eta gaur, denporaldiko azken saioa izango da.
Jantzari Ibiltari Eguna Durangon bagilaren 20an
2009-06-19 12:23 KultureaBertsolantegia 2009, garagarrilaren 1etik 3ra
2009-06-19 11:50 BertsolaritzeaBelaunaldien arteko hartu-emonak eta gogoetak bultzatzeko helburua dauka ikastaro honek. Bertsolaritzea eta bertsogintzea bere horretan bakarrik landu barik, bertsolaritzea eta beste arte diziplinen arteko erlazioak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.
III. Cinegourland: zinea eta gastronomia buztarturik Getxon
2009-06-19 10:54 BarriakCinegourland Jaialdian zehar ikusi ahal izango dira, besteak beste, gastronomiari lotutako zenbait proiekzino, egungo sukaldaritzako platerrik ederrenen erakustaldia eta sukaldaritzearen ganeko ikus-entzunezko ikasgaia. Getxoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta BBKren babesa dauka.
Prentsa digitalaren webguneak eta gizarte-sare digitalak bisitetan dira gehien EAEn
2009-06-18 14:34Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Internet erabiltzaileek komunikabideen webguneetara joten dabe batez be, Eustatek 2009ko lehenengo hiruhilekoan batutako datuen arabera. Webgune horreen ostean, aisialdi arlokoak, instituzionalak, banku elektronikoak eta bidaia-webguneak dira erabilienak.
EHU-EiTB Multimedia Komunikazino Masterra eskainiko da lehenengoz datorren ikasturtean
2009-06-18 11:38Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) eta Euskal Irrati Telebistako (EiTB) arduradunek EHU-EiTB Multimedia Komunikazino Unibersidade Masterraren hitzarmen-sinadurea eta aurkezpena egin dabe. Multimedia euskarrietan euskeraz jarduteko kazetariak trebatzea da Masterraren helburua.
Euskal Herriko zazpi gazte joango dira garagarrilean Argentinara, Necocheako 'Hator Hona' programeari esker
2009-06-18 11:16 Euskaldunak munduanGaragarrilaren 18tik abuztuaren 9ra, zazpi izango dira aurten Euskal Herritik Argentinara kultura tailerrak emotera joango diran gazteak: Iratxe Garrido eta Leire Saldias jantza ikastaroa emotera; Gorka Segurola (Kirola); Jone Arriolabengoa eta Andrea Losada (Musikea); euskerea irakastera, barriz, Aitziber Iraola eta Jon Basaguren.
Iñigo Alberdik jarraituko dau Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren buruan
2009-06-17 18:46 Musikea2009-2010 ekitaldian, Andres Orozco-Estradak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritza musikalari heldu deutsonez eta Iñigo Alberdik bere kargua luzatu dauenez, are eta finkatuago geratuko da Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren depboraldi honetako oinarrizko estrategia.
Mikel Laboaren bizitzea errepasetan dauen DVDa kaleratu dabe
2009-06-17 18:32 MusikeaMikel Laboa eta Marisol Bastida emaztea hasi ziran 2008ko urrian gaur argitaratutako DVDa egiten baina, abenduaren 1ean, kantari gipuzkoarra hil egin zan. Heriotzearen ondoren, Marisol Bastida alargunak hartu eban egitasmoaren gidaritzea eta berak zuzendu dau Elkar diskoetxearen eskutik argia ikusi dauen proiektua.
Emon botoa Bilboko Aste Nagusia Kultur Ondare izentetako
2009-06-17 17:51Ekimen honegaz Udalak eta Bilboko komunikabide gehienek uritarrak animau gura ditue Aste Nagusia Kultur Ondarearen Altxorra izateko botoa emon deien, Bureau de Capitales Culturalesek zabaldu dauen hauteskundean.
Musikea eta jantzak protagonista Getxoko astegoien kulturalean
2009-06-17 15:45Barikuan hasita, Kantuketan, Euskarashowa, Getxotar Dantza Eguna eta Getxotar Abesbatzen Eguna ekimenak izango dira.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...