Zeregin barriak Torrealdai eta Azkaraterentzat Euskaltzaindiaren barruan
2011-05-30 15:38 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren osoko bilkureak izendapen barriak egin zituan barikuan: Joan Mari Torrealdai izango da Euskaltzaindiko Bibliotekari akademikoa eta Azkue Bibliotekako batzordeko burua, eta Miren Azkarate Argitalpen batzordeko kidea izango da.
Euskaltzaindiaren osoko bilkureak izendapen barriak egin zituan barikuan: Joan Mari Torrealdai izango da Euskaltzaindiko Bibliotekari akademikoa eta Azkue Bibliotekako batzordeko burua, eta Miren Azkarate Argitalpen batzordeko kidea izango da.
Euskaltzaindiak hilabete bakotxaren amaieran egiten dauen osoko batzarra egin zan Gipuzkoako Foru Aldundian. Aztergaien artean izan zituan, besteak beste, Jose Antonio Arana Martija euskaltzaina joan dan hilean hil zala eta, itxitako hutsarteak beteteko izendapenak egitea. Jose Antonio Arana Martija Euskaltzaindiko Bibliotekaria eta Azkue Bibliotekako batzordeko burua izan zan, 1995etik. Modu berean, Akademiako Argitalpen batzordeko kide be bazan, 1989tik.
Euskaltzaindiko Bibliotekariaren funtzinoak estatutuen 14. eta barne-erregelen 92. artikuluan jasota dagoz. Bibliotekariari jagoko, besteak beste, Akademiaren liburu, esku izkribu eta gutunak gorde eta kontserbetea eta Azkue Bibliotekearen organo gorenaren buru izatea.
Argitalpen batzordearen eginkizunak, barriz, Akademiaren 98. barne-erregeletan agiri dira. Berari jagoko argitalpen guztiak, edozein dalarik hareen euskarria, programetea eta onartzea. Modu berean, argitalpen bakotxaren prestakuntzea, berezitasunak, nondik norakoak, epeak eta bestelako xehetasunak be jarraitu eta jagoten ditu.
Joan Mari Torrealdai Foruan (Bizkaia) jaio zan, 1942ko zemendiaren 24an. Teologian, Gizarte Zientzietan eta Informazio Zientzietan lizentziaua. Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea da. Jakin aldizkariaren zuzendaria da. 2007an, euskaltzain oso izentau eben. Argitalpen batzordeko kidea be bada. 1977az geroztik landu dauen lan bibliografikoak arlo nagusi bi ditu: batetik, liburua bera gizarte adierazle lez hartuta; eta bestetik, liburuen katalogoa, fitxa bibliografikoz osotua.
Miren Azkarate Donostian (Gipuzkoa) jaio zen, 1955ko zemendiaren 27an. Euskal Filologian katedraduna da eta EHUko irakaslea. Euskaltzain oso izentau eben 1992an. Gramatika batzorde eta Hiztegi Batuko batzorde ahaldunduko kidea da. Euskal lexikografian aditua da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!