Okondoko toponimiarean mapea aurkeztu dabe
2011-05-31 17:31 Euskerea berbagaiOkondoko toponimiaren mapea kaleratu barri dabe, zazpi urtetako ikerketearen emoitzea jasoten dauen mapa topografiko-toponimikoa, hain zuzen be. Lanaren aurkezpenean izan ziran Itziar Kastrexana Kultura zinegotzia, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkaria eta Felix Mugurutza ikerketaren egilea.
Okondoko toponimiaren mapea kaleratu barri dabe, zazpi urtetako ikerketearen emoitzea jasoten dauen mapa topografiko-toponimikoa, hain zuzen be. Lanaren aurkezpenean, besteak beste, Itziar Kastrexana Okondoko Kultura zinegotzia, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko idazkaria (batzordea izenen arautzeaz arduratu da) eta Felix Mugurutza batzordeko kide eta ikerketaren egilea izan ziran.
2004an hasi ziran leku-izenen inguruko ikerketea egiten, eta ordutik hona herritar askok lagundu dau. Mugurutzak azpimarratu dauen lez, herritarrek bi bider hartu dabe parte, oneretxiak, ekarpenak, iradokizunak eta abar egiteko. Horrek, ganera, zilegitasun edo sinisgarritasun bat emoten deutso lanari. Mapearen atzeko aldean, batu diran izenei buruzko datu historiko batzuk jaso dira.
Ikerketea eta mapea egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduaren laguntzinoa ezinbestekoa izan da. Mapea Dunba Argitalpenak S.L. enpreseak egin dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!