Agustin Ibarrola eskulturgileak jaso dau Gure Artea saria

Bizkaie! 2011-05-30 15:55   sariak-autortzak

Agustin Ibarrolak (Basauri, 1930) jaso dau aurtengo Gure Artea saria, bere arte ibilbide osoagaitik. Gaur bertan emon dabe sariaren barri Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak eta Fernando Golvano EHUko Filosofia fakultadeko irakasle eta lehiaketako epaimahaiburuak.

Agustin Ibarrolak (Basauri, 1930) jaso dau aurtengo Gure Artea saria, bere arte ibilbide osoagaitik. Gaur bertan emon dabe sariaren barri Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak eta Fernando Golvano EHUko Filosofia fakultadeko irakasle eta lehiaketako epaimahaiburuak.

Beste sari bi be banatu ditue: Maider Lopez (Donostia, 1975), sorkuntza-beharragaitik, eta Santi Eraso (Tolosa, 1955), ikus-entzunezkoetan egindako lanagaitik. Saridun bakotxak 25.000 euro jasoko ditu.

Sarion helburua da saridunen lanaren ordaina izatea, eta euskal arte garaikideari eta euskal kultureari egiten deutsen ekarpena autortzea. Horretarako, alde batetik sortzaileak saritzen dira, bai euren ibilbide profesionalagaitik bai azken urteetan egindako jarduera sortzailearengaitik, eta beste alde batetik, beste agente batzuk be saritzen dira, arte plastiko eta ikusizkoen arloan izandako jarduera orokor edo zehatzarengatik.

Aurtengo epaimahaia Nekane Aranburuk, Haizea Barcenillak, Daniel Castillejok eta Eduardo Lopezek osotu dabe, Fernando Golvano buru ebela.

Hauxe da Gure Artea sarien deialdia modu honetan egiten dan lehenengo aldia, izan be Ikusizko Arteen talde eragileak emondako aholkuari segiduz, aurreko eredua goitik behera aldatu da. Gainera, arte garaikidea sustatzeko programa bat egin da (Eremuak programea), hain zuzen be, orain arteko Gure Artea sarietan tokirik ez eben beste artista eta parte-hartzaileei zabalik dagoan programea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu