Eusko Jaurlaritzeak turismoaren ganeko webgunea barriztu dau

Bizkaie! 2011-05-31 15:56

Eusko Jaurlaritzeak www.euskaditurismo.net webgunea barritu egin dau, turisten beharrizan barrietara egokitzeko. Ganera, Jaurlaritzeak azkenengo nobedadeak aurkeztu ditu bere webtv kanalean (www.tveuskadi.net): frantsesezko bersinoa, 100 webcam eta iphone-rako aplikazino barria.

Eusko Jaurlaritzeak www.euskaditurismo.net webgunea barritu egin dau, turisten beharrizan barrietara egokitzeko. Ganera, Jaurlaritzeak azkenengo nobedadeak aurkeztu ditu bere webtv kanalean (www.tveuskadi.net): frantsesezko bersinoa, 100 webcam eta iphone-rako aplikazino barria. Aurkezpenean, Merkataritzako eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrilla eta Turismoko zuzendari Isabel Muela izan dira.

Turismoko ataria www.euskadi.net webguneko lekurik bisitatuenetakoa da, bost hizkuntzatan ikusi daiteke (euskera, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta alemana), eta danetara 520 orri eta 25.705 baliabide ditu (museoak, hondartzak, udalerriak, hotelak).

Pilar Zorrillak argitu dauenez, biak, ataria eta webtv kanala, anbizino handiko tresnak dira, Eusko Jaurlaritzeak modu eraginkor eta barritzailean Euskadi proiektetako asmoagaz, gaur egungo turisten eskaerei behar dan moduan erantzuteko.

Atari barria ikusgarria da bere erakargarritasun bisualari esker, lilurea eragin nahi dau, sailburuordeak adierazo dauenez. Ganera, bertan batu dira Euskadiko eskaintza turistikoaren oinarrizko produktuak; ibilbideak, gastronomia eta ardaoak, uri-igesaldiak eta batzarrak. Aukera bakotxean irudiak eta bideoak dagoz ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu