Bizkaiko Aldizkari Ofiziala era digitalean baino ez da argitaratuko eguaztenetik aurrera
2009-06-29 17:292000tik, BFAk aldizkariaren formatu bi erabili ditu, baina teknologia barrien aurrerapenak aldizkaria web-orrian bakarrik mantentzea eragin dau. Webgune horretan, arinago eta azkarrago bilatu ahal izango da informazinoa eta dokumentuak kopietako eta datu-basean gordeteko aukerea be egongo da.
Sara Estevezentzat Euskal Kazetarien Alkartearen Euskal Kazetariak Saria'09
2009-06-29 15:44 sariak-autortzakEuskal Kazetarien Alkarteak irratigintzan 38 urtetik gora egin dituan Sara Estevez kazetari beteranoa saritzea erabagi dau. Euskal Kazetariak Sariaren II. edizinoa da aurtengoa eta aitatu horreetan urteetan kaleko erreportari moduan zein estudioetan kazetaritzako arlo guztietan behar egin dau Estevez and.ak.
'Guernica' artelanaren zirriborroak ikusgai Bilboko Foru Liburutegian
2009-06-29 15:06 KultureaUrrira bitartean Bizkaiko Foru Liburutegian ikusgai egongo dan 'Guernica, bide eta helmuga' erakusketea inaugurau dau gaur Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak. Pablo Picassok 'Guernica' artelan ezaguna egiteko preparautako zirriborroak batzen ditu erakusketeak, berrogeta bi faksimiletan banatuta. Malagako pintoreak hilebete behar izan eban horma-irudi ezagunaren sortze-prozesu osoa burutzeko.
Sexty Sexers talde nafarrak zigilu estadubatuar bategaz kaleratuko dau 'Hero Mantra' disko barria
2009-06-29 14:41 MusikeaDiskoa AEBetan editauko dabe, Volcom Entertainment zigiluaren bitartez. Gainera, 'Hero Mantra' Europan be banatuko da, eta horrek ateak zabalduko deutsoz talde nafarrari nazinoarteko publiko zabalagora heltzeko.
Patxi Usobiaga eta Irati Anda Txinara doaz datorren astean, Munduko Eskalada Txapelketan parte hartzeko
2009-06-29 14:24 Euskaldunak munduanBi eskalatzaileek garagarrilaren 4an eta 5ean egingo diran finaletara heltzeko itxaropenagaz dagoz, baina horren aurretik, garagarrilaren 2an hasita jokatuko diran kanporaketak gainditu beharko ditue.
Egun, gero eta gehiago dira gora adi dagozanak... Ez al dago hau gerarazoko dauenik?
2009-06-29 14:10 Begi betegarriBilboko Kalealdia'09, Kaleko Antzerki eta Arteen X. Jaialdia garagarrilaren 1etik aurrera
2009-06-29 12:33 KultureaUdaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimen honetako ohitureari jarraituz, emonaldiak Kale Nagusiko oinezko eremuan egingo dira garagarrilaren lehen astean, eta bigarrenean, ikuskizunak Zazpi Kaleetako plazetan antzeztuko dira.
Olatz Simon EiTBko kazetariak jaso dau Rikardo Arregi Kazetaritza Sari Nagusia
2009-06-29 11:46 sariak-autortzakSimonek, saria hartukeran, ohorea bikotxa dala azaldu dau. Euskaldun barria da, eta euskeraz egindako lanagaitik saria jasoteak poztu egin dau kazetaria. 'Euskerea ez da nire ama hizkuntzea. Etxean inork ez ekien euskeraz'.
Guggenheim museoa zabalik egongo da udako astelehenetan
2009-06-26 15:08 KultureaGuggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da udako astelehenetan datorren bagilaren 29tik aurrera, 10:00etatik 20:00etara, pinakoteka bilbotarreko arduradunek prentsa ohar baten bidez gaur jakinarazo dabenez.
Farrah Fawcett aingeruen erreinura joan da
2009-06-26 11:57 Barriak'Charlie´s Angels' telesailak ezagun egin eban Hollywoodeko 70. hamarkadako aktore ezaguna Santa Monikako (Los Angeles, AEB) ospitale batean hil da, azken hiru urteotan uzkiko kantzerraren kontra burrukan ibili ondoren.
Michael Jackson hil da
2009-06-26 10:28 Musikea'Pop musikearen Erregea' eta inoiz ale gehien saldu dituan diskoaren egilea -Thriller-, hil da bart Los Angelesen (AEB), 50 urte zituala. Medikuek bihotzekoak jota eta arnasik hartu barik topau eben etxean eta, ondoren, ospitalean hil da.
'Izarren argia' grabetan hasi dira Azpeitian
2009-06-25 18:57 Barriak'Izarren argia'-ren filmaketea, 2,2 miloe euroko aurrekontuagaz, sei astetan amaitzea espero dabe, eta Azpeitia, Hondarribian eta Artikutzan egingo da errodajea. Zuzendariaren asmoa 2010eko Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta aretoetan eskaintzea da.
Koldo eta Esti getxoztarrak Faborez 03 trikitixa bilduman
2009-06-25 17:49 MusikeaFaborez bildumearen hirugarren alea kalean da. Euskal Herriko Trikitixa Alkarteak orain bi urte abiatutako egitasmoari eutsita, lau trikiti-bikote alkartu ditu Faborez 03 diskoak. Hego zein Ipar Euskal Herriko partaideak dituan azken lan honek, joteko molde eta kantu-era desbardinak batu ditu.
BiscayTIK ekimenaren bizkaia.eu posta-sistemea martxan dago
2009-06-25 15:14Honako honeek dira, laburrean, BFAk aurkeztutako posta elektronikoaren ezaugarriak: dobakoa da erabiltzailearentzat; mezuak bialdu eta jasoteko aukerea emoten dau; postontziaren edukia 5-GBekoa da; kontaktuak kudeatzeko aukerea emoten dau; zereginen egutegia dauka; euskeraz eta gaztelaniaz dago; irisgarritasunerako A bikotxa dauka, ezintasunen bat dabenek erabili ahal izateko; eta ez dauka publizidaderik.
Bagilaren 29an hasiko dira Portugaleten 'Zigortzaileak' filmetan
2009-06-25 14:37 BarriakEuskeraz filmauko da Zigortzaileak, eta filmeko paper nagusiak zineman debuta egiten dauen neska eta mutil talde batek beteko ditu. 1200dik gora hautagaien artean aukeratutako zazpi umeek parte hartuko dabe pelikulan.
Tecnalia korporazinoko sei zentrok Europako bosgarren zentro teknologikoa sortuko dabe
2009-06-25 13:04 Euskaldunak munduanFusinoa 2011ko lehen hiruhilekoan burutzea aurreikusi da, eta horrela, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Espainiako lehenengo eta Europako bosgarren zentro teknologiko pribadua sortuko da. Danetara, 1.300 langile eta 110 miloe euroko fakturazinoa izango ditu.
Niue-rako bidean, Palmerstonen oso-oso ondo pasau ostean
2009-06-25 11:36 Euskaldunak munduanPalmerston Itsaso Barearen erdian dagoan atoloi oso txiki bat da, erabat isolatuta bizi dira!!!! Baina magikoak, maitagarriak... Adjetibo positibo guztien nahaste bat dira!!! Herrian 56 persona baino ez dira bizi. Autogobernu bat daukie, nahiz eta Cook Uharteen parte izan.
Bihar, bagilak 26, Euskaltzaindiaren 90. urteurrena ospatzeko ekitaldiak egingo dira Hazparnen
2009-06-25 11:13 Euskerea berbagaiGaur, arratsaldeko 15:00etan, Euskerearen Erakunde Publikoagaz (EEP) hitzarmena sinatzeko ekitaldia egoan deituta Baionako EEPren egoitzan. Ondoren, leku berean, Iparraldeko Toponimiaren aurkezpena egitekoa zan baina ekitaldi biak bertan behera geratu dira.
Garagarrilaren 1ean ekingo deutso Getxoko Jazzaldiak Euskadiko jazz jaialdien denporaldiari
2009-06-24 17:29 MusikeaGaragarrilaren 1ean hasiko da Euskadiko jazz denporaldia Getxoko 33. Nazioarteko Jazzaldiagaz. Garagarrilaren 5era arte, Paquito D'Rivera, Chano Dominguez, Michel Camilo, Spyro Gyra, Diane Schuur eta Omar Sosa musikari eta taldeek joko dabe Getxon.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...