Urkiolako komunidadeari eskerrona agertuko deutso Gerediagak

Bizkaie! 2011-06-06 14:07

Gerediaga Elkarteak Urkiolako komunidadeari eskerrona agertzeko ekitaldia antolatu dau bagilaren 12rako, San Antonio egunaren bezperan, Urkiolako Santutegian, eguerdiko 13:00ean. Urteetan, misiolariek ez eze Urkiola jagoten, mantentzen, zuzpertzen borondatez ibili diran lagunek egindako lana eskertzeko omenaldia izango da.

70eko hamarkadan gainbeheran egoan ingurua berreskuratzen hasitako lanari esker gaur egun Euskal Herriko paraje ikusgarrienetako bat bihurtu da Urkiola ingurua. Erdigunea Santutegia izanda, bere inguruan borondatez lanean ibili izan dan eta oraindino dabilen lan-taldeak danetarik egin dau: jai antolaketan, basoak garbitzen, eleizkizunak preparetan, bisitariei harrerea egiten... Jente askoren esfortzua eta borondatezko lana dago Urkiola moduko parajearen atzean. Durangaldeko lekurik esanguratsuena jagoten eta mantentzen egindako lan hori eskertzeko ekitaldia izango da Gerediagak antolatutakoa.

Bagilaren 12an, eguerdiko 13:00ean egingo da Urkiola Santutegian. Durangoko Orfeoiak, Kriskitin Dantza Taldeak eta Abadiñoko Talde Batuak parte hartuko dabe ekitaldian. Besteak beste, urteetan egin dan lanaren erakusgarri argazki-proiekzinoa be preparau dau Gerediaga Elkarteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu