'Urre sakratua. Kolonbiako arte prehispanikoa' erakusketa ikusgarria edegi dau Bilboko Arte Eder Museoak

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-06-06 15:51   Kulturea

Urre sakratua. Kolonbiako arte prehispanikoa erakusketan Bogotako Urrearen Museotik ekarritako 253 pieza batu ditu Bilboko Arte Eder Museoak. Urregintzako tresna ugari dagoz ikusgai, besteak beste, maskarak, bularrekoak eta lepokoak. Erakusketea irailaren 4ra arte egongo da zabalik.

Urre sakratua. Kolonbiako arte prehispanikoa erakusketan Bogotako Urrearen Museotik ekarritako 253 pieza batu ditu Bilboko Arte Eder Museoak. Urregintzako tresna ugari dagoz ikusgai, besteak beste, maskarak, bularrekoak eta lepokoak. Erakusketea irailaren 4ra arte egongo da zabalik.

Erakusketearen aurkezpenean, Gorka Martinez BBK Fundazinoko burua, Javier Viar Arte Eder Museoko zuzendaria eta German Eduardo Ramirez Urrearen Museoko Museologia arduraduna izan dira.

Javier Viarrek erakusketearen balio antropologikoa eta historikoa nabarmenduz hasi dau aurkezpena. Edertasun eta balio erritual handiko piezak dira, eta euren balio antropologikoa eta historikoa itzela da, azaldu dau. Viarrek gogoratu dauenez, 1972an antzeko beste erakusketa bat izan zan Arte Eder Museoan, txikiagoa, jakina, ganeratu dau. Orduan be Bogotako museoko objektuak egon ziran ikusgai.

Arte Eder Museoak egindako harrereagaz sano gustora dagoala adierazo dau German Eduardo Ramirez Urrearen Museoko Museologia arduradunak, plazerra izan da berarentzat erakusketa honetan parte hartzea. Kolonbia prehispanikoko biztanleen mundu-ikuskerea, sinismen kosmologikoak, antolaketa soziala eta inguruagaz zelango hartu-emonak eukezan jakiteko aukerea eskaintzen dau erakusketeak, azaldu dau. BBK-ko Gorka Martinezek herrien arteko ezagutzarako holango ekimenek daben garrantzia azpimarratu dau.

Urre sakratua erakusketeak sei atal nagusi ditu: Kolonbiako urregintza prehispanikoa; Urrezko jentea; Alegiazko animaliak; Giza animalia; Abstrakzioa eta natura; eta, Formen unibersoa. Bogotako Errepublikako Bankuaren Urrearen Museoak kultura prehispanikoko munduko bildumarik garrantzitsuenetakoa dauka, danetara, 50.000 pieza ditu, eta horreetatik erdia baino gehiago metalurgiaren atalari jagokoz.

Erakusketeagaz batera, Arte Eder Museoak Kolonbiako zinemearen ganeko zikloa atondu dau garagarrilerako. Danetara hamar film eskainiko ditue: El taxista millonario (1979); Cóndores no entierran todos los días (1984); Tiempo de morir (1985); El embajador de la India (1987); María Cano (1990); Confesión a Laura (1990); Los niños invisibles (2001); La primera noche (2002); Bólivar soy yo! (2001); eta, La historia del baúl rosado (2005).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu