Emigrazino txinatarraren erradiografia (eta III)
2011-06-07 15:49 BidaideMundu mailako krisi ekonomikoak migrazino-lekualdatzeak errotik aldatu ditu. Qingtian-en gazte gehienek begiak mendebaldera luzatzen dituen arren, badira hilzorian dagoan Europatik Txinako ekonomiaren susperraldia ikusita bueltan doazenak.
Mundu mailako krisi ekonomikoak migrazino-lekualdatzeak errotik aldatu ditu. Qingtian-en gazte gehienek begiak mendebaldera luzatzen dituen arren, badira hilzorian dagoan Europatik Txinako ekonomiaren susperraldia ikusita bueltan doazenak. Mao Qin An da horreetako bat, Espainian, Fuenlabradan orain 20 bat urte 'Dana ehun pezetan' denden negozioetan hasi eta aberastu dana. Orain, barriz, negozio aukerak galdu dirala ikusi ostean, jaioterrira bueltan etorri da eta espainiar produktuen inportazino enpresa bat zabaldu dau.
Mao Qin An jn.aren lokalean sartu eta argi atzemoten da haren jarrera eta estrategia komertziala. Erakuslehioan urdaiazpiko osoa dago, apatx eta guzti eta hori txinatar legeak galarazota dauka, izan be, espainiar urdaiazpikoa hazurrik barik baino ezin daiteke herrialdean sartu. Zelan lortu dauen urdaiazpiko osoa galdetu eta barre egiten dau, sekretua da adierazoz. Egia esan, gurean 'entxufismo' legez ezagutzen dogun horren pareko 'guanxi' hartu-emon personalak oinarri-oinarrizkoak dira negozioak egiteko. Mao jn.aren eretxiz, Espainian egonaldia egin daben txinatarrek zeresan handia dabe Txinan espainiar produktuak sartzeko. Esangura horretan, Maoren asmoa da Espainian produziduten diran ulearentzako gel, ule-gogortzaile eta enparauak Txinan sartzea salmentak Internet bidez gauzatuz, horixe baita azken aldian Dragoi Handian gehien indartu dan merkatua. Produktuen kalidadea ona da eta prezioa ona adierazo dau baina berak ez dauela Espainiako dendetan saltzen dauen produkturik konsumiduten autortu dau.
Oraindino ez dira asko txinara bueltan joandakoak baina krisiak gogorrago joten badau edo luzatzen bada, askoz gehiago izango dira. Dana dala, herrian badagoz Real Madrid taldearen txinatar izeneko jatetxe bat (Huang Ma), Zaragozan bizi dan txinatar batena eta Barcelona izeneko beste jatetxe bat. Horrezaz ganera, makinatxu bat dira espainiar ardaoa eta oliba orioa saltzen daben dendak. Yin Xin Royal Martinla dendako arduraduna da eta gehienbat Errioxako ardaoak saltzen ditue bertan. Txinara bueltan etorritako askok gura izaten ditue aitatu produktuak, izan be, urteetan Espainian egon ostean, produktu horreek konsumiduteko ohiturea hartu dabe eta ez deutsie ardura produktuok sano karuak izatea adierazo dau. Nik ez dot Qingtian-etik alde egin gura ze Europan gauzak ez dagoz bape ondo. Ganera, zaharra naz. Gazteek, barriz, kanpora joan, zer dagoan ikusi eta gero, nahi izan ezkero, bueltetako aukerea dabe. Oraingoz, Qingtian-era bueltetan diran txinatar gizonezko gehienak txinatar emakume bategaz ezkontzeko izaten da, nomalean berbatutako ezkontzak izaten dira. Oso beharginak gara eta ez daukagu astirik horretan denporea emoteko eta ganera espainiar emakumeen artean ez dogu arrakastarik izaten autortu dau Maok.
Mendebaldeak 2008tik sufriduten dauen krisi ekonomikoa kolpe gogorra izan da Espainiako turismoaren industriarako. Orain gehiengo musulmaneko herrialdeetan bizi dan iraultza giroak zeozelan gozotu egin dau egoerea. Espainia Txinara begira dago 'Eguzkia eta hondartzak' eskainiz, bisitariak erakarteko. Datu lez baino ez bada be, igaz 90.000 txinatar turistek bisitau eben Espainia eta ezustekorik ezean, datozen bi urteotan aitatu kopurua bikoiztea espero dabe agintariek eta 2020rako miloe bat inguru izatea. Bilboko alkate Iñaki Azkuna alkateak be aparteko ahalegina egin eban joandako Shanghaiko Nazinoarteko Erakustazokan Bilbo sustatuz txinatar turistak erakarteko.
Baina aitatu helburua ez da erraz lortuko. Administrazinoak dinoanez, Konsulatuak gara txinatarrei Espainiara joatea galarazoten deutsegunak baina kontua da ze oraingoz behintzat ez dagoala eskabide askorik' adierazo dau Antonio Segura jn.ak, Espainiako ordezkaria Shanghain. Aitatu ingurune horretan, 2010ean 14.000 bisatu inguru emon zituen eta horreetatik bi heren iraupen laburrekoak izan ziran, gehienak negozio bidaiak. Segura jn.aren eretxiz bi dira txinatarrak Espainiara, turismo arrazoiengaitik hain erraz ez joateko arrazoiak: alde batetik, eguzkiari bildur handia daukotse; bestetik, harrerea egiteko ez gagozala preparauta, izan be, txinatarrez berba egiten dabenak oso gitxi dira turismo guneetan eta urietan. Esperantza bakarra da txinatarren konsumismoa eta espekulazinorako daben jokerea. Esangura horretan, Munduko Futbol Txapelketea irabazi izanari etekin gehiago atara behar jako, sustapen eta promozino lana egin behar da, Espainia ‘shopping’-aren jomuga bihurtu. Ze txinatarrak ez dira gure kostaldean bainua hartzera etorriko. Txinatarrei lujuzko etxeak saltzeko estrategia be ez da txarra eta honezkero sektore hori hasi da mobiduten adierazo dau Antonio Segurak
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!