8.408 ikaslek egingo ditue eguaztenetik aurrera unibersidadean sartzeko probak UPV/EHUn

Bizkaie! 2011-06-06 15:35

Bagilaren 8an, aurten Batxilergoa amaitu daben Euskal Autonomia Erkidegoko 8.408 ikaslek (1.136 Arabakoak, 4.215 Bizkaikoak eta 3.057 Gipuzkoakoak) unibersidadean sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino % 3,4 gehiagok. Azterketak euskeraz egingo ditue 5.078 lagunek eta gaztelaniaz, barriz, 3.330.

Eguaztenean, bagilak 8, aurten Batxilergoa amaitu daben Euskal Autonomia Erkidegoko 8.408 ikaslek (1.136 Arabakoak, 4.215 Bizkaikoak eta 3.057 Gipuzkoakoak) unibersidadean sartzeko probak hasiko ditue UPV/EHUn, igaz baino % 3,4 gehiagok. Azterketak euskeraz egingo ditue 5.078 lagunek eta gaztelaniaz, barriz, 3.330. Honeei, Goi Mailako Heziketa Ziklo bat (Lanbide Heziketa) egin daben eta fase espezifikora bakarrik aurkeztuko diran beste 567 gehitu behar jakez, baita azterketa hau aurreko urteetan egin eta notea hobetzeko aurkezten diran beste 400 be. Azterketak hiru egunetan zehar egingo dira, barikura arte, bagilak 10.

Probak bi fase izango ditu: orokorra eta espezifikoa. Fase orokorrak Batxilergoa amaitzean ikasleek graduko unibersidade-ikasketa ofizialak egin beharreko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak dituen ala ez neurtzea dau helburu. Honako bost azterketez osotuta dago: Gaztelania eta literaturea; Euskerea eta literaturea; Filosofiaren historia edo Historia; Atzerriko hizkuntzea eta Batxilergoko 2. mailako modalidadeko ikasgai baten azterketea, ikasleak nahi dauena. Gai bakotxak 0 eta 10 bitarteko notea jasoko dau, eta fase honetan gehienez 10 atara daiteke.

Batxilergoko notearen eta fase orokorreko kalifikazinoaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari jagoko eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero proba gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gitxienez 4 puntu lortu baditu.

Fase espezifikoa borondatezkoa da eta haren helburua da neurtzea ikasleen ezagutzak eta arrazonatzeko gaitasuna arlo jakin batzuetan, hau da, unibersidadean egin nahi dituan ikasketakaz zerikusia daben arloetan. Fase honek aukerea emoten deutso ikasleari fase orokorrean lortutako kalifikazinoa hobetzeko. Parte espezifikoan ikasle bakotxak Batxilergoko bigarren mailako modalidadeko edozein gai aukeratu leike, fase orokorrerako aukeratu dauena izan ezik. Gehienez lau gairen azterketak egin ahal izango ditue fase espezifiko honetan. Eta, gehienez, 4 puntu eskuratu ahal izango ditue. Gai bakotxari 0 puntutik 10 puntura bitartean emongo jako, eta azkeneko notea atarako da borondatezko bi nota onenak eta haztatzeko parametroak biderkatuz. Haztatzeko parametroen baloreak 0,1 eta 0,2 dira eta unibersidadeak ezartzen ditu gaiak hautatutako graduagaz dauen harremanaren arabera.

Unibersidadean sartzeko probak bagilaren 8an, eguaztena, 8:45ean hasiko dira eta 1:.45ean amaitu. Bigarren egunean, eguena 9, azterketak 9:00etatik 1..45era arte izango dira eta, hirugarren egunean, barikua 10, 9:00etatik 15:00retara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu