Euskal Eskola Publikoaren 20. jai jentetsu eta arrakastatsua Bilbon

Bizkaie! 2011-06-06 13:12

Euskal Eskola Publikoa euskal hezkuntza sistemearen ardatza dala gogoratu eban Ana Puente EHIGEko presidenteak hasierako hitzaldian eta honen alde egiteko arrazoiak zeintzuk diran zehaztu: kalidadezko Euskal Eskola Publikoa, barritzailea, dobakoa, danona, solidarioa, euskalduna, laikoa, autonomoa, inklusiboa, demokratikoa, herriari lotua...

Eguraldi eder eta giro zoragarria tarteko, milaka lagun hurreratu ziran atzo Bilboko Arenalera Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia ospatzera.

Arriaga Antzokian egindako hasiera-ekitaldian izan ziran, besteak beste, Bilboko alkate Iñaki Azkuna eta Ibone Bengoetxea Hezkuntza zinegotzia, Hezkuntza administrazinoko ordezkariak (Isabel Celaá sailburua eta sailburuordeak), legebiltzarkideak, hezkuntza arloko ordezkariak (CEAPA, BIHE, Sarean, Herrikoa..), sindikatuak eta kultura eta euskerearen arlokoak (BFA, Kontseilua, AEK, UEU) besteak beste.

Euskal Eskola Publikoa euskal hezkuntza sistemearen ardatza dala gogoratu eban Ana Puente EHIGEko presidenteak hasierako hitzaldian eta honen alde egiteko arrazoiak zeintzuk diran zehaztu: kalidadezko Euskal Eskola Publikoa, barritzailea, dobakoa, danona, solidarioa, euskalduna, laikoa, autonomoa, inklusiboa, demokratikoa, herriari lotua...

Hasiera ekitaldian emon zituen Guraso Alkarteen Hezkuntza-Jarduera Onen lehiaketearen sariak eta aitamen bereziak. Aretxabaletako Kurtzebarri institutuko guraso alkarteak jaso dau lehenengo saria, Bilboko Juan Delmás eskolakoak bigarrena eta Olaberrikoak hirugarrena.

Horrezaz gan, lekuko aldaketa be ekitaldi horretan egin eben Zarautzko Orokieta herri eskolako zuzendari eta ikasketa buruagaz, izan be, bertan ospatuko da 2012an Euskal Eskola Publikoaren 21. Jaia.

Kontuak kontu, goizeko 11etatik arratsaldeko 8ak arte makinatxu bat jarduera izan dira, danak jentetsuak eta arrakasta horren adierazgarri, bazkalorduan pintxo eta paella guztiak amaitu zirala nabarmendu dabe antolatzaileek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu