Euskera hutsez bakarra dan Lekeitioko XXXII. Euskal Zine eta Bideo Bilera zemendiaren 24tik 28ra

Bizkaie! 2009-11-24 13:01   Barriak

Aurten, 37 lan jaso arren, epaimahaiak aukeratutako 35 dira ‘Urrezko Antzarra’ sariarengaitik ekitaldi honetan lehiatuko diranak. Horreetatik 27 amateurrak dira eta 8 profesionalak. Hamabi lehiakide Gipuzkoakoak dira, 3 Arabakoak eta 20 Bizkaikoak (4 Lekeitiokoak eta beste 4 Lea-Artibaikoak).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko Udalak Euskerazko Produktuen Katalogo barriaren 15.000 ale banatuko ditu

Bizkaie! 2009-11-24 11:35   Euskerea berbagai

Katalogoa udalerriko dendetan eta egoitza publikoetan be eskuragai egongo da eta baita www.katalogoa.org webgunean be. Aurtengo barrikuntzea, edozelan be, edizino digitalarena da, izan be, guztiz barrituta dago, paperean jasotako produktuez gan, merkatuan topau daitekezan beste asko agertzen baitira.

Etorkinak eta euskerea berbagai XIV. Jagon Jardunaldietan

Bizkaie! 2009-11-24 10:47   Euskerea berbagai

Euskal Herrian azken urteotan indartu dan fenomeno bat jorratu da berenberegi jardunaldietan: etorkinen gaia euskerearen ikuspuntutik. Horrezaz gan, beste ekitaldi bat be egin da: Akademiaren Euskera agerkari ofizialaren azken zenbakia aurkeztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

ItzulTerm, itzulpen-memoriei etekina atarateko dobako web-zerbitzua jarri dau Sarean Elhuyar Fundazinoak

Bizkaie! 2009-11-24 10:26

ItzulTerm tresnea honako webgunean dago eskuragarri: http://itzulterm.elhuyar.org

Eusko Ikaskuntzak euskerearen erabilerea sustatuko dau sare sozialetan Euskerearen Nazinoarteko Egunaren 60. urtemugan

Bizkaie! 2009-11-24 09:53   Euskerea berbagai

Aurtengo edizinoaren helburua Interneten sortutako sare sozial barrietan euskerearen erabilerea bultzatzea da. Horretarako, 'Klik egiozu euskereari' goiburupean, blog bat egokitu da atxikimenduak jasoteko.

Azken finalaurrekoa Donostiako Belodromoan egingo da domekan, zemendiaren 29an

Bizkaie! 2009-11-23 17:44   Bertsolaritzea

Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes eta Iñaki Gurrutxagak kantauko dabe azken finalaurrekoa. Duda barik, saio erabagiorra izango da, saioaren amaieran jakingo dalako abenduaren 13an, BECen Andoni Egañagaz batera kantauko daben beste zazpi bertsolariak nortzuk izango diran.

'La causa de Kripan' filmak ablazinoaren errealidade gordina erakusten dau

Karolina Almagia 2009-11-23 14:54   Barriak

Omer Okeren bigarren film luzea, La causa de Kripan, estreinau barri da. Film horrek ez dau izan beste askok besteko oihartzuna eta baleiteke publikoak ez ezagutzea. Bistan da medio gitxigaz eginda dagoala eta, ondorioz, oso promozino eskasa izan dau. Halanda be, beharrezkoa da oso gordina dan errealidade hau publikoari hurreratzea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Making Ria' film laburra ZinebiExpress Lehiaketearen irabazlea

Bizkaie! 2009-11-23 14:45   Barriak

Daniel Ortega Cuencak 48 ordutan egindako film laburren lehiaketea, ZinebiExpress irabazi dau 'Making Ria' lanagaz. Bigarren saria Aritz Albainaren 'Atsegin dut zugaz egotea' film laburrak jaso dau. Lehenengo saria 600 eurokoa da eta bigarrena, barriz, 300ekoa.

Juan Mari Otaegik eta Mateo Agirrek jasoko ditue Bilboko Begoñazpi ikastolaren 'Gazte Role Model' sariak

Bizkaie! 2009-11-23 13:47

Eleizbarrutiko Ikastetxeen sarean dagoan eta 1.300 ikasletik gora dituan Bilboko Begoñazpi ikastolearen aipamenak ahalegina, gainditzea, ondo egindako lana, sormena, eskuzabaltasuna eta alkartasuna saritzen ditu.

Zentsureak jotako artistak protagonista 'Zentsura At!' jaialdian

Bizkaie! 2009-11-23 13:24

Urtero legez, musikea, erakusketak, berbaldiak eta filmak eskainiko ditu Zentsura At!, Bilboko jaialdi honek, zentsura mota guztiak salatzeko eta hori sufridu behar izan daben artistei babesa emoteko asmoz.

Lain taldeak maitasunari eskainitako disko pikantea kaleratu dau

Bizkaie! 2009-11-23 13:11   Musikea

Taldearen lehenengo diskoa, Lain izenekoa, sortzailea da eta, hamahiru kanten artean, bertsino bi agiri dira: bata, jakina, Zure doinua; Bestea, Mikel Laboaren Haika Mutil kantearena, kantagintza barriaren eragilerik garrantzitsuenari omenalditxua eskaintzeko helburuz egindakoa.

Sustrai Colina eta Unai E.T.rriaga estralurtarra lehenengo

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-11-23 10:03   Bertsolaritzea

Sustrai Colina zapatuko irabazlearen eta beste guztien baimenagaz protagonista bana egon dira astegoieneko saio bakotxean: Igor Elortza, Gernikan eta Unai Iturriaga, Iruñean. Hori bai, kontrako arrazoiengaitik.

The Uski´s 'Katuek bezala' dator

Bizkaie! 2009-11-20 14:58   Musikea

Itsasoko haizearen norabidearen antzean, orain hegoaldetik, orain iparraldetik, The Uski´s Elantxobe eta ibarrangelutarrek be euren kanten sonoridadea zeozertxu aldatu eta haize barriakaz jatorkuz 'Katuek bezala' diskoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gabonetako argi, arbola eta enparauak gero eta arinago ipinteko jokerea dogu eta holan jarraitu ezkero, laster uda bueltan hasiko gara...

Angel Dominguez 2009-11-20 14:27   Begi betegarri

Azkue Fundazinoa Berlineko XXII. Expolingua Azokan

Bizkaie! 2009-11-20 14:13   Euskerea berbagai

BFAko Kultura foru diputadu Josune Ariztondo, Miren Dobaran Euskara Sustatzeko Zuzendaria eta Azkue Fundazinoaren buru Rodrigo Garcia Azurmendi Berlineko 2009ko Expolingua Azokan, hau da, Hizkuntza eta Kulturen Nazioarteko Azokan dagoz egunotan. Azoka hori Alemaniako uriburuan egingo da zemendiaren 20tik 22ra bitartean.

www.guggenheim-bibao.es saritu dau Industria Ministerioak azken hogei urteetako '.es' amaitzen diran webgune onenen artean

Bizkaie! 2009-11-20 11:14

Sariak FICOD 2009 (2009ko eduki digitalen nazinoarteko foroa) ekitaldiaren bigarren egunean banatu ziran. Bertan, nazinoarteko 9.300 lagun baino gehiago batu ziran. Batzar horreek Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, baita Telekomunikazinoen Estau Idazkaritzeak be bultzatzen ditu Espainiako eduki digitalen industria sustatzeko, batez be gaztelania erabilten daben merkatuetan.

Euskerea erabilten daben merkatariei eta ostalariei diru-laguntzinoa emongo deutse Amorebieta-Etxanoko Udalak

Bizkaie! 2009-11-20 10:41   Euskerea berbagai

Diru-laguntzino horreek jasoteko interesa dabenek zemendiaren 30a baino lehenago egin beharko ditue eskariak Zelaieta Zentroan. Oinarriak eta deialdia Zelaietako iragarki oholean eta www.ametx.net helbidean dagoz ikusgai.

Neoi izpien argi-ilunak

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-11-20 10:40   Bidaide

Yakartako kontrasteak ikusteko ez da lar topau behar. Herrialdeko aireportu nagusian terminalen arteko konexinoan bertan igarten da alde nabarmenak dagozala. eztandagarriari desbardin eragiten deutso lekuaren arabera. Aireportuan igarritako gorabehera horreek Yakarta erdigunera arte egindako ibilbidean be ikusten dira.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Jon Kortazarrek jasoko dau Lauaxeta Saria'09

Bizkaie! 2009-11-19 17:18   sariak-autortzak

Bizkaiko Foru Aldundiak Jon Kortazar mundakarrari emon deutso 2009ko Lauaxeta Saria. Idazleak ibilbide luzea dauka idazle, saiogile eta literaturako kritikari legez; ganera, lan handia eginda dauka UPV-EHUko Euskal Literaturako katedradun moduan, eta Europa eta Amerikako zenbait unibersidadetan irakasle lanetan ibili izan da.