Trenbidearen Euskal Museoak lurrunezko 20 trenen zirkulazinoa eskainiko dau Aste Santuan

Bizkaie! 2011-04-18 18:19

Azpeitian (Gipuzkoa) dagoan museoaren instalazinoen eta Lasao arteko zirkulazino horreekaz, noranzko bietan, Lurrunezko Trenen 2011ko denporaldia hasiko da.

Trenbidearen Euskal Museoaren Fundazinoak lurrunezko 20 tren jarriko ditu martxan Aste Santuan zehar. Azpeitian (Gipuzkoa) dagoan museoaren instalazinoen eta Lasao arteko zirkulazino horreekaz, noranzko bietan, Lurrunezko Trenen 2011ko denporaldia hasiko da, arduradunek jakinarazo dabenez. Hain zuzen be, apirilaren 21ean, 22an, 23an, 24an eta 25ean, egunero lau tren ibiliko dira zirkulazinoan. Zirkulazino horreen ordutegiak aitatutako egun bakotxean ondorengoak izango dira: goizez, zirkulazinoak 12:00etan eta 13:00ean izango dira, eta arratsaldez, 17:00etan eta 18:00retan.

Bestalde, aitatutako egunetan Trenbidearen Euskal Museoaren ordutegia ondorengoa izango da: 10:30etik 14:00etara eta 16:00retatik 19:30era.

Informazino gehiago nahi dabenek 943 150677 telefonora deitu leikie. Era berean, konsultak egin daitekez 943 150746 faxaren bidez edo posta elektronikoz museoa@euskotren.es helbidera idatzita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu