Bilboko Artelan Berreginen Museoak ordutegia zabalduko dau Aste Santuan

Bizkaie! 2011-04-18 18:25   Kulturea

Bilboko Artelan Berreginen Museoa zabalik egongo da Aste Santuko jaiegun guztietan, astelehenean bere bai, egun horretan normalean museoa zarratuta egoten dan arren.

Bilboko Artelan Berreginen Museoa zabalik egongo da Aste Santuko jaiegun guztietan, astelehenean bere bai, egun horretan normalean museoa zarratuta egoten dan arren.

Museoaren ordutegia ondokoa izango da Aste Santuko opor-egunetan: apirilaren 21etik 23ra, 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara; eta apirilaren 24an eta 25ean, 10:00etatik 14:00etara.

Egunotan Michelangelo Buonarrotiren inguruko Faktoria Michelangelo aldi baterako erakusketea ikusgai egongo da museoan. Errenazimenduko artista handiaren obrearen ikuspegi barria eskaintzen dau erakusketeak; kopia eta inspirazino artistikoa dira gidariak, Michelangeloren produkzinoa haren aurreko eta osteko artelanekaz eta artearen merkatuagaz konparau ezkero. Artistearen bost maisulan espazio berean ikusteko aukerea eskaintzen dau ganera. Erakusketea apirilaren 30a arte egongo da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu