Korrika 17: kohesinoaren Korrika

Bizkaie! 2011-04-19 14:42   Euskerea berbagai

Kohesinoaren Korrika izan da aurtengoa, pentsaera, jatorri eta ideologia ezbardinak bat egin dabe, euskereak batu egiten gaituelako adierazo dau Brouard and.ak. Ganera, kohesinoaren harian, galderea luzatu deutse herri honetako eragileei: zergaitik ez beste arlo askotan?

Edurne Brouard Korrika 17ko arduraduna, Mertxe Mugika, Helios del Santo, Asier Amondo, Iñaki Urkijo, Oskar Elizburu eta Jakes Bortairu AEKren zuzendaritzako kideak prentsaurrean azaldu dira gaur Bilboko Kalderapekon eta komunikabideen aurrean esandako lehenengo berbak: eskerrik asko Euskal Herria izan dira. Inoiz baino jente gehien erakarri dau aurten Korrikak, milaka euskalakari izan dira Donostia eta uriburuak ganezka jarri dituenak, euskereak batu gaitu esan dau Mertxe Mujikak.

Eduren Brouardek hartu dau berbea jarraian eta ezer baino lehen, Maitatu, ikasi, ari, euskalakari aurtengo leloaren indarra azpimarratu dau, lelo izateaz aparte, danon barruan geratu dan kontzeptu bihurtu dalako. Mezua ondo zabaldu da, Euskal Herriak bere egin dau eta hori izan da Korrika17ren lehenengo garaipena Edurne Brouarden eretxiz. Edozelan be, aurten Korrikak aparteko ahalegina egin dauela kohesinoaren alde ziurtatu dau eta, esangura horretan, Kohesinoaren Korrika izan da aurtengoa, pentsaera, jatorri eta ideologia ezbardinak bat egin dabe, euskereak batu egiten gaituelako adierazo dau Brouard and.ak. Ganera, kohesinoaren harian, galderea luzatu deutse herri honetako eragileei: zergaitik ez beste arlo askotan?

Kontuak kontu, Korrika17ko arduradunak hau ez dala amaitu adierazo dau, erronkea hor dago, irabazteko asko dago eta dei egiten deutsuet euskerearen alde egotea ondo dagoan arren, gauzak euskeraz egitea komenidu eta behar dalako.

Korrika 17ko datuak be jakinarazo ditue eta berenberegi Korrikaren webguneak eta sare sozialetan egindako lanak izan daben erantzuna nabarmendu dabe. Apirilaren lehenengo 18 egunetan Korrikaren webguneak 138.000 bisita izan ditu, horreetatik 77.000 bisitari desbardinak.

Era berean, kazetari eta komunikabide gehien mobilizau dituan Korrika izan dala be adierazo dabe.

Terbiñutik Donostiara egindako 2.507 kilometro horreezaz gan, Euskal herritik kanpo, diasporan 20 Korrika baino gehiago izan dirala adierazo dabe Korrika 17ko arduradunek eta aurten barrikuntza legez, Sidney eta Bruselan, zuzenean eta batera egin dituela.

Azken buruan, eskerrona adierazoteko momentuan, lehenengo eta behin AEK kideak izan ditu gogoan Edurne Brouardek eta horreezaz gan, laguntzaile danak, eragile guztiak, erakundeak, kultur taldeak, komunikabideak...

Aurtengo Korrikarako Gose taldeak egindako kantua gogoratuz, pausuz pausu, geratu barik, danok euskalakari, gaur eta hemendik aurrera esanaz agurtu gaitu Korrika 17ko arduradunak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu