Kimuak 2011 programarako deialdia egin barri dabe
2011-04-19 18:44 BarriakKimuak 2011 azken urtean film laburren bat egin daben euskal zinemagileei zuzendutako programarako deialdia argitaratu barri dabe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak. Epea garagarrilaren 8an amaituko da.
Kimuak 2011 azken urtean film laburren bat egin daben euskal zinemagileei zuzendutako programarako deialdia argitaratu barri dabe Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Euskadiko Filmategiak. Epea garagarrilaren 8an amaituko da.
Kimuak programearen edizino honetan, 2009ko irailaren 30aren ostean egindako metraje laburreko filmak aurkeztu ahal izango dira. Lanek 30 minutu euki leikie gehienez, eta zuzendariak edo produkzino-etxeak EAEn izan behar dau egoitzea.
Aurreko urteetan lez, ez da beharrezkoa film laburraren kopia zine formatuan bialtzea. Aukeratutako pelikulen egileek kalidade handiko formatu digitaleko kopia bat aurkeztu beharko dabe, eta trailer bat bere bai. Film labur bat Kimuak-erako aukeratzen bada, ezingo dau antzeko beste programetan parte hartu.
Aurten badago nobedade bat, izan be aurrerantzean filmak aldi berean Kimuak-era eta EITBra aurkezteko aukerea egongo da. Modu honetan, euskal telebisino publikoak emisino eskubideak erostea aztertuko dau.
Kimuak 2009 programearen zinema jaialdietako ibilbidea amaitzen dago. Aukeratutako zortzi film laburrek festibal nazionaletan eta nazinoartekoetan 930 hautagaitza lortu ditue, eta 118 sari irabazi. Kimuak 2010 programako lanei jagokenez, jaialdien zirkuituan sei hilebete besterik bete ez dituela, honezkero 438 hautagaitza ditue, eta 66 sari.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!