Ken Zazpi taldeak Irlandan eta Ingalaterran bira txikia egingo dau datozen egunotan

Bizkaie! 2011-04-18 17:48   Musikea

Ken Zazpi talde bizkaitarrak hilaren 19an ekingo deutso Irlandan eta Ingalaterran egingo dauen lehenengo bireari. Danetara, hiru kontzertu izango dira Irlandan, eta beste bat Londresen, Producciones Serrano konpainiak adierazo dauenez.

Bihar, beraz, Dublingo Whelan-s aretoan joko dau boskote bizkaitarrak, eta apirilaren 21ean Derryko Sandino's aretoan izango da saioa. Irlandako azken kontzertua Belfasten izango da, An Droichead aretoan, apirilaren 22an.

Azkenik, talde bizkaitarrak Londresen amaituko dau Europan zehar egiten dauen lehenengo bira hau, eta apirilaren 24an Ingalaterrako uriburuko Oxford House-en ospatuko dau Aberri Eguna, Londreseko Euskal Elkarteak antolaturiko emonaldian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu